2013/08/22

HERRIKO KANPOSANTUAK

Egi absolutua da hiltzeko jaio ginela, eta ondorioz denbora bihurtu dugu etsai, lehen eta orain ("Tempus fugit").


Kanposantuko ate aurrean irakur daiteke: "Como te veo me vi"
 
Sarako (Lapurdi) herriko kanpandorrean ere, gauza bera adierazten zaigu, hau da, "azken kanpai ezkilak hilobira eramango gaituela".


Kanposantuko ate aurrean irakur daiteke:"Como me ves te verás"
  
Eta, nola ez, Antzuolako kanposantuan ere denbora da hizketa gai:
"Denbora ihesi doa, ez dago etenik, atzoko egunak iragan dira; ez dago itzulerako txartelik. Biharko eguna etorriko da, izango duzu maitatzeko aukerarik. Desioan ametsik bada, ez gorde damuari lekurik".

(Duela gutxi kanposantu aurrean azaldu den grafitia)








Antzuolako gaurko kanposantua 1977an berriztu zen, izan ere 1877an egin zena egoera oso tamalgarrian zegoelako. Arazo bat du herriko kanposantuak: lurra mugitu egiten dela, eta gaurko egoera ere nahiko txarra da.

 











 




HERRIKO KANPOSANTUAN 1950ean EGINIKO KAPERA BAT ERE BADAGO, ETA BERTAN APAIZAK HILOBIRATZEN DIRA.
 
 MARISTEK ERE BADAUKATE BERE PANTEOIA
 PANTEOI ZAHARRENA: 1889
 BESTE PANTEOI BATZUK: XX. MENDEKO 
HASIERA ETA ERDIKOAK

PANTEOIEN EGOERA NAHIKO TAMALGARRIA DA
 
 
1906ko PANTEOIA ETA BARRUKO ALDAREA


Panteoi baten inskripzioa: "Ni naiz alfa eta omega" (Alegia, ni naiz hasiera eta bukaera).





  



 





Kanposantuak betidanik egon dira, mendi gainetatik (monumentu megalitikoak jarri zirenetik) hasita: Trekutz eta Arrola gainean, adibidez.

Gero, baita herriko ermita bakoitzean bat ere. Ondoren parrokia barruetan lurperatzen zen, eta gero, higiene eta osasun neurri bezala, kanpo aldean egiten hasi ziren kanposantuak.

Antzuolak bi parrokia dauzkanez, bi kanposantu daude: bat kalekoa (Eztalakoa), eta bestea Uzarragakoa. Hala ere, eta bitxikeri bezala, aprobetxatuko dugu esateko Uzarragan dagoen kanposantua garai batean egin zen elizaren  barruan kokatuta dagoela. Dena dela, antzinakoa, desagertuta, Santakutz gainean dago.


GAURKO UZARRAGAKO KANPOSANTUA
  
 Orain jarritako kolumnarioa.

Gaur egun krisian dago kanposantuaren kontzeptu klasikoa, izan ere gero eta gutxiagok lurperatzen du hildako gorputza bertan, eta erraustea da une honetan modan dagoena. Baina zer egin errautsekin? Nola eman errautsei ere betikotasuna? Horretarako daude kolumnarioak, bertan denbora luze batez errautsak lagatzeko. Gure herriko kanposantuan ere jarri berria da.

Baina, hil ohituretatik kanpo, badakizue hainbat herrialdetan modan jarri direla kanposantuak bisitatzea? Turismo bulegoetan ere eskaintzen direla bisitak? Egia esanda, kanposantuetan hilda dauden gizon eta emakume ospetsuen hilobiak ikusi, alde batetik, eta eraikita dauden panteoi ikusgarriak  ezagutze aldera, bestetik, antolatuta daude bisitak.

Ez dakit, artikulu honek kuriositaterik sortu dizun, baina Eztalako edo/eta Uzarragako kanposantutik buelta bat eman nahi izanez gero, eta dauzkagun panteoiak ikusi ... zure kontu. Kanposantuek ere gure ondarea osatzen dute.


Informazio gehiago







No hay comentarios:

Publicar un comentario