2013/12/31

IRIARTEAZPIKOA BASERRIA

Esan ohi da Gipuzkoako antzinako baserri guztiak maisu zurgin eta hargin profesionalek egin zituztela. Baserri jabeek kontratatuta egiten zuten lan ofizial eta morroi talde baten laguntzarekin. Jabeak eta ofizialek eztabaidatzen zituzten baldintzak, eta Europako baserrietan ohizkoa ez den sendotasuna eta kalitatea eman zieten gure artean han eta hemen eraikitako baserriei. 
 
Harlanduzko zutabea eta ezkaratza, gainean alde batetik bestera 13 metro duen ateburua edo dintela ere ikus daiteke.

XVI. mendean eta XVII. mendearen zati handi batean obra diseinatutako maisuak jarraitzen bazuen ere obra guztia, 1650. urtearen inguruan hasi ziren marrazten ere egin beharrekoa, izan ere euren lana beste ofizial batzuen eskutan lagatzen hasi baitziren. Eta hala, obra bukatzen zenean, aditu batzuen laguntzaz bisitatzen zuen egindako obra, eta ikusitakoaren eta planoari atxikitakoaren arabera, baita ordaindu ere.


`IRIARTEAZPIKOA´ BASERRIAREN PLANOA 
1672. urtean.
(Oñatiko Protokolo Artxibo Historikoan gordetzen da)

Prozesu guzti horrek adierazten du Gipuzkoan marraztutako plano bidez egin zen lehendabiziko baserria Antzuolako Iriarteazpikoa izan zela, hain zuzen ere. 1672. urteko martxoaren 25ean erabaki zen Iriarte "yusso" (azpiko) izeneko baserri bat eraikitzea. 

Joseph de Oxirondo eta Juan de Ibargoitia arotz-maisuek  eraiki zuten 1672. urtean baserria, Juan Bautista de Benitua jabe zela. Berarekin adostu zuten aldez aurretik plano eta baldintzak. Guk geuk dokumentu hau erabiliko dugu informazio iturri bezala:

"Y dijeron que el dicho Juan Bautista desea reedificar de nuebo la dicha su casa... (y que) Juan Bautista los aia de dar al pie de la obra todo el material necesario... y Joseph y Juan se obligan de azer y acavar dicha obra de carpinteria para el dia de Nuestra Señora de Septiembre proximo".

1672. urteko martxoaren 25ean  
aroztegi lanetarako egindako hitzarmena.
 (Oñatiko Protokolo Artxibo Historikoan gordetzen da)


 13 metro dauzka ezkaratza babesteko aldenik alde dagoen haritz edo gaztainondo egur dintelak.















Teilatuko tirantiaren itxitura espigatxoaren bidez egina.

Baina egurra bezain garrantzitsua zen hormak egiteko harria lortzea. Berau egiteko beste ofizial batzuk hitzartu zituen: Pedro de Balzola eta Francisco de Garate izeneko hargin maisuak hain zuzen ere.

Harginekin 1672ko apirilaren 24an egin zen hitzarmena, eta oso aberatsa dena datuetan, izan ere:

" ... de allarse la dicha su casa muy vieja y arruinada por su gran antiguedad, desea reedificar de nuevo para que se observe mejor la perpetuidad de su nobleza y memoria aziendose de pared y demas necesario..."

 
 1672ko apirilaren 24an 
hargin lanetarako egindako hitzarmena. 
(Oñatiko Protokolo Artxibo Historikoan gordetzen da)

Datuetan hautematen da aurretik bazegoela beste baserri zahar bat, eta egurrezkoa-edo zena, harri gabe edo gutxirekin eraikitakoa. Beraz, berria, harrizkoa egitea erabaki zuen Juan Bautistak, hala bere oroimena eta noblezia mantendu zedin. 

Eta nola eraiki nahi zuen?

"Lo primero de sacar, labrar y asentar toda la piedra labrada necesaria ... se gastase la cal que se alla recogida en la dicha casa y `a picon´ dicho labrar a si para las puertas, ventanas como esquinas y la bara de dicha piedra a quatro reales y quartillo ... Lo segundo abrir todos los cimientos...".

