2013/12/06

SAN NIKOLAS EGUNA: GALDUTAKO OHITURA

Abenduaren 6a  Europako herrialde askotan  oso ezaguna den San Nikolas eguna ospatzen da: Alemanian, Belgikan ... Iparraldeko herrialdeetan oso egun berezia izaten da, batez ere umeentzat, hemen Olentzero edo Errege Egunean bezala oparien zain egoten direlako.

Seguran, San Nikolas txiki eguna
 
Euskal Herrian ere ospatzen da hainbat herritan. Gipuzkoan ezagunenak Segurakoak izan daitezke, eta bertako umeak pozik irteten dira San Nikolas bezala apaindutako ume baten atzetik, etxez-etxe diru eskatzera.

Antzuolan ere ospatzen zen egun hau, baina 1970. hamarkadaren hasieran desagertu zen. Badugu datu bat esaten 1974rako dagoeneko ez zela umerik ibiltzen etxez etxe kantatzen eta diru nahiz jakiak biltzen.

Kaletarren eguna omen zena, baserrikoa baino. Kaleko eskolaumeak eskatzen ibiltzen zirelako etxez-etxe, garai batean, zera abestuz, bere bertsio zaharrean:

“ San Nicolas, San Nicolas,

coronado arzobispo muy honrado.

San Vicente, San Vicente

tu hermano mi pariente.

(*) Si “ni nos dobis querten gobis”

amen, amen aleluya.

Angelitos somos del Cielo bajamos

Aquí estamos todos cantaremos dos.

Una lismonita por amor de Dios”.
  
 (*) Beste bertsio bat: 
 Si nos dabis no nos dabis
aqui no nos detengáis 
(edo baita: maquillando no nos tengáis).
Los pastores han venido a la puerta
amen, amen, aleluya.


Mutilak ibiltzen ziren, eta kantatu ondoren dirua, intxaurrak, sagarrak ematen zitzaizkien. Goizean ibiltzen ziren  mutilak eta horretarako jai izaten zuten goizean eskolan, baina arratsaldean eskolara joaten ziren, eta batutakoa bakoitza berarentzat.

 Informazioa ere:
Arrasateko San Nikolas eguna udaletxe aurrean

Antzuolan baina, duela 40 urte desagertu zela. Bailaran,berriz, Arrasaten dugu oraindik ohitura hau martxan, baita bertan egiten den kantua ere:

"San Nicolas Coronado
Arzobispo Mariandres
a la Luna, noche y día
etxeko andre noblia
egizu, egizu pilia
San Nikolas, triskilistras
dame una castaña y no quiero más
aquí estamos cuatro, cantaremos dos
para San Nicolas, por amor de Dios
Belengo Portaleko ate zabaletan
hotzak ikaraz dago
Jesus laztoetan. (bis)
Angelitos somos suspi-suspiramos
lukainka, txorizo
(Neskai - Mutilai) bapez
(Mutilai - Neskai) dana"


Iturria:
 http://www.gipuzkoan.info/txikiweb

No hay comentarios:

Publicar un comentario