2014/08/16

ANDRA MARI EGUNA ANTIGUAN



Jon Molina apaiza, meza ematen.

Abuztuaren 15ean Andre Maria zeruratzearen festaburua ospatzen da Antiguako ermitan. Ez da hala nolako eguna eta herrian tradizioa du, batez ere Irimoegi auzotarrentzat, bertakoentzat garai batean jai giroa zena, ospakizunez betea.

Gaur ere, ez da ezer egin barik pasatuko egun hau, eta egun horretara etortzen diren eliztarrei nahiz auzotarrei meza osteko ederra ere eskaintze zaie: salda beroa, txorizo muturra eta ardoa.

Abesbatza ere ezinbestekoa da Antigua egunean. Bittor Arbuluk (eskumatik lehena) zuzentzen duen abesbatza eta abeslariak (ezker aldetik hasita: Cuevas, Olabarria, Aristi, San Sebastian eta Arbulu).

Herritarrek, beraz, oso berea dute Amabirjina hau, eta lehorte edo ezbeharren bat izaten zenean eta denean berarengana jo izan da konponbideren bat aurkitu nahian. 

Are gehiago, baserritarrek ere bertan ospatzen dute Aingeru Guardako eguna (martxoak 1), eta bertan ospatzen dute ermandadeko meza ere.



 Jose Joakin "Arrandai" soinu-jolea eta Balentin pandero jolea ere prest egoten dira urtero egun hau alaitzeko. Jose Joakinek diosku orain dela 80 bat urte erosi zuela jotzen duen eskuko soinua, Tolosan, bertako antzinako gauzekin egiten zen azoka batean, eta 50.000 pezeta (gutxi gorabehera) ordaindu zuena. Musika aldetik, berriz, autodidakta bat hartzen du bere burua. Zer esanik ez bere Balentin pandero-jole lagunak, soinu txikia jotzen duelako.
 
Ez dugu ahaztu behar orain ikusten dugun Antiguako ermita hau ez dela zaharrena, izan ere, gaurko egunez (abuztuak 15), baina 1942an, korua jausi egin zen, eta motiboa izan zena ondoren zaharberritze sakon bat egiteko eta ermitari gaurko irudia emateko. 

Hamaikatan ospatzen den mezara eta ostean egiten den ospakizunera murgiltzen da gaur Antiguako jaia.

Bata zein bestean ateratako argazkiekin ilustratzen dugu bera.














Auzotarrek (Irimoegitarrek) prestatzen dituzte jatekoak eta edan 
beharrekoak...
 ... Eta gainontzekook eskainitakoa jateko eta edateko, prest!

Ez da asko behar izaten herrian giroa sortzeko, tartean otordu bat baldin badago soinu eta pandero onarekin gainera, bada hobeto! 


Julian eta Marikarmen, senar emazteak mantentzen dute txukun ermita.


Hala ere, ermitek maiordomoak izaten dituzte, baina baita beste ardura batzuk betetzen dituztenak ere, besteak beste ermita bera garbi eta txukun egoteko arduradun batzuk. Horretan dihardute denboraldi honetan Julian Gezalaga eta bere emaztea den Mari Karmen.

Beraz, jende bat ermita zaindu, prestatu ... eta ohiturak mantentzeko baldin badago, etorkizuna ziurtatuta dago.
 


 UMOREA ETA JATEKO NAHIZ EDATEKO GOGOA EZ ZEN FALTA IZAN ANTIGUAN, ANDRA MARI EGUNEAN




No hay comentarios:

Publicar un comentario