2013/11/23

ZUHAITZAK (VIII): MALBARRO SAKONA ETA MALDARROPA PAGADIA

Ugariak dira oraindik han eta hemen Antzuolako udalerrian ikus daitezken pagadiak. Garai honetan, udazkena aurrera doala, politak egoten dira, orbeltzen hasi direlako zuhaitzak. Tartean, katagorriak ere ikusteko aukera egoten da, han eta hemen saltoka negurako probisio bila. Hona dakargu Arrola azpian dagoen pagadia, Malbarro sakona eta Maldarropa. Herrian dagoen pagadi ederrena izan daiteke, bertan pago zaharrak, ertainak eta gazteak nahasten dira. Beraz, berezko mintegia ere badago. 

Une honetan herriko pagadia bihurtu da berau, izan ere Josemari Ugaldek, Olamendi baserriko ugazaba zenak, bere testamentuan herriari laga dio bera.

Dagoeneko ezagutzen dugun "rosalia alpinaren" bizi tokia ere bada, baina baita beste animali (orkatzak, basurdeak...) eta hegaztirena ere.

Erraz joan daiteke bertara Altzeta baserritik Lakiriola bidea hartuz.


KATAGORRIA ASKO UGARITU DA GURE BASOETAN
GARAI BATEAN IKATZA EGITEKO LEPATUTA DAUDE PAGOAK


EHUN URTE BAINO GEHIAGO DITUZTEN PAGO ZAHAR UGARI DAGO BERTAN

PAGO GAZTEAK ERE BADAUDE. MINTEGIAK ERE BAI
ALTZETATIK ANTZUOLA IKUS DAITEKE.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada