2013/12/15

INDUSTRIALIZAZIOA (II): ETORKINAK ANTZUOLAN


Gaurko belaunaldientzat etorkina izatea kanpotik etorritako jendea identifikatzea baldi badakar ere, ez dugu ahaztu behar denbora gutxi dela euskaldunok ere etorkinak izan ginela. Gure artean bizitzeko baliabiderik ez eta, kanpora joan behar izan ginelako lan bila. Gertuko bizipenetara joz, horra hor XX. mendean zehar Estatu Batuetara joan izandako artzainak edo zerbitzuko neska bezala Ameriketako hiriburuetara 50-60 hamarkadan joandakoak. Eta esan gabe doa, XVI. mendetik aurrera, baina batez ere XIX. mendean zehar hara eta hona joandako euskaldunak. Beraz, guretzat ez da arrotza kanpora joatea. 

Hala ere, koiunturak aldatu ziren 1950. hamarkadan, eta Euskadin eman zen bigarren industrializazio prozesuari esker, Espainiako Estatutik jendea etortzen hasi zen, baita Antzuolara ere. Horren ondorioa, gero eta jende gehiago bizi ginela Antzuolan: 1950.ean 1592 bizilagun baginen ere, 1960an, 1747. Nongotarra zen etorritako jendea:


ANTZUOLARA ETORRITAKOAK (1955)
PROBINTZIAK
GUZTIRA
Burgos
61
Navarra
26
Palencia
5
Zamora
5
Logroño
4
Santander
3
Valladolid
2
Zaragoza
2
Madrid
2
Ourense
2
Málaga
1
Ávila
1
Sevilla
1
Tetuán
1
Guadalajara
1
GUZTIRA
117

Iturria: Artxibo Historikoa. Antzuolako Udala

Hala ere, Antzuolaren kasuan, bitxitasun ere badago, izan ere bertan Marista Kongregazioaren apaiztegia zegoelako. Eta esan dezakegu, ustezko 117 “immigrante”-tik 92 maristak zirela: 44 marista konbentuan eta 48 apaiz izateko.

ANTZUOLAKO MARISTAK ETA MARISTA IZATEKO ETORRIAK. XX. MENDEA.

1960. hamarkada izan zen etorkinen "urrezko garaia". Ordurako bailarako eta herriko industria sortzen eta garatzen zebilen. Hala, bizilagunen erroldei kasu eginez gero, aipatu badugu 1960an 1747 bizilagun ginela Antzuolan,  1965an 2.109 (1101 gizon eta 1008 emakume). Nongotarrak ziren etorkin hauek?

ETORKINAK ANTZUOLAN (1960-65)
JATORRIA
ZENBAT

JATORRIA ETA ETORRITAKOEN KOPURUA


Badajoz
155
Quintana de la Serena (76); Valle de la Serena (19); Higuera de la Serena (18); Acechual (15); Almendralejo (14); Don Benito (11); Talarrubias (1).
Córdoba
93
La Carlota (78); Palma del Rio (5); Córdoba (4); Montemayor (1); Villanueva (1); Guadalcazar (3); Palma del Rio (1).
Cáceres
26
Aliseda (18); Hontalvilla (4); Torres Santa María (4).
Zamora
23
Omillos de Castro (10);  Zamora (9); Vallesa de G. (1); Casaseca de las Ch (1)...
Salamanca
21
Cantaracillo (11); Serradilla (3); Villarin (2)...
Burgos
18
Burgos (8); La Aguilera (8); Piedrahita (1); Peñalva de Castro (1).
Araba
12
Maestu (9); Durana (3).
Zaragoza
10
Salvatierra de Esca (8), La Zaida (1); Santa Cruz de G. (1);
Navarra
10
Etxarri-Aranaz (4); Lizarra-Estella (3); Iruña(1); Arraras (1); Bernete (1).
Segovia
9
Cabezuela (3); Hontavilla (1); Valle Tabladelio (5).
Valladolid
8
Gomezmarro (4); Torres Peña (4)
Vizcaya
8
Bilbao (7); Orduña (1).
Cuenca
5
Cañamares (4); La Frontera (1)
Palencia
5
Palencia (5)
León
4
Vinzalo (4).
Ávila
3
San Lorenzo (3)
Logroño
2
Berceo (2).
Tenerife
2
Breña Baja (1)
Ourense
1
Sub-Iglesia (1)
GUZTIRA
415

Iturria: Antzuolako Artxibo Historikoa. Errolda, 1965, Sorta,  61.

GOIKO ETA BEHEKO ARGAZKIETAN ZUMAETAZPIKOAN BIZI ZIREN ETORKINAK. ERDIAN UZARRAGAKO BALENTINA ETA AMA LABADEROAN ERROPAK GARBITZEN
 
Gaur, berriz, etorkinen jatorria desberdina da. Ez da Espainiako Estatutik datorrena, baizik eta Amerika, Asia eta Afrikatik datorrena. 

Hala ere, egoera ekonomikoa dela eta, gure gazteak inboluzio bat ere hautematen ari dira une honetan: lan bila kanpora joateko joera nabarmentzen ari da.

Beste iturri bat:

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada