2013/08/19

HERRIKO ARMARRIAREN LANKETA

Antzuolako udaletxearen fatxadan ikus daiteken armarriak badauka berezitasun bat udaletxeko gainontzeko harlanduarekin alderatuz gero, eta da konposizioa desberdina izateaz gain txuriagoa ere badela.



Herriko armarria.


Nongoa da harria? Zer esan dezakegu, bide batez, armarriaren eraketari buruz? 
Hasteko, baina,  harria Agurainetik, Opakuan dagoen Arrigorristako harrobitik ekarri zela
esan dezakegu.




Kronologikoki joango gara aztertzen gure armarriaren eraketaren nondik norakoa,  udaletxeko artxibo historikoan dauzkagun datuen arabera:

  • 1744ko urriaren 12an onartu zuen udalbatzarrak oñatiarra zen Gregorio de Amiamak “a conduzir las tres piezas de piedras que estan arrancadas en el monte de la Provincia de Alava”.
http://gara.naiz.info/Repository/Imagenes/Pub_3/Issue_2838/p047_f01.jpgOPAKUA INGURUA ETA ARRIGORRISTAKO (HARRI ZURIA) GAINAK
  •  1745eko urtarrilaren 12an herriko udalbatzarrak esleitu zion bergararra zen Martin Artolari “como maestro arquitecto … para ejecutar las divisas y adorno de las armas de esta villa”.
  • 1745eko urtarrilaren 30ean, Arabatik, Aguraineko harrobitik armarria egiteko harria atera eta garraiatzeko lehiaketa egin zen . Berau, herritarra zen Domingo de Azkaratek irabazi zuen.
  • Bide batez herriko armarria Madrilen onartzeko gestioak aurrera zihoazen, eta 1745eko irailaren 22an 510 erreal (“de vellón”) ordaindu behar izan zituen Antzuolak Francisco Javier de Lehegarayk Madrilen egindako gestioagatik.
  • Ondoren, armarria egiteko lehendabiziko ordainketa egin zitzaion Martin de Artolari Madrilera bidali behar ziren lehendabiziko zirriborroengatik.  1745eko abenduaren 23a zen.

Antzuolako umeentzat ere interesgarria da herriko armarria zein den.
  • Hogei erreal (“de vellón”) hartu omen zituen Joseph de Lesarrik armarria ezartzeko egindako egituragatik. Horretarako bost langile erabili zituen. 1746ko abuztuaren 12a zen.
  • 1748ko apirilaren 28an, dagoeneko obra bukatuta, urretxuarra zen Miguel de Salezan etorri zen Antzuolara Martin de Artolak eginiko lana ikuskatzera, “diciendo que corresponde asi el dibujo como dichas armas colocadas sobre la ventana de la fachada principal de la nueva obra del ayuntamiento de esta dicha villa. Y digo que corresponde a la traza de dicho dibujo sin que le falte cosa alguna”.
http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/3/34/Agurain_viewed_from_the_southern_mountain_range.JPG
AGURAIN-SALVATIERRA
  • 1748ko ekainaren 19an azaldu zen Antzuolan Martin de Artolaren emaztea, bere senarra Madrileko Erregearen etxean lanean zebilelako. Antzuolako Udalak herriko armarria egitearren Martinekin zuen zorra likidatu zuen.
Foto de  DOLMEN SORGINETXE-ATXURI-ARRIGORRISTA 13 OCT 2012  
ARRIGORRISTAKO GAINAK (HARRI ZURIA)











Beraz,  egunen batean Agurain, Opakuara joaten zarenean, kontutan izan Arrigorristako harrobitik ekarri zela Antzuolako udaletxearen fatxadan dagoen harmarria egiteko "harri zuria".

Informazio gehiago:
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada