2013/12/23

ETXEBIZITZA POLITIKA INDUSTRIALIZAZIO GARAIAN (III)

Hau zen 1952an Antzuolako etxebizitzen panorama:  “… al considerar que Antzuola ha reducido su población en estos últimos 50 años cerca del 25% y que desde 1918 no se ha construido en la villa un solo edificio destinado a viviendas. La causa de esta paralización no es otra que la escasa industria establecida. Sin conseguir su auge o el establecimiento de otras nuevas es evidente que la población seguirá contrayéndose, obligados sus vecinos al principio a trasladarse diariamente a Vergara, Placencia y Éibar, y luego, al pasar los años, a renunciar a la vecindad de Antzuola por el lugar donde realizan sus actividades profesionales” (Fuente: Acta Acuerdo, 1952-12-14. Folio 140).

Beraz, industria politika batek eskatzen zuen paraleloki etxebizitzen politika ere sustatzea. Eta hori egin zen, industriak sortu ahala etxegintza ere ugaltzen joan zelako. Hori bai, beste kontu bat da nola eta ze baldintzatan kudeatu zen bera. Hala ere, esan dezagun, hainbat herritan garai honetan egin ziren kontrol gabeko etxegintza kaotikoa neurri batean saihestu zela Antzuolan.
BEHEKO AUZOA edo ELEKTRIKA, 1962-3an egina

Noiz eta non hasi zen etxegintza hau? Erabil dezagun taula bat horri erantzuteko: 

ETXEGINTZA ANZTUOLAN (1962-1978)
SUSTATZAILEA
Lizentzia eta egite URTE
ETXEBIZITZAK
Francisco Landa (Donostia)
1962
30 etxebizitza Ibarren
Antonio Mendikueta (Eibar)
1962-3
45 etxebizitza Beheko Kalean (Elektrika)
José Maria Lascurain (Antzuola)
1963-4-5
 Antigua auzoa osoa
Santo Urriategi (Antzuola)
1965
Etxebizitza partikularra
Kalegoi
Lorenzo Astigarraga eta Aladino Amaro (Elgoibar)
1968-74
Errekalde auzoa osoa
José Maria Lascurain (Antzuola)
1973
 Kalebarren 1
(21 etxebizitza)
“Eguzki Auzoa” Kooperatiba
1974/8
 “Eguzki Auzoa” osoa

Iturria: Antzuolako Artxibo Historikoa. Aktak eta Erabakiak, 20tik 25ra sorta, eta 31 sorta

Lehendabiziko eraikuntza, bada, Ibarreko etxeak izan ziren. Hala ere, urte dezente egon ziren erdi eraikita eta bukatu gabe. Beraz, lehendabizikoak bukatu eta bizitzen hasi zirenak Elektrikakoak (Beheko kalekoak) izan ziren. Ondoren, nahiko pareko, Antiguako auzoari ekin zitzaion. Ondoren etorri zen Errekalde, eta beranduago Eguzki-auzoa. 

IBARREKO ETXEAK.
1962. URTEAN HASITAKOAK BAINA URTETAN GELDI EGON ETA BERANDUAGO BUKATU ZENA

Eraikitako etxe kopuruaren arabera, hau zen 1975erako panorama:


ETXEBIZITZAK GUZTIRA  1975ko Abenduan
Garaia

GUZTIRA
NAGUSIAK
BIGARRENAK
HUTSIK
Zeudenak
(31-12-70)
503
466
16
21
Botatakoak (1971-75
3



Eraikitakoak ( 1971-75)
72
72
-
-
Total
572
538
16
21
Nagusiak: Urte guztian erabiltzen dira. Bigarrenak, Noizbehinka. 
Hutsik, ez da bertan inor bizi (saltzeko edo alokatzeko).

Iturria: Antzuolako Artxibo Historikoa. 36 sorta, "Correspondencia del año 1976".

Orduan, baina, hilean 25.000 pezeta baino gutxiago irabazten zuten familientzat ere etxebizitzak falta ziren. Guztira, 80 etxebizitza.


 ANTIGUA AUZORAKO ERAIKI ZITUZTEN LEHENDABIZIKO ETXEAK.



 1963-4-5 urte bitartean egin ziren Antigua auzoko (edo poligonoko) etxeak.

Eta zenbatera saltzen ziren orduan etxeak? Antiguan lehendabizi egindako etxeak 125.000 pezetan (751 EURO) saldu ziren 1960. hamarkadaren hasieran, baina Errekaldekoak, azkenengoak, 500.000 eta 530.000 pezeta bitartean (3000 EURO). 1976an,  600.000 pezeta (3600 EURO) ordaindu zen etxe bat Kalebarrenen, baina 1977an 2.900.000 pezeta (17.429 EURO) bigarren eskuko etxebizitza Errekalden.

 ERREKALDE AUZOKO ETXEAK.  1968-75 bitartean eginak

1990. hamarkadatik aurrera etxebizitzen eraikuntza gorabeherak ez ziren hain esanguratsuak izango, 132 etxebizitza besterik ez ziren eraikiko herrian.

ETXEBIZITZAK ANTZUOLAN (1991-2001)

2001
1996
1991
_GUZTIRA
787
714
655
___FAMILIA ETXEBIZITZA
787
714
655
___ETXEBIZITZA NAGUSIA
657
595
560
___ BIGARREN ETXEBIZITZA
21
1
22
___ HUTSIK
109
118
73

Iturria: EUSTAT (2009)
KALEBERREN 1 ETXEA BERRIAK. 1973. URTEKOAK

2009ko datuek dioskute 904 zirela herrigunean zeuden etxebizitzak. Beraz, 2001tik aurrera gora egin du eraikuntzak. Hala ere, etxebizitza asko, 146, hutsik zeuden.

Eta prezioak? 1990. hamarkadaren hasieran hasi ziren "disparatzen" etxebizitza berrien prezioa, baina baita bigarren eskukoenak ere. 





EGUZKI AUZOA ERAIKITZEN: 1970. HAMARKADA









No hay comentarios:

Publicar un comentario