2013/10/12

ARTOA: AMERIKETAKO URREA

Izenburuari egia zor, izan ere Ameriketatik ekarritako laborea dugu artoa, eta iraultza bat suposatu zuena Gipuzkoan, XVII. gizaldian iritsi zenean.

Manuel de Larramendik zera diosku bere "Corografia" liburuan, artoaren inguruan:

“Trájose desde Indias la primera vez a esta provincia, y lo trajo Gonzalo Percáiztegui, natural de Hernani, y se comunicó después a otras provincias” (Larramanedi, Corografia, 58. or.).

Antzuolan, artoari buruz dugun lehen aipamena 1767koa da, eta Antiguako Andre Mariaren baseliza deskribatzeko orduan esaten zaigu hau:


“Está en el varrio (sic) de Irimoegui... con su cementerio y prado alrededor, con dos nogales, y una casilla para santeras con su huertecilla, y una heredad pequeña con cinco manzanos, en que cogen media fanega de maíz cada año y dos canastos de manzana de dos a dos años, a más fanega y media de nueces todos los años”.


Arto malutak

1892ko estatistika batek, berriz,  Antzuolan parez pare zebilela gari eta arto sailen lanketaren hedadura diosku:

“Garia ereiteko 10.275 area erabili dira, 2.200 hektolitro jasoz. Artoa ereiteko 10.275 area; jaso, berriz, 2.400 hektolitro inguru. Aurrez zekalea ere landatzen zen, baina 1780ko hamarkadan desagertu zen". Baina produkzioa?: "Jasotako uztaren emaitzak hauek dira: artoa, landatutako anegako 14ren bat batu da; garia, 11 anega".

  Bizkalatzan artoa ereiten

Hala ere, XX. mendean zehar, artoak ordezkatu zuen gariaren gainbehera, ganadu kopurua mantentzeak artoaren ekoizpena mantentzea ere ekarri zuelako. Hala ere, hemen ere, esplotazio eta eskulana bera jaisten hasi zen 60eko hamarkada hurbiltzen zihoan neurrian, nahiz eta landutako sailak eta hartutako kiloak handiagoak izan. 

Ikusi bestela datuok:

ARTO PRODUKZIOA (1941-1952)
URTEA
ESPLOTAZIOA
ESKULANA
Ha/areak
KILOAK
1941
127
892
99,02
141.299
1942
129
901
96,42
116.861
1952
117
846
100
150.000
    

Taloa

Animalia eta pertsonak elikatzeko erabiltzen den jakia da artoa:

“Artoa jatordu ederra izaten zen denontzat: behiek, oiloek... ere jaten zutena. Etxekoentzat, ongi eralgitako arto irinarekin, labean sartuta, arto ogi ederra egiten zen; besteak beste, goizean esnearekin hartzeko. Artoa taloak egiteko ere oso ona zen”.

Arto burua bistan abuztuan Sarasketa baserrian


San Prudentzio egunetik (apirilak 28) sartzen zen Antzuolan artoa. Artoa ereiteko garairik komenigarrienari buruz, ordea, herri jakintzak bi esaera zahar hauek laga dizkizu:

-San Jurgi (apirilak 23) artoa ereitteko goizegi.

-San Markos (apirilak 25) artoa ereindda baleoz.

Esan daiteke artoa eta garia lagun minak zirela, ekainean, biak jorratu behar izaten zirelako.

Irailaren erditik aurrera, berriz, baba gorria eta artoa jasotzen zen. Ondoren artazuriketa etortzen zen, baita baba kendu edo aletzea ere... Makina bat kontu esateko uneak izaten ziren. Eta ondoren ganbaran artaburuak jartzen ziren, babarekin batera, ongi sikatzeko.

 LURRA IRAULI EDO GOLDATU AURRETIK, ZIMAURREZ ONDO ESTALI BEHAR DA LURRA. 
SARASKETA BASERRIA.


 HEGAZTIEN ARTEAN, BELIA DA GAINETIK KENDU BEHARREKO ETSAIA. HORRETARAKO PLASTIKO ZURIAK JARTZEN DIRA SOKA BATEZ BATETIK BESTERA LUR SAILAN ZEHAR HAZIAK-ETA JAN EZ DITZAN
ABUZTUAN  BURUA ERAKUSTEN DU ARTOAK.
 BATZUTAN, HALA ERE, EZ DA ERRAZA IZATEN ETA HEGAZTIAK ARTABURUAK JATEN DITUZTE




 ARTOAREKIN BATERA BESTE LABORE BATZUK ERE LANDATZEN DIRA, BESTEAK BESTE BABA ETA PATATA SAILA.SARASKETA BASERRIA.


ARTO ARTEAN EZ, BAINA APARTE LANDATUTA ERE BABA BELTZ UZTA HARTZEN DA GURE BARATZETAN. 
ARRELUZTXIKI BASERRIA





AURTENGO BABA ALEA

 
Informazio gehiago


http://www.ahotsak.com/antzuola/gaiak/090113/

No hay comentarios:

Publicar un comentario