2013/12/21

UDALERRIKO GAINAK-BUZOIAK

Antzuolako herrigunea mendiz inguratuta dago, eta sarritan entzun behar izan dugu urtegi handi bat egiteko toki aproposa ere badela gure herrigunea. Beraz, mendigain ugari dauzkan udalerria da gurea.

Mendigainetan ohituta gaude buzoiak ere ikusten. Bertan, mendigainak daukan garaiera seinalatuz gain, mendizaleek mendi elkartearen txartela lagatzeko ohitura zuten. Gaur ohitura hori ia-ia galdu egin dela esan daiteke. Beraz, garai bateko ohituren fosilak bihurtu dira gure mendi gainetako buzoiak, eta gaur hainbat senideren errautsak botatzeko tokiak ere bihurtu dira bere inguruak.

Zeintzuk dira Antzuolako udalerri barruan dauden buzoiak? Une honetan bost dira: Itxumendikoa (Gorrola), Arrolakoa, Arranoaitzekoa, Korosomuñokoa eta Landarraitz gainekoa. Denak beste udalerri batekin mugarriak ere partekatuaz. Joan gaitezen ezagutzera bakoitza argazkien bidez:

ANTZUOLAKO HERRIKO UDALERRIA
(2013/09)
ARROLA GAINEKO ANTZINAKO BUZOIA
ARROLA GAINA (907 METRO)
ANTZUOLA-LEGAZPIA MUGARRIA

ARRANOAITZ GAINA (895 metro)
 LEGAZPI, OÑATI ETA ANTZUOLA UDALERRIEN MUGARRIA ERE BADENA
KOROSOMUÑO GAINA (790 metro)
ANTZUOLA ETA OÑATI MUGARRIA
LANDARRAITZ GAINA (820 metro)
OÑATI ETA ANTZUOLA MUGARRIA




GORLA GAINA-ITXUMENDI (731 metro), 
LOIOLA IRRATIA ETA MUGARRIA  HIL-OROIGARRI BIHURTUTA. BERGARA ETA ANTZUOLA MUGARRIA

Buzoietatik kanpo, badago guretzat beste mugarri ezagun bat. Hala, Trekutzetik Irimogainera joz,  Urretxu eta Antzuola banatuz, Trintxulekuko (edo Urkaori) mugarria dugu(860 metro).

TRINTXULEKU MUGARRIA (edo URKAORI GARAIKOA ere ezagutua), URRETXU ETA ANTZUOLAREN ARTEKOA (860 metro).

No hay comentarios:

Publicar un comentario