2013/02/23

ANTZUOLAKO KANPAIAK ETA ERLOJUAK: ERRUKIZKO AMARENAK (I)

Kanpaiak kanpandorren daude,nahiz eta gure parrokiaren kasuan eliza barrutik jotzen zen teilatuan zegoen eta 1850.ean egin zen `JESUS´ kanpaia.

Kanpandorreak ere erlojuen kokalekuak dira.
Kanpaiek zeregin garrantzitsua bete izan dute herrien historian, elizkizunetara deitzeaz gain, jaiak hasteko, ongi etorria emateko, suteren bat zegoela abisatzeko, ekaitza zetorrela adierazteko, heriotzaz abisatzeko ... erabiltzen ziren. Beraz, jendea abisatzeko eta elkartzeko erabilten zen kanpaiaren deia.
  
Kanpaiekin hasi aurretik, baina, has gaitezen lehendabizi kanpandorrearen historia motz bat eskaintzen. Ondoren Errukizko Amaren parrokian une honetan dauden kanpaien berri izango dugu. Eta bukatzeko baita kanpandorrean egoten den erlojuaren berri ere.
KANPANDORREA.

Horrela, 1866ko apirilaren 15eko udal erabaki batek zera diosku: izendatzen zutela Carlos Uriarte kanpandorrearen obraren zuzendari, eta planoak, aurrekontuak eta baldintzak egin zitzala eskatuz. Aldi berean, aditzen eman zitzaion, alde batetik, Lakiriolako harrobitik ekarri beharko zela harlandua, eta bestetik, manposteriarako harriaren lorpena eta garraioa, nahiz harea eta morteroa auzolanean egingo zela. Karearen erosketa, berriz, herriaren kargu geratu zen.




Ezker aldean, goian, 2008an gaurko kanpandorrea berriztuta. 
Behean,  proiektatu zena (XVIII. mendean)


1952ko urtarrilaren 18an (eguerdiko 12ak laurde gutxigo zirela) oinaztarri batek jota, suak erre zuen kanpandorre gaina.
Kanpandorrea konpontzen

KANPAIDORREAREN DATARIK GARRANTZITSUENAK
DATA
EZAUGARRIAK
1858
Mariano Jose Laskurain izan zen kanpandorre berriaren plano, baldintza eta gastuen lehen egilea. Baina, obrak ez hartzearen ondoren...
1858-1866
Bergarako arkitektoa zen Carlos Uriartek hartzen du bere gain obra hau
1866
Kanpandorrearen eraikuntza (AÑO 1866)
1952-01-18
Oinaztarriak jota, kanpandorrearen azken zatia erre zen
1952-53
Oraingo kanpandorrearen eraikuntza












Parrokiak izandako kanpaiei inguruko lehenabiziko albistea 1611koa da. Kanpaia berria egin zuten urte hartan Juan de Guemes eta Francisco de Sant (¿) kanpai-egileek. Egindakoa balizkoa zela ziurtatu nahian, esandako Juan eta Franciscok, Puente de Aguerokoa (Laredo) zen Juan de Gutierrez  kanpai-egilea ekarri zuten herrira, egindako kanpaia ona zela ziurtatzera. Eta hala gertatu zen, Juanek adierazi baitzuen kanpaia ondo urtuta zegoela, eta denbora luzerako kanpaia izango zela gainera, inongo akats eta pitzadura barik zegoelako. Guzti honen berri Andres de Lizarriturrik eta Martín Perez de Zumaetak, maiordomoak, jaso zuten.

Agian norbaitek pentsa lezake kanpaiak eginda ekartzen zituztela kanpai-egileek oletatik. Hori ez zen horrela izaten, ondatutako kanpai zaharrak herrian bertan urtu eta egiten zirelako. Kanpaia urtzeko, labe egokiak egin behar izaten ziren, normalean eliza inguruan,bertan, egiten zirenak. Eta, labeak egiteko, lehengaia behar izaten zen; hau da, adreilua, lurra, ikatza eta egurra.



Eta gaur egun kanpandorrera igoko bagina, kanpai hauekin topo egingo genuke:



ANTZUOLAKO PARROKIAN DAUDEN KANPAIAK (2008)
1. KANPAI HANDIAK (BEHEKOAK: DEITZEKOAK)
KOKAPENA/ERABILERA
IZENA-URTEA-EGINDAKOA
PLAZA aldeko kanpai handia
(jai handietan jotzen zena)
MARIA
1916. urtea
Hijos de Murua (Vitoria)
KALEBARREN aldeko kanpai handia (hil kanpaia)
SANTA MARIA ORA PRO NOBIS
1843. urtea
“Estevan Echebaster me fecit” (Gasteiz)
ANTIGUA aldeko kanpaia
NUESTRA SEÑORA DE LA PIEDAD
 “Se refundió el año 1947”
Vidal Erice (Pamplona).
SAGASTI aldeko kanpaiak
-AINGERU KANPAIA (Umeak hiltzerakoan jotzen zena)
1982. urtea
Murua (Vitoria).
-SAN JOSE (Jaixetan jotzen dena).
 “Refundido en 1947”.
Vidal Erice (Pamplona).
2. KANPAI TXIKIAK (GOIKOAK: ORDUAK EMATEKOAK)
KOKAPENA/ERABILERA
IZENA-URTEA-EGINDAKOA
KALEBARREN
Ez du izenik ezta datarik ere, baina 1952koa izan daiteke.
Juan Bencausse (Barcelona).
PLAZA
(Kanpai zaharrena)
NUESTRA SEÑORA DE LA PIEDAD
1710. urtea
R.P.N.
ANTIGUA
1952. urtea
Viuda de Murua (Vitoria).
3. TEILATU GAINEKOA (orain kenduta)
KOKAPENA/ERABILERA
IZENA-URTEA-EGINDAKOA
TEILATU gainekoa
(Lehen eliza barrutik jotzen zena)
JESUS
1850. urtea


 

Antigua aldera ematen duen kanpaia: `NUESTRA SEÑORA DE LA PIEDAD´, 1947an berregin zen.


Orduak emateko kanpaiak. 
Kanpandorreko goi aldean kokatuta daudenak.


Plaza aldera ematen duen `MARIA´ izeneko kanpai handia. 1916. urtean Murua Semeak izeneko Gasteizko enpresak egina.

Sagasti aldeko kanpaiak: AINGERU kanpaia (Umeak hiltzerakoan jotzen zena). 1982. urtean egina. Eta SAN JOSE kanpaia (jaietan jotzen dena). 1947an berreginda.


Kanpai zaharrena: NUESTRA SEÑORA DE LA PIEDAD, 
1710. urtean egina.

`Agonia´ edo `hil kanpaia´
SANTA MARIA ORA PRO NOBIS
1843. urte. “Estevan Echebaster me fecit” (Gasteiz)


ERLOJUAK

Pentsa genezake erlojua betidanik egon dela parrokiaren kanpandorrean, izan ere bertan ikusi izan dugu beti. Hala ere, herrian izandako lehendabiziko erlojuaren berri nongoa eta, San Bartolome baselizakoa dugu. Hala adierazten digu aspaldiko dokumentu honek:

 “En Anzuola a 22 días del mes de diciembre de 1556… maese Don Pedro de Lizarriturri, fiel regidor de la dicha universidad… y Sancho de Ayala, cerrajero… e Juan de Altuna, su suegro, … dijeron que ellos eran convenidos… y remediase y pusiese en orden el reloj que la dicha universidad para su funcion tenia en la ermita de San Bartolome de la dicha universidad que al restante estaba desconcertado el dicho reloj ...".

Lehendabizko erlojuaren aipamena parrokian 1685ekoa da, eta zehatz mehatz badakigu 1699an parrokiaren kanpandorre zaharrean erlojua egon bazegoela.

Harrez gero asko izan dira kanpandorreko erlojuak, nahiz eta azken urteetan nahiko aldrebes ibili.







Erlojua zaharra, 1953. urtean egina. 
Egun kanpandorre bidean dago



Informazio gehiago (Ahotsak.com)
(Kanpandorrea erre zeneko kontakizuna)

http://www.ahotsak.com/antzuola/pasarteak/ant-029-004/

SARRALDE

Galartza auzoan kokatzen den baserria da Sarralde, bide bazterrean, eta Bereterio (Beteixo) baserrira ailegatu aurretik, zertxobait goi aldean, ikus daitekeena.


 Sarralde baserria. Beherago Bereterio (Beteixo) eta Urruti baserriak.

Furtun Ochoa Sarralde izeneko bat bizi omen zen 1391. urtean etxe orube honetan. Beraz, Antzuolan izandako lehendabiziko baserrietakoa dugu. Hala ere, gaur arte eraldaketa asko izan ditu, eta horren lekuko dira etxe barruan aurki genitzakeen zurezko egiturak, zaharrenetakoak XVI. mendera garamatzatenak. 

Beste bitxitasun bat harmarria izan daiteke, etxe barruan dagoelako, eta ez kanpoan, ohi den bezala. Sukdalde-jangela inguruan, igeltsoz egindakoa da, eta testu eta marrazki hau du:

"Armas de esta casa solar de Sarralde".

Harmarriaren marrazkia eta testuak zera dio: "Arriba, y sobre un montículo, una mano de hombre empuñando una espada. Debajo un castillo deplata, y al lado un robel verde con lobo".

Oraingo harmarriak, baina, ez du kolorerik.

Harmarria etxe barruan,  
igeltsoz egina eta  
kolorerik gabe.
 
Baserri honetan bizi izandako beste batzuen oroimena ere badugu: 
  • XVII. mendean, San Juan Martinez Lausagarreta, emaztea, hiru seme-alaba eta neskamea.
  • XIX. mendea: Luis Arregi
  • XX. mendea (1924) Migel Etxeberria eta Manuel Jauregi. Ustez, 1931etik aurrera ez du bizilakunik izan. 

Barne arkitekturagatik, edo hobeto esanda, barneko egur egituragatik du baserri honek garrantzia, antzinako aztarnak aurki daitezkeelako bertan. Hasteko tolare-askaren zutoinak ikus daitezkeelako.  Hauek, sagarrak prentsatzeko eta ondoren sagardoa egiteko makinaria eusteko erabiltzen ziren.

Bitxia da ere auzotarrek baserri honekiko duten pertzepzioa: "negu inguruan ikaragarrizko sagar-sai ederra egoten zen; ganbara sagarrez beteta izaten zuten eta".

Argazki honetan ikus daitezke teilatuaren gailurrean dolare-askarako erabiltzen ziren zutoinak

Eta hala izan liteke, izan ere sabaira joanez gero, garai bateko dolarearen zutoiak ikus daitezkeelako, baina ez bere jatorrizko lekuan, baizik eta sabia osatzen duen teilatuko gailurrean. Beraz, pentsa genezake baserri honek gora beherak tartean, berreraiki ere egin zutela.

Sagarrarekin eta sagardoarekin, beraz, lotzen den baserria dugu Sarralde.



File:Tolarea.jpg

Goiko argazkietan ere ikus daitezke dolare-aska horren zutoiak.
Argazki handia, berriz, Ezkio-Itxason dagoen Igartibeiti baserriari dagokio. Bertan ondo baino hobeto ikus daiteke nola zen garai hartan Sarralden zegoen dolarea.




Baserriko Sabaia

Horrezaz gain, baserri hauek sagardogintzaz gain, nekazaritzarekin lotutako beste labore batzuk ere uzratzen zituzten. Eta laboreak tartean, sinesmenak ere praktikatzen zituzten.




Etxean sartzeko atean Erremu egunean bedeinkatutako erremu-abarrekin egindako gurutzeak ikus daitezke


Ezker aldean sabaia eta etxebizitza komunikatzeko erabiltzen zen atea. Egurrezkoa bada, garai batean burdinezko izan zitekeen, batez ere suteren bat gertatuko balitz sabaian etxetik babesteko. Eskuman etxearen ateondoa.




Goian ikus daitezke baserri honetan zoritxarrez galtzear dauden lanabesak: burdinezko goldak, trojak, garia garbitzekoak ...



Bereteriora doan bidetik ateratako argazkia.


2013/02/17

AMILLETA


Amilleta baserria. Lehen aipamena 1391. urtekoa da, orduan Pero Ibanes Amileta bizi omen zen bertan. Une honetan ez du harmarririk, baina badirudi izan zuela: "En campo rojo un león rampante rojo; oral jaqueada de plata y azul". Ustez Elorriora eman zuten aintzainako jabeek.

AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 26koa, Kulturako sailburuarena, Antzuolan (Gipuzkoa) den Amille­ta baserria, Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartu zuen:(http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-bopv2/es/bopv2/datos/2011/02/1101000a.pdf).

Amilleta XVI. mendeko baserria da. Garai horre­tako ipar-mendebaldeko murrua eta upeltegia gorde ditu. Beranduago, erabat berregin zen, XVIII. men­dean; eta garai hartakoak dira, hain zuzen, barruko murru eta egitura gehienak. Badaukagu honen inguruan albiste bat 1767koa, noiz Amilleta baserria berreraikitzeko ("reedificar la casa nueva de Amilleta") herri lurretako 12 haritz erabili ziren. Horregatik 36 haritz landatu ziren Larregiko mintegian. (Udal artxiboko "Arboles", 1750-1808, liburutik).

Baserriak azalera ikaragarria du, Antzuolako handiena ez bada haindienetarikoa. Aurre aldean, erdi puntuko bi arku ikus daitezke, XVIII. mendekoak, eta mendebaldean beste bi, baina itsuak.

Etxe ostean antzinako arku ederra duen atea ere ikus daiteke, eta XVI. mendekotzat jotzen dena.

Eraikuntza honek antzinako aztarna ugariak ditu, eta aipagaria ere bada teilatua eusteko duen egurrezko estaldura paregabekoa.

Biztanleak:
  • XIV. mendean, Pero Ibanes Amileta.
  • XVII. mendean, Pedro Amilleta, senar emaztea, ume bat eta morroia.
  • XXI. mendean, Agirre-Lete sendia.
Bitxitasuna:

Euskal Herrian euskaraz idatzitako lehen doktrinetakoa dugu "Amilletaren Doktriña" izenekoa, Trentoko Kontzilioak (1545) emandako agindua betez, `bakoitzak doktriñak bere hizkuntza idazteko´ esanaz. Ustez XVII. mendearen erdi aldean idatzia, bere idazlea badirudi Juan Bautista de Amilleta (1637-1700) izan omen zela. Gurasoak Pedro Amilleta eta Maria de Lizarriturri oemn zituen. Antzuolako hizkeran idatzita dago.


Etxea urre ederra du Amilleta baserriak


Upeltegia. Baserriko inguru zaharrena, 
XVI. mendekotzat jotzen dena.






Saltaia
eta
lanabesak
Saltaira doan arkua, XVIII. mendekotzat jotzen dena.

Baserriko aztarna zaharrena: 
XVI. mendekotzat jotzen den ateondoa

Etxe aurrea

Sabaia
Etxe ostea


Amilleta gainetik inguruko baserriak ikus daitezke: Iñurrigarroazpikoa
Amilleta gainetik inguruko baserriak ikus daitezke: Iñurrigarrogaraikoa






LIZARRAGAKO LABEA

1961eko urtean azaldu zen labe hau, Lizarragako bidea zabaltzen ari zirenean. 

Bizkalatzako bidean, Laskurainerrotara doan bidexka tartean aurkitu zuten arku bitxi hau. 

Hipotesiak hipotesi, badirudi burdinoletarako erabiltzen zen labea zela hemen aurkitutakoa. Horren arabera burdin minerala ikatzarekin nahasten zen, sua eman eta prozesua bukatzerakoan gelditzen zen alde batean burdina eta bestea alferrikoko likitsua, zepa zena. Hau bota egoten zen zepategietara. Egindako indusketa xumeek ez zuten emaitza onik eman, eta ez zen aintzakotzat hartu aurkitutakoa. 

Hala ere, prentsan ere azaldu zen albistea.






Informazioa: 
  • José María Merino.Donostia

2013/02/16

KOMETA BAT ANTZUOLAKO ZERUAN


Atzo, 2013ko otsailaren 15a, denok harritu ginen ez ustean Errusian izandako gertaerangatik, izan ere ziztu bizian zetorren meteorito bat, atmosfera pasatzerakoan birrindu, eta milaka zatitan txikitu zelako, zenbat tokitan txikizioak eta zaurituak eraginez. Denok izan ginen horren lekuko, ugariak izan zirelako bertako herritarrek egindako filmazioak. 

Bitxia da egun berean ere `2012DA14´ izeneko asteroide bat lurretik 27.800 kilometrotara pasatu zelako.  Baina honen etorreraren jabe ginen. 

Euskal Herriko Unibertsitateko aditu batek zioen oso normala dela horrelakoak gertatzea, izan ere "ugariak dira duela 4.600 milioi urte osatutako Eguzki Sistemaren hondarrak, espazioan han ete hemen oraindik dabiltzanak!".

Garai batean, eta orain hainbat kulturatan, horrelako gertaerek zer pentsatu eman dute, eta sarritan hondamendien etorrerarekin lotu izan dira.



Antzuolan ere antzina batean -1577. urtean zehazkiago- izandako ustezko kometa baten berri eduki badaukagu. Horrela dio dokumentuak:

"Como a los 8 o 9 del mes de noviembre del dicho año parecio un cometa a la parte austral, algo caiendo a poniente, con un bocaron que hechaba vivas centellas de fuego, grandes, como a la parte del cierzo y oriente, de que obo grandes admiradores, sobre lo qual obo pronosticos diversos: los unos deciendo denotaban guerras, otros deciendo muertes, otros hambres, y parece que todo salio en ello, porque en estos Reynos obo gran falta de pan en todo el Reyno de Toledo y la Mancha ... de mas de esto obo guerras que en Flandes obo gran aprieto (...) de donde se puede inferir que el cometa traia grandes cosas en su demostración".

Iturria:

  • Antzuolako Parrokiako Artxiboa, 3. Hildakoen Liburua, 283  orria eta ondorengoak.  
  • Murugarren Luis: Anzuola, uzarraga eta Elosua. CAM, 1975.