2013/12/27

TXIKITEROAK ETA SAN ESTEBAN EGUNA (ABENDUAK 26)

Ez dakit txikiteroen inguruan dagoen doktore tesirik. Baina egongo ez balitz egin beharko litzatekeela uste dut. Desagertzear dagoen errotutako ohitura bat ei da Euskal Herriko hainbat tokitan  txikito bat hartuz tabernaz taberna jardunaz egiten den ibiltze errito hori.

Zeresan antropologiko handia duen ohitura da, nahiz eta ardoa hartu ordez, gaur, zuritoa nagusi izan, batik bat gazteen artean. 

Debagoinderrok izanda ere, badakigu urriaren lehen ostiralean Arrasaten "Maritxu Kajoi" ospatzen dela, eta jaiaren errudunak txikiteroak izan zirela.

  Txikiteroak Kalebarrenen alai.
1960. hamarkada

Antzuolan badugu duela gutxi abenduaren 26an berreskuratu den San Esteban eguna, tabernariek eskaintzen duten "barra libre" eguna. Ez dakit ohiko txikiteroei edo bezeroei eskainitakoa den, baina bitxikeri bezala esan dezagun egun honetan ere , Pikunieta baserrian taberna zegoenean, bertako eguna ospatzen zela, eta erromeriarekin batera herri kirolak ere egiten zirela.

Garai batean, beraz, taberna inguruan antolatzen ziren ekitaldi asko, eta, gainera, gaur bezala aisialdirik ez eta, meza osteko erritoa izaten zen tabernaz taberna herrian zehar ibiltzea.

KALEGOI BIDEA HARTUTA, MEZA OSTEKO TXIKITEOAN
ANTIGUAKO TABERNARA. 1960. HAMARKADA.

Ostatuko tabernan, plazan, 1920an, bertako arduradunak txikiteroekin ateratako argazkia.
 
Hasiera batean "txikiteatzen" gizonezkoak baziren ere, gaur, emakumeek ere parte-hartzen dute errito honetan, nahiz eta gutxi batzuk agian ardoa edan.


BESTE TABERNA OSPETSU BAT, ONDARREKOA ZEN. BERTAN TXIKITEROAK ETA TABERNAKO JABEAREN ALABAK IKUS DAITEZKE. 1960. HAMARKADA




UMORERIK EZ ZEN FALTA IZATEN TXIKITEOA EGITEKO GARAIAN. HURA BIZI-POZA!!! (1960. HAMARKADA)

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada