
Kukuak ez du lumetan aparteko ikusgarritasunik
Esanak diosku Ama Birjina Martxokoan (martxoak 25) kukuak Erromako zubia pasatzen duela. Baina egia da hegazti migraria dela kukua, eta Afrikan ematen duela negua, Sahara azpiko Afrikan. Gure artean, berriz, denbora gutxi egiten du, martxotik ekainera bitartean. Eta bere kantua entzutetik ez entzutera berehala pasatzen da; izan ere, esaera zaharrak dioskun bezala: "San Pedro egunean ku-ku (ekainak 29), San Martzialetan mutu (ekainak 30)".
Kukuak batzuentzat zoriona dakarren bezala, beste batzuentzat zori txarra dakarrela dioskute. Gure artean, zori ona aipatzen da poltsikoan dirua izanez gero, orduan zure urtea oparoa izan daitekeelako. Beraz, ohitura izaten da kukuaren kantua entzuterakoan poltsikora begiratzea. Dirurik izanez gero, urte oparoa izango duzu. Dirurik ez badaukazu, orduan ez da zuretzat urte ona izango.
Kontua da Antzuolan dagoeneko entzun dela aurtengo kukuaren kantua, martxoaren 31n izan da, Basalde auzoan, `Kateaga´ erreka inguruan.
Kukua `Kateaga´ inguruan
No hay comentarios:
Publicar un comentario