Beraz, nahiz eta manposteriaz egingo bazituen hormak, ateak, leihoak eta baserriaren izkinak harlanduzkoak ("a picón" landuta) egin nahi izan zituen.   










  













Ezkerreko argazkian, harlanduez egindako leihoa, baserriko ate eta ertzekin batera harlandua azaltzen diren toki bakarrak. Eskuman, berriz, lixiba egiteko ingurua (arropak garbitzeko tokia). Sukaldean bezala zorua harrizkoa da. 


 GAURKO BASERRIAREN IRUDIA 

Baserrietan hormak egiteko XVII. mendetik aurrera hasi zen erabiltzen adreilua, hurritza edo gaztaina makilaz egindako hormak (ondoren kareaz estaltzen zirenak) ordezkatuz.




Lur zorua garai hartako egurrezkoa mantentzen du. Normalean gaztaina oholez egindakoa.

Ez dugu bukatu nahi esan barik, XVIII. mendearen azken hamarkadatik aurrera hasi zirela parte hartzen baserri handien proiektuetan arduradun gisa arkitekto titularrak, eta aitzindarietako bat dela Antzuolako IRAETA baserria, 1796an Bergarako Alejo de Miranda akademikoak diseinatuta. Baina berau beste atal batean landuko dugu.


Zenbat denbora obretan? Batanaz beste pare bat urte luze behar izaten ziren Antzuolan dauden baserriak eraikitzeko, bukatuta ikusteko. Prozesu delikatua zen, eta ezinbestean: egurrak moztu, lehortzen laga, landu, ... harriak ekarri, landu, ... edo karea egin porlana egiteko,... edo teilak egosi (milaka) ... Ondoren, obrara ekarri, eta eraikitzen hasi, astiro-astiro aldamio egokiak edo poleen bidez idiak horretarako jarriz eta erabiliz.

 


















Bi argazki hauetan ikus daiteke hormatik postera joaten den oso ohiko egitura gure baserrietan. Ezkerrean,  tirantiaren espigatxoa  sartzeko zutikoari egiten zaion kaxa. Eskuman, kaxa horretan sartuta ziria edo pasadorea jartzen zitzaion.



Antzinako sukaldean, kea kanporatzeko kanpaia ere ikus daiteke oraindik. Sukalde gaineko egurrak keaz belztuta daude.


ZALDIA, OKERTUTAKO EGURRA

Teilatuko beste ohiko egitura bat, zaldiak izaten ziren. Egur okerrak, batez ere teilatuari altura emateko erabilgarriak zirenak.


GARAI BATEAN HALA EKARRIKO ZITUZTEN BASOTIK BASERRRIAK-ETA ERAIKITZEKO HARITZAK ETA GAZTAINONDOAK

Beraz, labur bilduz, Iriarteazpiko baserriak oinarri errektangularra du eta teilatuak bi aldetara jotzen du. Bere osagaiak egiturari dagokionez hauek dira: beheko solairua, lehena eta teilatu azpiko ganbara. Harri landu urriez egina da eta egurrez eta adreiluz osatutako egitura interesgarriak ere baditu. Bere egitura ezaugarriak aztertua, Euskal Herriko baserri inguruko herrien etxegintzari dagokion tipologian sar daiteke eraikin hau, oso adierazgarria izanik arlo horretan. Araban batez ere, baina baita Bizkaian ere aurki genitzake tankerako baserriak. Aipatzeko modukoa da ataria, edo ezkaratza, oinarridun harrizko zutabeak eutsitako zurezko langa sendo batez osatua dagoela. Bera erabiliko zen garia eta baita artoa jotzeko ere, babesleku ona eskaintzen duelako.

XVII. mendean (1630ean), eta etxe hau egin aurretik zegoen etxe zaharrean, Bartolome Iriarte alarguna bizi zen bere hiru seme-alabekin, eta neskame batekin. Ondoren, etxe berria eraiki ondoren, aipatu dugun Juan Perez Benitua-Iriarte bizi zen.

Gaur, 1970. hamarkadatik-edo, hutsik dago baserria, baina azken bizilagunak Inazio Iturbe eta Jose Lizarralde, etxebizitza batean, eta Valentina Garcia, Benantzio Urigain eta Santiago Umerez, bestean, izan ziren.

Bukatzeko, esan, zerrendatuta dagoela baserri hau, eta interes kultural berezia duela 1994-10-21 ebazpenaren arabera: BOPV (8-11-1994).

Iturriak.

 Eskerrak eman nahi dizkiot Jesus Igartzari baserri honi buruz eskainitako informazio guztiagatik eta argazkiak ateratzeko emandako erraztasunagatik

2013/12/30

IRINMODO BLOG AURKIBIDEA




IRINMODO.BLOGSPOT.COM 
ARTIKULUEN AURKIBIDEA
ZBKA
IZENBURUA
DATA
2012. urteko GAITEGIA
1
UZARRAGAKO ERRETAULA
2/8/12
2
ANTZUOLAKO MAIRUAREN ALARDEA
3/8/12
3
MARISTAK ANTZUOLAN
5/8/12
4
ANTZUOLAKO LARRU-ONTZEA
8/8/12
5
ANTZUOLAKO TRENA
10/8/12
6
ERREKAK ETA UHOLDEAK
10/8/12
7
ANTZUOLAKO ERROTAK
12/8/12
8
ANTZUOLAKO ERMITAK
12/8/12
9
ERRUKIZKO AMAREN PARROKIA
26/8/12
10
ANTZUOLAKO HERRI ESKUTITZA
28/8/12
11
ANTZUOLAKO BASERRIKO EGUTEGIA
28/8/12
12
ANTZUOLAN ZEHAR: 1. UZARRAGA ETA GALARTZA
29/8/12
13
ANTZUOLAN ZEHAR: 4. BASALDE AUZOAN
31/8/12
14
ANTZUOLAN ZEHAR: 2. LIZARRAGA AUZOAN
1/9/12
15
ANTZUOLAN ZEHAR: 3. IRIMOEGI GOENA
3/9/12
16
MITOAK ANTZUOLAN
15/9/12
17
ANTZUOLAN ZEHAR: 6.IRIMOEGI GOENA ETA BARRENA
15/9/12
18
ANTZUOLAKO BATZOKIA ETA EAJ-PNV
6/10/12
19
ALFONTSO UGARTE
13/10/12
20
AMILLETA BASERRIA
26/10/12
21
LASKURAINANDIA BASERRIA
26/10/12
22
LAPATZA BASERRIA
27/10/12
23
BIDAURRE BASERRIA
27/10/12
24
ITURBEHANDI BASERRIA
27/10/12
25
IRIARTEAZPIKO BASERRIA
27/10/12
26
TXERRI HILTZIA
28/10/12
27
AZKARATE BASERRIA
4/11/12
28
UDAZKEN KOLOREAK
10/11/12
29
HALLOWEEN ANTZUOLAN
11/11/12
30
AIHERRE-ANTZUOLA, 2012
17/11/12
31
URKILLU-KOROSO-LANDARRAITZ-TRUKARRI-URKILLU
17/11/12
32
GALARDITORREA
24/11/12
33
KALBARIXOKO/ZUBIKOAKO GURUTZEAK
2/12/12
34
ZEZENAK ETA ZEZEN KORRIDAK
4/12/12
35
IRALATORRE BASERRIA
15/12/12
36
“NARRU OLA” PROIEKTUA
19/12/12
37
ANTZUOLAKO TXABOLAK
22/12/12

2013. urteko GAITEGIA

38
ANTZUOLAKO (ERRUKIZKO AMAREN) ERRETAULA
1/1/13
39
ZURRATEGI PLAZAN ZURRATZAILEA
6/1/13
40
HERRIKO HARMARRIAK
13/1/13
41
IKASTETXE PUBLIKOAK
20/1/13
42
IRAKASKUNTZA PRIBATUA
20/1/13
43
ARRANDARI BASERRIAK ETA INGURUAK
26/1/13
44
JUANITO LAMARIANO
27/1/13
45
KANDELARIA EGUNA
2/2/13
46
SAN BLAS ERMITA-JAIA
3/2/13
47
ZUHAITZEI URTEAK IRAGARTZEN
9/2/13
48
SANTA AGEDA ERMITA ETA JAIA
10/2/13
49
KARNABALAK
10/2/13
50
KOMETA BAT ANTZUOLAKO ZERUAN
16/2/13
51
LIZARRAGA AUZOKO LABEA
17/2/13
52
AMILLETA BASERRIA
17/2/13
53
SARRALDE BASERRIA
23/2/13
54
ANTZUOLAKO KANPAIAK ETA ERLOJUAK (I)
23/2/13
55
AINGERU GUARDAKOA JAIA
3/3/13
56
IÑURRIGARROGARAI BASERRIA
3/3/13
57
ANTZUOLAKO KANPAIAK ETA ERLOJUAK (II)
9/3/13
58
ANTZINAKO ZUBIAK
9/3/13
59
ANTZUOLAKO ZUHAITZ BEREZIAK (I): SEKUOIAK
10/3/13
60
MENDIOLA BASERRIA
16/3/13
61
HERRIKO ARTXIBO HISTORIKOA
17/3/13
62
INDEPENDENTZIA EGUNA
22/3/13
63
ANTZUOLAKO ZUHAITZ BEREZIAK (II): HAGINA
24/3/13
64
ANTZUOLAKO ZUHAITZ BEREZIAK (III): MONTERRY NEKOSTA
24/3/13
65
ERREMU EGUNETIK “AMERISUARRI” ESKEA
28/3/13
66
AMERISUARRI EGUNA
30/3/13
67
KUKUA ANTZUOLAN
26/4/13
68
ABERRI EGUNA
6/4/13
69
ASTE SANTU OSPAKIZUNA LEHEN
7/4/13
70
ERREPUBLIKA EGUNA
14/4/13
71
BESASTI BASERRIA
20/4/13
72
AURTENGO ELURTEAK
20/4/13
73
“TELLERIA” LARRU LANTOKIA ETA UR DEPOSITUA
20/4/13
74
ETXEKO URA ETA EZTALAKO UR BILTEGIA
30/4/13
75
LARREBARRENGO ERROTA ETA ARGINDARRA
5/5/13
76
“BASALDE” ARGINDARRETXEA
11/5/13
77
SAN ISIDRO JAIA
18/5/13
78
BEHEKOERROTA
18/5/13
79
ARRASATE BASERRIA
19/5/13
80
MADARIAGA BASERRIA
25/5/13
81
ERREGEBIDEAK
26/5/13
82
KORPUS EGUNA
1/6/13
83
ITXITURAK NOLA EGITEN DIREN
1/6/13
84
KIMUETATIK ZUHAITZAK
8/6/13
85
ARRELUZTXIKI BASERRIA
8/6/13
86
OTAIN BASERRIA
9/6/13
87
AKINABEI ERROTA
15/6/13
88
SAN JUANAK
22/6/13
89
SAN PEDROAK
23/6/13
90
GALARTZA ERROTA
23/6/13
91
ANTZUOLAKO ZUHAITZ BEREZIAK (IV): UZARRAGAKO INDIGAZTAINONDOA
23/6/13
92
SAN MARTZIALAK
29/6/13
93
AITZURIGAINEKO BUZOI ANTZUOLARRA
29/6/13
94
HARTZA ANTZUOLAN
2/7/13
95
SAN JOSE IRUDIA ETA PARKEA
6/7/13
96
LASKURAIN ERROTA
10/7/13
97
GARIA ANTZUOLAN
14/7/13
98
“FLECHAS NEGRAS” ANTZUOLAN (1936ko GERRA ZIBILA)
16/7/13
99
MAHASTIAK ETA TXAKOLINA (I)
18/7/13
100
OLARANGO IDARRETXEKO UR SISTEMA
22/7/13
101
ERROTABERRI/ALTZARTE ERROTA
27/7/13
102
PAPAR GORRIKO ENARAK DESAGERTZEN
28/7/13
103
KAROBIAK
29/7/13
104
SAGARDOA/UPAITEGIA
30/7/13
105
“IRIKORTA” ITURRIAK 25 URTE
31/7/13
106
MUGAK ETA MUGARRIAK
1/8/13
107
IGERIBARAIZPARRUNDI BASERRIA
2/8/13
108
ANTZUOLAKO KALE ETA AUZOEN JATORRIA
5/8/13
109
DEMOKRAZIA GARAIKO LEHENDABIZIKO UDAL BATZORDEA
18/8/13
110
HERRIKO HARMARRIAREN LANKETA
19/8/13
111
ORKATZAK GERO ETA UGARIAGOAK
20/8/13
112
HERRIKO KANPOSANTUAK
22/8/13
113
HERRIKO JAIEN ALDAKETA
24/8/13
114
NON DAGO PLAKA HAU?
26/8/13
115
“SOL Y PLAYA”
31/8/13
116
KONJUROAK XXI. GIZALDIAN
1/9/13
117
IKATZ-TOKIAK
7/9/13
118
AZKARATE BASERRIA ETA HARMARRIA
8/9/13
119
1307ko APIRILAREN 20an “IRINMODO”
14/9/13
120
SAGARDOGINTZA BEHEKOERROTAN
15/9/13
121
HERRIKO DENDAK ETA INDUSTRIA: 1950-1960
29/9/13
122
ARTZAINBIDEAK: MONUMENTU MEGALITIKOAK
1/10/13
123
GAZTAINONDOAK ANTZUOLAN
5/10/13
124
ARTOA: AMERIKETAKO URREA
12/10/13
125
1391eko URTARRILAREN 20an
13/10/13
126
MAHASTIAK ETA TXAKOLINA (II)
21/10/13
127
GALARTZA BASERRIA
25/10/13
128
ANTZUOLAKO ZUHAITZ BEREZIAK (V): OTSALIZARRA
28/10/13
129
ANTZUOLAKO ZUHAITZ BEREZIAK (VI): PINU GORRIA
28/10/13
130
BA AL ZENEKIEN (I): JATETXEAK ANTZUOLAN
1/11/13
131
ROSALIA ALPINA
2/11/13
132
“KULTURA ONDAREA” DOKTOREGO TESIA
9/11/13
133
KOLEKTOREA: UR ISURKETEN KANALIZAZIOA
10/11/13
134
BAZTERRINA BASERRIAK
16/11/13
135
ARROLA ETA LEHEN FINALISTA EGUNA KOROSON
17/11/13
136
MANTIS RELIGIOSA
23/11/13
137
ANTZUOLAKO ZUHAITZ BEREZIAK (VII): AZPILLAGA-SOKOMENDIKO PAGADIA
23/11/13
138
ZABORREN KUDEAKETA
30/11/13
139
HERRIKO PAISAIA ERALDATZEN
1/12/13
140
SAN NIKOLAS EGUNA
6/12/13
141
ANTZUOLAKO ZUHAITZ BEREZIAK (VIII): IRIKORTAKO IZEIAK
7/12/13
143
ZUMAETA BASERRIAK
13/12/13
144
INDUSTRIALIZAZIOA: ETORKINAK (II)
15/12/13
145
UDALERRIKO GAINAK (BUZOIAK)
21/12/13
146
ETXEBIZITZA POLITIKA INDUSTRIALIZAZIO GARAIAN (III)
23/12/13
147
TXIKITEROAK ETA SAN ESTEBAN EGUNA (ABENDUAK 26)
27/12/13
148
ANTZUOLAKO MORFOLOGIA (LURRA)
28/12/13
149
IRINMODO ARTIKULUEN AURKIBIDEA
30/12/13
150
IRIARTEAZPIKO BASERRIA
31/12/13

2014. urteko GAITEGIA

151
1629KO ANTZUOLAKO BIZTANLERIAREN ERROLDA
1/01/14
152
ARRIAGA ETXEA/DORREA
12/01/14
153
ELURZULOA
18/01/14
154
EUSKARAREN ERABILERA
19/01/14
155
METAMORFOSIA (I): ZAPABURUTIK IGELERA
26/01/14
156
ITURRIAK EZAGUTZEN (I): LAMARIANOKO (LAMAIÑOKO) ITURRIA
1/02/14
157
ITURRIAK EZAGUTZEN (II): PAGAPEKO ITURRIA
2/02/14
158
METAMORFOSIA (II): PROZESIONARIA
8/02/14
159
ZUHAITZ APARTAK (IX): KANPOSANTUKO IZEI GORRIA
16/02/14
160
“AURREHEZI” IKASTOLA
22/02/14
161
ZUHAITZ APARTAK (X): ATLASEKO ZEDROA
2/03/14
162
HERRIKO UDALETXEA
8/03/14
163
INDUSTRIALIZAZIOAREN HASIERA (I)
15/03/14
164
ITURRIAK EZAGUTZEN (III): ZUPIDEKO ITURRIA
22/03/14
165
ZUHAITZ APARTAK (XII): SARASKETAKO LIZARRA
30/03/14
166
FELIX DE SAMANIEGO-ZAVALA
04/04/14
167
BIDAURREKO ARMARRIA
06/04/14
168
ZUHAITZ APARTAK (XI): OLARANGO LAWSON ZIPRESA
13/04/14
169
ERLEAK, ERLAUNTZAK ETA EZTIGILEAK
15/04/14
170
ITURRIAK EZAGUTZEN (IV): LOIXETAKO ITURRIA
16/04/14
171
INDUSTRIALIZAZIOA (III): 1965-66
19/04/14
172
HAUTESKUNDEAK (V): ERREFORMA POLITIKARAKO ERREFERENDUMA
21/04/14
173
UZARRAGAKO KANPAIAK SAN PEDRO PARROKIAN, BERGARAN
01/05/14
174
UZARRAGAKO ITURRIA BERRIRO MARTXAN
02/05/14
175
ERTZILA BASERRIA
04/05/14
176
UZARRAGAKO MAISUA
10/05/14
177
ALTAMIRA BASERRIA
17/05/14
178
BASERRIETAKO GURDIAK
18/05/14
179
HAUTESKUNDEAK (I): 1933ko AUTONOMIA ESTATUTUAREN ERREFERENDUMA
24/05/14
180
ANTZUOLAKO ZUHAITZ BEREZIAK (XIII): LOIXETAKO HARIZTIA
25/05/14
181
JUANJOSENEKUA BASERRIA
31/05/14
182
HAUTESKUNDEAK (III): GERNIKAKO ESTATUTUAREN ERREFERENDUMA
01/06/14
183
HAUTESKUNDEAK (II): ESPAINIAKO KONSTITUZIOAREN ERREFERENDUMA
07/06/14
184
MUTILAGUN BASERRIA
08/06/14
185
MIGELENEKOA ETA TXASIOZAHARRENEKOA ETXEAK
14/06/14
186
MAHASTIAK ETA TXAKOLINA (III)
20/06/14
187
HAUTESKUNDEAK (IV): OTAN ERREFERENDUMA
21/06/14
188
BERGARAKO ITURBE ETXEA
22/06/14
189
HAUTESKUNDEAK (V): HAUTESKUNDE OROKORRAK (77/06/13)
28/06/14
190
SANTAKUTZ/SANTA CRUZ ERMITA
29/06/14
191
GORPU edo HILOTZ BAT BERE HILKUTXAN
05/07/14
192
HAUTESKUNDEAK (VI): HAUTESKUNDE OROKORRAK (1979/03/01)
06/07/14
193
PILDAIN ARTZAINA ANTIGUA ERMITAN LURPERATUTA
09/07/14
194
ANTZUOLAKO ZUHAITZ APARTA (XIV): ARROLA-ARRANOAITZ LEPATUTAKO PAGOA
13/07/14
195
IBARREKO ZUBI ZAHARRA
20/07/14
196
ARANTZAZU SANTUTEGIAREN SUTEA
26/07/14
197
ANTZUOLAKO PLAZAN BASKULA BAT
28/07/14
198
HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (VII): HAUTESKUNDE OROKORRAK (1982/10/28).
06/08/14
199
OTSOAK ANTZUOLAN
11/08/14
200
ONDARRAKO ZUBIA ZABALTZEN (I): OBRA BALDINTZAK
13/08/14
201
SUA KALEGOIN
15/08/14
202
ANDRAMARI EGUNA ANTIGUAN
16/08/14
203
ARGINDARRA ANTZUOLAN
20/08/14
204
MARRAGAGINTZA GREMIOA ANTZUOLAN
23/08/14
205
TOMAS ESTENAGA, KALIFORNIAN MISIOLARI
24/08/14
206
ANTZUOLAKO MINERALAK ETA MINAK
29/08/14
207
BASERRIAK ETA IDIAK XVII. MENDEAN
06/09/14