2013/11/16

BAZTARRIÑAK (GOIKO ETA BARRENEKOA) BASERRIAK

Badaude Antzuolan herrigunetik zeharo baztertuta gelditzen diren baserriak. Euretako bi (garai batean hiru) Bazterriña baserriak dira: Goikoa, Erdikoa eta Barrenekoa. Egun, hutsik badaude ere, bertan aktibitate minimo bat jarraitzen du egoten (baratzak, behorrak, ardiak ...).

Trekutz azpian, Mekolalde aldera behera hasteko bidean aurkitzen dira baserri hauek. Bertara joateko, oinez joan daiteke Trekutzetik, edo baita, nahiz eta luzea izan, kotxez Urretxutik Mekolaldera doan bidea hartuta. Urretxutik, pare bat kilometrotara, ezker aldera, baserri hauetara jotzeko bidea hartzea da egokiena. Bide batez, gainera, Ursalto baserria, Antzuolakoa ere, ikusteko aukera ere badago.

Guk geuk oinez egingo dugu, eta Trekutzetik jaisten bagara, lehendabizi, Bazterriñagainekoa denarekin bat egingo dugu. Horretarako herrigunetik 6,5 kilometro egin behar izan ditugu.

Historiari erreparatuz, esan beharko litzateke zaila dela esatea zein izan zen lehendabizi eraikitako baserria. Dakiguna da 1543an  Baztarriña izeneko baserri bat eraikita zegoela. Dena dela, XVII. menderako hirurak eraikita zeudela jakin badakigu.

 BAZTERRIÑAGOIKOA

Bazterriñagoikoan Juan Aizaga, emaztea eta bost seme-alaba bizi ziren XVII. mendean, baina XIX. mendean bi etxetakoa zen baserria, eta hala izan zen 1973an bertan bizi zirenak, Pedro Jauregi eta Josefa Badiola batetik, eta Bittori Ibarguren bere bi seme-alabekin bestetik, Zumarragara bizitzera joan ziren arte.

Sute latza gertatu zen 1779ko azaroaren 29an bertan, bi ahizpa hil ziren.

Hainbat jendek ere oso borroka lekua zela inguru hau aipatu digu. Agian garai batean Pikunieta baserrian ostatua zegoelako? Batek daki han zenbat haserre egosiko ziren ardoaren kontura, ezta? 


BAZTARRIÑAGOIKO LABADEROA ETA ITURRIA.  
AZPIAN ARDI KORTA


HARKAITZEAN JASOTAKO BASERRIA ETA ATE AURREKO KONJUROAK: ERRAMU EGUNEAN BEDEINKATUTAKO GURUTZEAK. AZPIAN EGURREZKO PANPINA ETA MAHATSA. 

BAZTARRIÑAGOIKOA
BAZTARRIÑAGOIKOAN OSPATUTAKO EZTAIA. SUKALDARIAK ONDARREKO TABERNAKOAK.

Beherago (50 metrotara) garai batean  Bazterriñaerdiko baserria egon zen lur sailarekin topo egingo dugu. Gaur, txabola bat eraikita dago bertan. 

1652koa da bere lehen aipamena. XX. mendean (1973an), Zumarraga alde egiten zuten bertan bizi ziren Pedro eta Jesusa Iparragirre anai-arrebek. Baserria, desagertuta dago.













Bazterriñaerdikoaren antzinako argazkia (1970. hamarkadakoa), eta gaur bertan eraikita dagoen txabola.









 Baztarriñabarrenekotik ikuspegi ederra dago Elosu aldera. Eta bertatik Pikunieta baserria ere ikus daiteke.


Beherago joanez gero, berriz, barreneko Baztarriñarekin (Baztarriñabarrenekoa) bat egingo dugu. XVII. mendearen hasierakoa jo daiteke baserria, orduan Juan Lekuona bere emazte eta lau seme-alabekin bizi zen bertan. Baserri hau ere 1970. hamarkadan hustu zen, Gregorio Irizar Zumarraga jaitsi zenean.

1720. urteko dokumentu baten arabera, ostera, baserri hau Baztarriña-Amilleta bezala ere ezagutzen zen.

Azpiko argazkietan baserria eta inguruan duen txabola ikus daitezke.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada