2013/12/28

ANTZUOLAKO MORFOLOGIA (LURRA)

Nola hasi zen ur gaineratzen Euskal Herria, aro geologikoen arabera adierazita.


Antzuolako orografiak edo erliebeak ez luke aparteko berezitasunik izango Irimogainetik hasi eta Elosumendiraino doan harkaitzagatik izango ez balitz; hau da, bertan harriez osatutako eraketa egongo ez balitz.


Hala da, Trekutzetik Irimo aldera joango bagina oinez, eta gainez gaineko ibilbidea egin, duela 80 bat miloi urte izandako sumendi baten harri metaketa batekin topo egingo genuke. Esan ohi da sumenditik ateratako magma  gogortzen denean sortzen direla harri edo arroka "igneo" hauek.





"KATEAGAN" IKUS DAITEZKE GARAI BATEAN SUMENDIETAKO LABATIK SOLIDIFIKATUTA EDO GOGORTUTAKO ARROKA "IGNEOAK"


Antzuolako herrigunea depresio batean kokatuta dago, hau da, mendiz inguratutakoa da. Urte eta urte askotako barne mugimendu eta erosioaren bidez sortutakoa da gure udalerria. Gurean ez dago harkaitzik, bai, ordea, harearri ugari. Esan daiteke gure herriko antzinako etxeetan aurki daitekeen hareharria herriko mendietan aurkitzen den harrobietatik ekarritakoa dela.

AHT TRENBIDEAK EGINDAKO LUR MOZKETA BATEAN AZALDUTAKO TOLESDURA EDO PLEGAMENDU BAT (ERTZILE GAINEAN), GARAI BATEKO LUR BARRUKO MUGIMENDUEN LEKUKO APARTA. 

ARROLA GAINA (EZKER ALDEAN) 
KOROSOTIK (ESKUMA ALDEAN) HERRIGUNEA SOKOAN GELDITZEN DA.


ANTZUOLAKO HERRIGUNEA MENDIZ INGURATUTA DAGO


















No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada