2013/12/07

ZUHAITZ APARTAK (V): IZEIAK

Baso eta zuhaitz ederren jabe da Antzuola, eta blog honetan hainbaten berri eman dugu. Batzuk gizakiok landatuta hazi baldin badira ere, beste batzuetan zuhaitzak berak zabaldutako haziez sortu dira, hainbatetan baso txikiak osatzeraino. Neurri horretakoa da Elosieta inguruan aurki daitezken izeia ale batzuk.

Basotxo hau ikustea nahi izanez gero, Loieta eta Altzeta baserrietara doan bidegurutzean, eskumatara doan mendi-pista hartu Arrola mendira. Ordubeteko bidea da. Basoa, pagadien artean ikus daiteke. 



DOZENA BAT ALEETATIK HANDIENA BERAU IZAN DAITEKE





Argazkietan beste zuhaitz ale batzuk ere ikus daitezke. Basotxo honetan pinu gorria ikusteko aukera ere egon badago. 


Altura dezentekoa izaten da zuhaitz hau, 50 m-koa. Sustrai sendoak dituena, eta zaila da haizeak botata ikustea. Apiril eta maiatzean loratzen da eta pinu-buruak urte bereko udazkenean heltzen dira.

Europako erdialde eta hegoaldeko mendietako espeziea izanda, gurean ere oso ondo egokitu da.

Egur biguna, arina eta erresistentea dauka, eta eraikuntzan, arotzerian eta musika tresnak (erresonantzia kaxak) egiteko ere erabiltzen da. Eta gezurra badirudi ere, bere erretxinak ezaugarri balsamikoak ditu.








No hay comentarios:

Publicar un comentario