2014/03/30

ZUHAITZ APARTAK (XII): SARASKETA BASERRIKO LIZARRA

Sarasketa baserriaren azpi aldean kokatzen da lizar eder hau, bertako "iturri zaharra" parean. Beraz, inguru urtsua den lur sailean. 

Ez dakigu zenbat urte dauzkan, baina erraz pasatzen dituela 100 urte bai. Izan ere, bertako semeak (Joxe Ramonek) kontatzen digu ume zela  bule-buleka ibiltzen zela, eta enbor barruan ezkutatzen zela. 

Hala da, urte asko dauzkan seinaletako bat hori da, ia hustuta dagoela barrutik. Hala ere, bizirik dago eta tente.

ORAINDIK UDABERRIA HASTEAR DAGOENEZ, HOSTO BARIK DAGO LEPATUTAKO LIZARRA. ATZEAN `SARASKETA´ BASERRIA ERE IKUS DAITEKE

 Lizarra oso zuhaitz preziatua da Euskal Herrian. Udaberrian loratzen da eta fruituak udazkenean heltzen dira, baina sarritan zuhaitzean irauten dute negua pasatu arte.

Lizar hostoak

Salbuespenak salbu, esan dezakegu Europa osoan aurkitzen dela. Zoko freskoenetan bizitzea gustatzen zaio, eta Euskal Herrian ugaria da. Beraz, toki hezeetan ondo hasten da, Sarasketa baserrian ematen den bezala.

Bere egurra zuria da, eta gure baserritarrek erreminta-kirtenak eta gurdiak ere egiteko erabiltzen da. Gainera, sutarako ona da, eta gari bateko ikatz egileek ere asko erabiltzen zuten.

Euskal Herrian ere oso zabalduta dago ardiak-eta dauden aziendetan, batez ere ardi txabolak inguratuz, izan ere belarra gutxi dagoen momentuetan bere hostoak gustura jaten dituzte ardiak. Horregatik azaltzen dira, Sarasketa baserrian bezala, lepatuta.

San Juan egunean lizarrak leihoetan

Aldi berean, San Juan egunean oso arrunta da, babes magiko bezala, bere makil eta hostoak erabiltzen dira etxeetako ate-aurre, leiho eta soroetan jartzeko.




Informazio gehiago 

http://www.ahotsak.com/antzuola/pasarteak/ant-045-025/

No hay comentarios:

Publicar un comentario