2013/07/06

SAN JOSE IRUDIA ETA PARKEA


Bat baino gehiagok Antzuolara datorrenean galdetzen du zer den mendian, Sanjosepe inguruan, ezkutuan dagoen irudia. Norena den, nork egin duen...

Antzuolar askorentzat ere ezezaguna izan daiteke bere jatorria, izan ere herrian Maristak egon zirenekoa da, eta gaur maristak Antzuolan egindako eraikuntzen artean berau da arrasto bakarra.

XX. mendearen hasieran ailegatu ziren Antzuolara, Oñatitik, Maristak. Dena esan beharra badago ere, aurretik Frantziatik bota zituzten.

Komentua egin eta, zertxobait beranduago inauguratu zen (1929an) orain ikusten dugun irudi hau.

Irudiarekin batera, baina, komentutik bertara joateko bidea eta bertan orain aurki daitezken aztarnak ere egin zituzten. Bertako apaiz eta apaizgairentzat oso inguru berezia zen ... baina baita herriko seme-alabentzat ere, izan ere jolasleku ere izatera iritsi zen, maristen haserrerako. 


 

 

 Abuztuan inauguratu zen San Jose ingurua, baina, hasi, 1929ko maiatzaren 15ean hasi ziren bertako lanak, lehendabiziko harri ofiziala jarriz.
1929ko abuztuaren 24an inauguratu zen San Jose irudia. Parisen, "Raffl" etxeak eginiko 2000 kilo omen dauzka brontzezko irudiak. Hiru metro dauzka, eta pedestalak edo zutabeak, berriz, 10.


No hay comentarios:

Publicar un comentario