2014/04/15

ERLEAK, ERLAUNTZAK ETA EZTIGILEAK ANTZUOLAN

Otain baserriko ganbaran ikus daiteke oraindik garai bateko erlauntza-kaxa

Erleak oso animali sakratuak dira euskal sinesmenean, kontuan badugu garai batean eurak arduratzen zirela, etxekoren bat hiltzen zenean, argizaria egiteaz. Argizariarekin hilobia argiztatzen zen, behar beharrezkoa hildakoaren Zeruko bidea argiztatzeko.

Elizako hilobia eta argizaiola.

Gure herriko garai bateko ohiturak honen inguruan zera diosku: Etxeko jauna hiltzen zenean senideak edota auzotarrak izaten ziren abisuak-eta pasatzen zituztenak, baita etxeko abereei eta erleei ere. Azken honi zera adierazten zitzaion: "Erletsua, erletsua, egizazue argizaria, etxeko jauna hil da eta, behar da elizan argia".


 OTAIN BASERRIKO ERLAUNTZA-KAXA

Erlea gainera, beste animali asko ez bezala, ez da akabatzen, baizik eta "hil" egiten dela esaten da.

Bidaurre baserrian garai batean zegoen erlauntza
 
Beraz, esan dezagun gure baserrietan betidanik egon dela erleentzat zuzendutako erlauntza. Jakina, ez soilik argizarirako, berau beharrezkoa etxea bera ere argiztatzeko, baizik eta eztia ere ematen duelako. Adibidez, garai batean, Zorroztarrieta baserriko ezti produkzioa oso sonatua zen herrian. Hala ere, beste toki batzuetan ere ekoizten zen eztia eta argizaria. Honatx artxibo historikoak 1864ko erlauntza kopuruaz dioskuna:



ERLAUNTZAK ANTZUOLAN 
(1864. URTEA)
JABEAK
ERLAUNTZAK ZENBAT
Esteban Larrañaga
8
Diego Zabaleta, Prudencio Lizarralde eta Domingo Arrieta
10
Pedro Iturbe
5
Jose Ignacio Agirre
4
Ascensio Mª Etxeberria
2
Ignacio Ezpeleta
3
Jose Ramón Bizcalaza
8
Vicente Lamariano
2
Jose Agirrezabal
5
GUZTIRA
47
                        

Argazki hauetan ikus daitezke horretarako erabiltzen zituzten erlauntza bitxiak; hau da, makilez eta hurritzaren sarez bitartez lastoz eta gorotzez nahasirik eginikoak.






1994an Zorroztarrietan ateratako argazkietan ikus daitezke nolakoak ziren garai bateko beste mota bateko erlauntzak.

Gaur, berriz, desagertuta dago produkzio hau, eta joera da merkatuari begira jotzea. Hori da, adibidez, trenbidean, Otamendi baserriaren inguruan aurkituko duguna.

Hala ere, badugu aspaldi honetan etxean etsaia, herrian ere zeresana ematen ari duena; hau da, Ekialde aldetik datorren liztorrak. 2005. urtean Txinatik Bordelera egurra zekarren ontzi batean iritsi ziren liztor Asiatikoak (Vespa velutina) Europara. Eta ez ziren ez intentzio onenekin etorri. Une honetan gure erleen etsairik handienak dira, euren etorkizuna arriskuan jartzeraino.

Liztor Asiatikoa
(Vespa velutina)

 








Erlea

Horregatik ari gara han eta hemen neurriak hartzen, bizitza osoan ezagutu dugun erlearen biziraupena bermatu ahal izateko. Hain garrantzitsuak dira gure polinizazioan! Zer gertatuko litzateke bera faltako balitz?

Beraz, Otamendi baserri inguruan, trenbidearen ertzean, egon badago erle eta eztiaz lortzeaz aritzen dena:

 
ERLEZAINA ETA ERLAUNTZA-KAXAK







HALA ERE KONTUZ IBILI BEHAR IZATEN DA ERLAUNTZETAN. ERLEEK DUTEN EZTENA IKUS DAITEKE ARGAZKI HONETAN. GORPUTZAREN ATALEN BATEAN SARTUTA MINGARRIA IZAN DAITEKEENA.

UDABERRIA DA!!!
LOREAK POLENA ESKAINTZEN DIO ERLEARI, ETA HONEK GURE LANDAREEN POLINIZAZIOARI LAGUNDU


HONATX 1864AN EZTIA ETA ARGIZARIAREN EKOIZPENA HERRIAN AITORTZEN DUEN DOKUMENTUA



No hay comentarios:

Publicar un comentario