2013/07/10

LASKURAINERROTA


Lizarraga auzoan kokatuta badago ere, ezin da esan bere egitura hain agirian dagoenik, izan ere aztarna batzuk kenduta, gainontzekoa desagertutzat eman daitekeelako.

Bi errota azpi zeuzkan eta hiru harri pare mugitzen zituen.

Bere lehen aipamena, baina, antzinakoa da, 1586. urtekoa. Garai hartan Bizkalatza errota bezala ere ezagutzen zen. 1629. urterako Juan Laskurain bizi zen bertan, eta harrezgerotik Laskurain errota bezala ezagutzen da.

Lizarraga errekaren urak hartzen zituen, 160-200 litro ur . Ur salto gabeko errota da, hau da, ez du egindako ursaltorik, baizik eta desnibela aprobetxatzen zuen urari indarra emateko. Beraz, errekatik errotara ura eramateko 77 metro luzera zeukan kanaltxo baten bidez gauzatzen zen.

Errotazpia

Errota honek duen berezitasuna, Antzuolan beste inon aurkituko ez dena, bi andapare edo deposito ur zeuzkala da, bide batez hiru harri pare mugitzeko: bi goian eta beste bat behean. Errota lanak egin ditu bakarrik, ez da bertatik indarrik sortu.
 
 Azpiko errotarria

Azken errotaria, Ramon Arbe izan zen. Esan beharra dago, berak eta Felix Bizkalatzak sortu zutela Larrabeneko errota eta argindarretxea, 1920. urtean. 



GOIKO ERROTARRIETAKO BAT, BESTEA INGURUAK JANDA, DESAGERTUTA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada