2013/08/05

ANTZUOLAKO KALE ETA AUZOEN JATORRIA

Antzuola eratuz joan da denboran zehar, eta bere barneko herri egitura zabalduz. Noiz hasten da hiri prozesu hori?


Lehendabiziko datu historikoa OLALDE lur sailarekin batera datorkigu. Badakigu, 1489an, OLALDEn, Madalenari eskainita, behartsuentzat ospitala eraiki nahi izan zela. Ospital hau gaur udaletxea kokatuta dagoen tokian eraiki zen, eta udaletxea bera eraiki zenean ere bertako areto batzuk ospitalerako izaten jarraitu zuten. Hala bada, garai hartan, XV. mendean, Olalde, Uzarraga ez zena bezala hauteman daiteke, hau da, bailara osoa.

Antzuola XVII. gizaldian 
Barrenkale, Herriko Plaza (Olalde), Buztinzuri eta Ondarra ziren garai hartako herrigunearen kaleak/auzoak. Iturria: ARKEOLAN

Ondo pentsatuta dagoen bezala, bertatik pasatzen zen erregebidearekin batera egituratzen hasi zen herrigunea, eta gure etxeak era lineal batean egituratuko dira errepide hau ardatz bezala hartuta.


KALEBARREN-BARRENKALE

Hona hemen herriko nahiz elizbarrutiko artxibo historikotik aterata, zeintzuk diren kale eta auzo desberdinak XVI. mendean:

  • Lizarraga auzoa (1501).
  • Marutegi auzoa (1501).
  • Bustinzuri kalea (1557. urtea)
  • Ondarra kale (1560)
  • Madalena Kale (1560). 
  • Barruondo kale/auzo (1560-1565).
  • Olalde kalea (1572).
  • San Bartolome kalea (1572).
  • Kalebarria (1573).
  • Basalde auzoa (1589).
  • Irimoegi auzoa (1571)
  • Barrekale (1588).

 Antzuolako herrigunea XIX. mendean 
Barrenkale, Barrundia, Herriko Plaza, Buztinzuri, Ondarra eta Kalegoi dira garatutako kaleak/auzoak.Iturria: ARKEOLAN.

1835etik aurrera azaltzen da administratiboki bereiztuta herriko auzoen banaketa:  Uzarraga, Galarza, Lizarraga Basalde eta Irimoegui (Goi eta Behe, baina, 1874an) auzoak.

1874an "Barrencale" Calebarren bihurtzen da. Goen cale, berriz, Calegoien.

Beste aldaketa batzuk ere egongo dira:

  • 1907tik aurrera, Bustinzuri izan ordez, Ramon Maria Lili kalea izendatuko da. 1944an, berriz, Agustin Telleria.
  • 1940an: Herriko plazari, Plaza de España. Kalegoi izan ordez, Mártires de España. Ondarre ordez, General Mola.
  • Kalebarrenetik frontoira doanari, Espiritu Santu kalea (edo "Camino del cementerio").
  • 1978tik aurrera, Diktadura garaia amaituta eta lehendabiziko udal demokratikoak aukeratuta,  orain ezagutzen ditugun kaleak eta auzoak izendatzen joango dira. Hala Euskaltzaindia eta herriko partidu politikoekin hitz eginda, herriko Udalak hartzen du erabakia espedientia zabaltzeko herriko kaleen izenak aldatzeko. Proposamena hau: 
Euskera
Castellano
Ondarre Enparantza
Plaza de Ondarre
Kalegoi
Calle de Arriba
Aintzine Hauzoa
Barrio Antigua
Errekalde Hauzoa
Barrio Errekalde
Herri Enparantza
Plaza del Pueblo
Kale-barren
Calle de Abajo
Lizarragako Hiri Bidea
Avenida de Lizarraga
Beheko Hauzoa
Barrio de Abajo
Buztin zuri Kalea
Calle Buztinzuri
Ibarre Hauzoa
Barrio Ibarre
Aldi berean erabaki zuen 1979ko maiatzaren 29an herriko hainbat kale izenak aldatzea:



Avda. Lizarraga
Lizarragako Hiribidea
Barrio Lizarraga
Lizarraga auzoa
Calle Abajo
Kalebarren
Casa Nuevas de Eléctrica
Kalebarren
Plaza de España
Herriko Plaza
Mártires de España
Kalegoi
Barrio de la Antigua
Antiguako Auzoa
Estala-aldea
Kalebarren
Agustín Tellería
Buztinzuri Kalea
General Mola
Ondarre Plaza

Dena dela, ez dugu ahaztu behar azken urteetan (1980tik aurrera) beste auzo eta kale batzuk ere sortu direla herrian: Eguzki-auzoa, Ibarrondo eta Sagasti auzoa, eta beste kale bat ere bai: Aiherra.

 ANTZUOLAKO HERRIKO PLAZA 1910. URTEAN
 BUZTINZURI AUZOA 1980. hamarkadan. 
Lehen "Ramon Maria Lili" eta "Agustin Telleria"
 KALEGOI AUZOA GAUR. LEHEN "GOEN CALE"
 AUZO ETA KALE BERRIAK (Eguzki, Ibarrondo eta Sagasti auzoak; Aiherra kalea) 
AZKEN AUZO BERRIA: SAGASTI AUZOA

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada