2014/03/08

HERRIKO ETXEA: UDALETXEA

Herriko etxea edo udaletxea izan daiteke Antzuola herriak duen eraikuntza ederrenetakoa, harri landuaz egina, eta inguruko etxeekin batera, barroko garaiko (XVIII.mendeko) testuingurura garamatzana.

Baina nondik dator herritarrak herriko gauzak erabakitzeko elkartzeko ohitura hau?

Gizakiok gizaki garenetik elkartu eta norabideak adostu beharrean egon gara etorkizuna bermatzeko. Biziraupena zegoen (dago)jokoan. Eta gaurko Antzuola bilakaera horren ondorioa ere bada.

Gure kasuan, askoren bezala, lehendabiziko herritarren elkarteratze dokumentatuak dira eraikuntza sinbolikoetan, baina kanpoan. Hala ere, batzarrak egiteko toki itxi bat hobe zelakoan, orduan erabaki zuten antzuolarrek Madalena ospitaleko gela bat zeregin horretarako erabiltzea. Baina non zegoen ospitala?

HERRIKO PLAZA ETA UDALETXEA. BAINA GARAI BATEAN OSPITALA ERE IZANDAKOA
(1940. HAMARKADAN ATERATAKO ARGAZKIA)



Madalena ospitala 1489an sortu zen Olalden, hau da, gaur herriko plaza ezagutzen dugun tokian, eta behartsuak, diru gabekoak ziren gaixoak babesteko eraiki zuena une hartan Uzarragako apaiza zenak. Beraz, esan genezake kalean egiten zen lehendabiziko etxea ere bazela. Are gehiago, bere momentuan ere herriko parrokia izatea ere erabaki zen, Erruzkizko Amarena egin arte.

 HERRIKO PLAZAK BARROKO TRAZADURA ETA ETXEAK (XVIII. MENDEKOAK) DAUZKA.

Beraz, lehen aipatu bezala, Madalena ospitala herritarrak elkartzeko ere toki bat izan zuen, eta parrokiaren elizpean edo "ate aurrean" elkartzetik, toki itxi batean elkartzera eman zuten herritarrek. Hala dioskute dokumentuek: "desde tiempo inmemorial" elkartzen zirela antzuolarrak Madalena Ospitalean.

Baina denborak ez du barkatzen, eta 1742ko abenduaren 31n Udalak diru batzuk omen zeuzkala eta ("respecto a tener unos reales"), erabakia hartu zuen herritarrak elkartzeko udal areto berri bat egitea. Areto hau baina, ez zen hutsetik hasten zen eraikuntza bat, baizik eta Madalena Ospitalak bertan zeukan etxea aprobetxatu nahi izan zen eraikin berri hori egiteko.

1742ko urte horretan ere Urretxukoa zen Migel de Salezani eman zitzaion agindua areto berri baten diseinua egin zezan. 1743ko otsailaren 24an bi aurre proiektu aurkeztu zituen, eta horietatik udalbatzakoek 22.537 erreal balio zuenak aukeratu zuten. Horrela zegoen banatuta aurrekontua:

  • Hargintza, igeltseritza  ... 11.850 erreal
  • Arotzeria ... 3.500 erreal
  • Egurra ... 1.189 erreal
Esan beharra dago kopuru hau ez zela hala izango bukaeran, obrak esleitu aurretik enkantea egiten zelako. Adibidez, arotzeria obrarako hasierako aurrekontua 3.500 bazen ere, enkantean jarri zenean 1.445era jaitsi zen. Hargintza eta igeltseritza 17.850tik 11.132ra.

Honatx Migel de Salezanek egindako  proiektuaren marrazkiak:














Planoan azaltzen diren letren esanahia:

1. Behe oina:

A (Atondoa); B (Ospitalera doan atea); C (Eskeilaratako atea); D (Ospitaleko gela); E (Ospitaleko sukaldea); F (Ospitaleko zaldi tokia); G (Ospitalari gehituko zaion gela); H (Ospitalari gehituko zaion beste zaldi toki bat).

2. Goiko oina:

Y (Udaletxearen aretoa); J (Udal karguendako gela); K (Harrera gela); L (Argiunea); M (Gelak); N (Ospitalari gehituko zaion gela); O (Ospitalaren harrera gela).

Jakin dezazuen zer da eraikitzen zena eta zer mantentzen zena: more kolorea da mantentzen zena; beltza, berria eraikitzen zena.

Obrak lau urte irauteko aurre ikusi zen, 1743ko maiatzetik kontatzen hasita.

Gainera Udala prest zegoen 100 bat langile hartzeko obra epe horretan bukatu ahal izateko baldintzarekin.

1743AN EGINDAKO OBRAREN MARRAZKIA. ZALANTZARIK GABE GAURKO UDALETXEAK DUEN IRUDIA ADIERAZTEN DU

Migelek obretako baldintzak ere idatzi zituen, eta bertan adierazten zaizikigu ze oinarritan eraikiko zen eraikuntza: "Traza, tanteo y condiciones ... de la nueva obra de la sala del ayuntamiento, fachada ... labrada y atrincherada, con arcos, ... otras divisiones que en el ospital de esta ... se construien ... Año de 1743".

Obra egiten hasi aurretik, baina, permuta bat egin behar izan zen ospitaleko patronoekin, orduan herriko parrokoa zen Francisco Antonio de Larralderekin, eta alkatea zen Juan Bautista Zumaetarekin. Horrela: "Se asigno licencia para permutar parte del salon en que esta villa ha tenido sus ayuntamientos de inmemorial tiempo ... para construir una nueva sala del ayuntamiento con recibidor y aposento de regidores". 

Permuta honi baiezkoa eman zitzaion, baita Kalahorrako Gotzaiak ere, D. Joseph de Espejo eta Zisnerosek, 1742ko azaroaren 10ean.

"Escritura de carpinteria ... con Domingo de Irarraga, vecino de la villa de Vergara".

Hurrengo lana gremioetako profesionalekin hitzarmenak egitea izan zen. Hauekin egiten ziren kontratuak ondo idazten ziren, iruzurrak saihestu nahian. Are gehiago, herritarrak ere inplikatu nahi izan ziren, eta herriko alkateak eman zuen agindua: "que todos los que tengan bueyes hagan el acarreto de piedra labrada de la cantera para la casa concejil ... sobre pena de 6 reales por cada vez que faltare". Beraz, inposatutako auzolana izan garai hartakoa!

Baina arazoak agertu ziren udaletxea eraikitzeko kalitatezko harlandurik topatu ez zelako herriko harrobietan. Batzuk kexatu ziren "por no hallar cantera de provecho en el paraje  ` ARICHAVALZAR´ , de mala calidad". Hala ere aginmdua berehala etorri zen: "... pero se da orden de sacar la de mejor calidad". Beraz, behartu zituzten harginak zegoen artean onena mozteko.

Karea egiteko kareharria lortzeko arazorik ez zen egon, eta Azaldegieta eta Aizparrunditik ekarri zen harria.

Area Marutegitik: "que haviendo la suficiente y de buena calidad, se arranque y conduzca al pie de la obra a costa comun, en el modo que llaman AUZALAN". Ikusten den bezala, area ekartzeko ere auzolana eskatu zen.


Hauek izan ziren eraikuntza lanean aritu zirenak: 
  • Joseph Migel de Zavala, harria atera eta garraiatzen.
  • Juan Bautista de Baqueriza eta Gregorio de Amiama, oñatiarrak, hargintzan.
  • Antonio Garitano, Joseph de Burruchaga eta Lorenzo de Herrazu, antzuolarrak, kareak ekarri zituzten.
Ondorengoa barruko lanak izan ziren, batez ere arotzeriarekin zer ikusi duen lana, eta hor Domingo de Irarraga, bergararrak, egin zituen arotzeri lanak.

Proposamen desberdinak egin ziren ateak egiteko. Euretako bat hemen, jatorrizko dokumentuan ikus daiteken bezala. Kontuak kontu, udaletxeko ateak nolakoak izan behar ziren erabakitzeko orduan, badatorkigu albiste bitxi bat:

"Condicion que por modelo y traza de las manufactura de la puerta grande de la entrada del Santo Ospital se pone la puerta principal de la iglesia Parroquial de Ntra. Sra. de la Piedad". 

Beraz, udaletxeko sarreran ikusten dugun atea egiteko erabili zen eredua parrokian dagoen ate nagusikoarena da.


"Condicion que por modelo y traza de las manufactura de la puerta grande de la entrada del Santo Ospital se pone la puerta principal de la iglesia Parroquial de Ntra. Sra. de la Piedad".








Are gehiago, "y se pone de modelo para la manufactura de las dichas puertas ... la puerta de la sacristia de la dicha iglesia".

Eta halaxe daude eginda ere udaletxeko ateak:








BATZAR ARETOA. HAU DA ANTZINAKO OSPITALARI GEHITU IZAN ZAION ZATI NABARMENENA



UDAL BATZARREKO LANPARA HAUEK HERRIAK ORDAINDUTA ESKAINI ZIZKION HERRIKO PARROKIARI. BAINA URTEAK PASA AHALA PARROKIAN OBRAK EGIN ZIRENEAN UDALETXEKO BATZAR ARETOAN JARRI ZIREN.







 UDALETXE BARRUKO BATZAR ARETORA SARTU AURREKO

Dena dela ez dugu ahaztu behar, udaletxeak beste zaharberritze prozesu handia izan zuela 80. hamarkadaren hasieran.


























FATXADA ERDIAN IKUS DAITEKE ARMARRI EDERRA, 1745ean ONARTU ZENA MADRILEN.

Udaletxeak badu beste ezaugarri bat aipatu gabe ezin dena laga, eta hori bere armarria da. Dagoeneko beste atal batean landu badugu ere, aipatu besterik ez Agurainetik, Opakuan dagoen harrobitik, ekarritako harri ederrean gauzatu zuela Martin de Artolak, Bergaran bizi zenak. 1748rako bukatu zen.


Informazio iturria: 
  • Antzuolako Artxibo Historikoa ("Proyecto y presupuesto del ayuntamiento de la villa de Anzuola. Año de 1743). 12. bilduma.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada