2014/07/26

ARANTZAZU SANTUTEGIA SUTAN (1834/08/18)

Arantzazu, XX.mendearen hasieran

Jakina, gaurko Arantzazuk ez dauka zer ikusirik garai batekoarekin, suteen ondorioz santutegia hiru aldiz berreraiki egin behar izan delako. 

1553. urtean gertatu zen lehenendabiziko sutea, 1622. urtean bigarrena, eta azkena eta okerrena Lehen Karlistada izeneko gerratean izan zen, 1834ko abuztuaren 18an zuzenago esanda. Beraz, aurten 80 egingo ditu. 

Eta antzuolarrentzat zer ikusi du horrek? 

Rodil jeneral liberalaren aginduz, eta antzuolarra omen zen Anselmo de Iñurrigarro komandantearen gidaritzapean zeuden "Voluntarios de Guipúzcoa" izeneko soldaduek sua eman zioten Arantzazuri, gaueko 4:00retan, ustez bertan karlistak-edo gordetzen zirelakoan. Birrinduta geratu zen Arantzazu, nahiz eta antzinako eliza eta kanpandorrea zutik iraun. Amabirjina aurretik jaitsi zen Oñatira.

ZM Nazar1968ko apirilean, `Arantzazu´ aldizkarian, `la guerra carlista y la quema de Aránzazu´ izeneko artikulu batean, frantziskotarra zen Aita Jose Inazio Lasak kontatzen digu nola gertatu zen sute hura, eta horren inguruko susmoak. Hala ere, guk geuk, mozketak eginez, eta Anselmo de Iñurrigarro hobeto ezagutze aldera, artikuluan esandakotik, garrantzitsuenak berreskuratu ditugu:


“… a mediados del año 1834, D. José Ramón Rodil y Galloso (liberala) había sido nombrado General y Jefe del Ejército del Norte para reemplazar al General Quesada… con el objetivo de derrotar a sus enemigos carlistas... e intentar detener al pretendiente Carlos… Pero tras distintas derrotas ordenó la quema del santuario de Aránzazu el día 18 de Agosto de 1834… Pero fue relevado del cargo y destinado a Extremadura… La memoria de los incendiarios de Aránzazu ha sido execrada. Y lo doloroso del caso es que han sido involucrados en esta reprobación nuestros paisanos. Los ejecutores de las órdenes de Rodil fueron los `chapelgorris´ o `peseteros´, bajo las órdenes de Anselmo Iñurrigarro, lugarteniente del General Jaúregui”.


Antonio Zabalak (1992) `karlisten leenengo gerrateko bertsoak´ izeneko liburuan, berriz, berak ere hango eta hemengo informazioa erabiliz (`kondaira edo entzuna´), beste bertsio hau ematen digu Anselmo de Iñurrigarrori buruz: 

“… Gau hartan, Rodil gaiztua zetorrela jakin zutenian… Antzuelako semia Iñurrigarro (apenas izan bear zuen tresna zuzena), eta Rodillen ordenaz ori juan omen zan Arantzazura pesetero soldaduakin (liberalekin)… Arantzazura jun eta bapo jan da edan egin ondorian, Aita Guardianuari esan omen zion erre ein biar zuala Rodillen ordenaz, eta Amabirjina atera nai bazuten ateratzeko, eta bestela etzeuala ezetarako astirik. Ala su eman eta Ama atera omen zuten eta praille gizajuak negarrez zijuazela… Edo kondaira edo entzuna da…".

Txapelgorriak

Hori dela eta, gaurko historiografiak, berriz, errugabetu egiten dituzte txapelgorriak. Ekintza horretan, gainera, Anselmo Iñurrigarro bigarren komandantearen aginduetara jardun zuen txapelgorrien batailoian. Beraz, esan daiteke Anselmo bera ere errugabe izan zela? (…)

1845. urtean, hala ere, berriro eraikitzeko lanak hasi eta 1846. urteko azaroaren 19an Oñatin jasoa zegoen Ama Birjinaren irudia berriro santutegira eraman zuten. Fraideek 1878. urtetik aurrera eraikin berri bat egiteari ekin zioten, eta ordutik aurrera santutegiaren ospea eta garrantzia areagotzeko lan egin zuten etengabe.

 Informazio gehiago:

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada