2014/05/01

UZARRAGAKO KANPAIAK BERGARAKO SAN PEDRO ELIZAN


 
Batzuetan gure ondarea herritik kanpo aurkitzen da. Hau da Uzarragako kanpaien kasua, bere kanpandorretik kendu eta batzuk Bergarako San Pedro parrokiara eraman zituztelako.

Uzarragako kanpaien kokapen berria

 
Dakigun bezala San Pedro parrokia zaharberritu dute, eta  kanpandorrea eta teilatua konpondu dituzte batez ere. Obra bukatuta,  bai Uzarragako kanpaiak nola geratu diren ikusteko eta, bide batez, egindako obrak ere ikusteko aprobetxatu dugu

Uzarragako kanpaiak epaitegi eta gaztetxera begira daude.



Guzti horren berri emateko Antzuolakoa ere dugun parrokoa, Jon Molina, izan dugu hitz lagun.  


Uzarragako kanpai handia zaharberrituta.



Zapatu goiz batean, goizeko 10:00etan elkartu ginen, eta eliz barrenetik harlanduz eginiko 93 harmaila igota iritsi ginen kanpai lekura, eta bat batean Uzarragako kanpai handiarekin topo egin genuen.

Kanpandorrera doa harlanduzko eskailera. Behean Uzarragako kanpai handia
San Pedron dauden kanpaietatik bigarren handiena da Uzarragakoa.





UZARRAGAKO KANPAIA GOITIK BEGIRATUTA

Baina badago beste kanpai bat Uzarragakoa dena; txikiagoa, eta XIX. mendekoa. Hemen bi argazki: Goian, Antzuolako eta Bergarako parrokoa den Jon Molina Uzarragatik eramandako kanpai txikiari begira. Bestean, kanpaia bera.


Baina, bidaia aprobetxatuz, aitzakia ere izan zen egindako obrako lan batzuk ikusteko, eta kanpandorretik behera, begi bistatik ezkutuan geratzen den teilatuaren egitura ikusgarria erakutsi zigun Jon apaizak. Honatx argazki batzuk:


Bertako eta garaiko egurra errespetatu da. Batzuk benetan haritz ikusgarriak dira. Denak sendatuta eta berriro bere jatorrizko tokian jarrita.
Hala ere badago bat, goiko argazkian ikus daitekeena, Alemanian erositakoa baina jatorriz Errusiako basoak omen dituena.



Pasarela baten bidez ikus daiteke egitura osoa. Teilatu eta ganga edo bobeden artean dagoen tartea, beraz, ikusgarria da. Ikustea merezi duena.Benetako arotzeria lana.


ANTZINAKO ARKUA


SAN PEDRO ELIZAKO TEILATU AZPIA ETA 
ANTZUOLAKO PARROKOA ERE DEN JON MOLINA









No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada