2013/10/01

ARTZAIN BIDEAK: MONUMENTO MEGALITIKOAK

Artzaintzari esker sortu ziren Gipuzkoan lehendabiziko bideak, eta ondoren baita biziguneak ere. Artzaintza eta nekazaritzak, ostera, Gipuzkoa bera sortu eta antolatzea ere ekarri zuen. 

 Mendiko behorrak

Herritik pasatzen zaigu antzinako garaietara eramaten gaituen artzain bidea, Aizgorri-Udana-Arrola-Deskarga mendatea-Trekutz-Elosua-Karakate omen zen bidea. Horren lekuko han eta hemen banatutako monumentu megalitikoak dira. Antzuolako udalerrian, baina, tumuloak dira nagusi, ez trikuharriak edo dolmenak.

Trikuharriak eta tumuluak Eneolitos eta Brontze garaikoak (Kristo aurreko 2500-1000 urtekoak) omen dira. Gure udalerrian, esan bezala, ez da trikuharririk aurkitu. Denak tumuluak dira. Hauetan ere hildakoak lurperatzen omen zituzten.
 

Fitxategi:Jesus Elosegi.jpg

 Jesus Elosegi
 
Arrolamendin aurkitzen diren tumuluen lehendabiziko datuak 1951ekoak dira, eta Jesus Elosegik, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, aurkituta. 
Aztarna hauek induskatu edo eskabatzea 1962an erabaki zen, eta hauek 1963 eta 1964an egin ziren Altuna, Apellaniz eta Rodrigez Ondarra jaunei esker.
AIZGORRIKO MENDIGAINAK, ERDIAN, BIOZKORNIAKO BIZKARRA IKUS DAITEKE. BERTATIK HASTEN ZEN ETA DA KOSTALDERAINO DARAMAN ARTZAIN BIDEA, ETA ANTZUOLAKO MENDIETATIK PASATZEN ZENA/DENA
 ARROLA I (TUMULOA)
Arrolamendi I Legazpiko udalerriarekin mugarri egiten du, eta 872 metrora dago. Ez zen bertan ezer aurkitu.


ARROLA II (TUMULOA). 762 metrora, Antzuolako udalerrian dago. Ez da bertan ere ezer aurkitu. Bertako baserritarrek hainbat ipuin eta usadio leporatzen diote tumulo honi: (1)"Arrolamendi eta Elosuko jentilek oso harreman onak zeuzkaten, eta elkartean erabiltzen zituztela euren ondasunak (harriak)". (2)"Arrolamenditik Elosuraino 100 kilotako harriak botatzen zituztela onden (jaurtigailuen) bitartez". (3)"Napoleonen soldaduek Espainiako soldaduez inguraturik, Arrolamendiko tumulo honetan urrezko txanponez betetako kutxa bat lurperatu omen zuten. Kutxarik ez da aurkitu baina bai bertako harriak Koroso inguruan dagoen txabola eraikitzeko". Izan ere harri pila  hauel erabiltzen zituzten ertzainek txabolak-eta egiteko.
 
 ARROLA III (TUMULOA).  
750 bat metrora dagoen tumulo honetan ere ez da ezer aurkitu. Berez, Legazpiko udalerrian dago.
TREKUTZ EDO `MEAKA´(TUMULOA)
690 metrora dago. Guztiz apurtuta dagoen monumentu megalitikoa da. 1921ean aurkitu omen zuen Joxemiel Barandiaranek, eta ez du inoiz indusketarik izan. 




Josemiel Barandiaran, apaiza eta arkeologo ezaguna.
 AURREZ AURRE GORLA, ELOSUA ETA KARAKATEKO GAINAK KOROSOTIK BEGIRATUTA
 TUMULOA HARRI PILA BAT DA, HAINBAT KASUTAN TRIKUHARRIA IZATEN DU, BAINA BESTE KASU BATZUETAN HUTSIK ERE AZALTZEN DA.


ARTZAIN BIDEA: 
AIZGORRI-UDANA- LEGAZPIKO GURUTZA-ARROLA-DESKARGA-TREKUTZ-ELOSUA-KARAKATE

Informazio gehiago (Artzantza):

 http://www.ahotsak.com/antzuola/pasarteak/ant-045-024/

No hay comentarios:

Publicar un comentario