2014/04/13

ZUHAITZ APARTAK (XI): OLARAN-go LAWSON ALTZIFRE (ZIPRES)

Nahiz eta oso egoera txarrean egon, oraindik ikusten da futbol zelaira goazela Olarango txabola deitzen dena. Bertatik gertu, zuhaitz multzo bat dago, zuhaiztia izatera iristen ez dena. Momentuz zutik daude zuhaitzak, izan ere, ingurutik doa autobia berria, eta agian desagertzeko zorian daude. 

Zertxobait aurrerago, Zupide baserrira ailegatu aurretik, garai batean Telleria kurtiderixara ura eramateko erabiltzen zen ur depositua ere ikus daiteke.

Guk, momentuz, zuhaitz hauei erreparatuko diegu. Ze motatako zuhaitzak dira?

Ipar Ameriketako mendebaldeko kostaldean aurkitzen da bere jatorria, Oregonetik Kaliforniaraino hain zuzen ere. 

Gurean nahiko zabalduta badago ere, multzo txikietan aurkitzeko aukera izango dugu. 

Martxo-apiril aldera loratzen da eta fruituak urte bereko uda-udazkenean heltzen dira.

Apaingarri bezala erabiltzen da, eta bere egurra oso preziatua da aroztegian.




ARGAZKI HONETAN IKUS DAITEZKE ALE HANDIENAK. GARAIERA HANDIA HAR LEZAKETE, 65 BAT METROKOA.
 BERE ENBORRA AZAL LODI BATEZ BABESTUA DAGO


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada