2013/04/06

ABERRI EGUNA


Gure artean komentatzen dugu dagoeneko Aberri Egunak ere aldatuta daudela garai batetik hona. Gero eta ikurrin gutxiago ikusten dela gure balkoietan. Oporrak direla, belaunaldi berriak beste pentsaera bat dakartela ... badirudi Aberri Egunak ez duela momentu onena pasatzen ari. 

Garai politikoak ere agian ez du batere lagunduko, izan ere makina bat urtetan ari gara bakoitzak berea antolatzen, zatiketa gero eta gehiago adierazten.

1932ko apirilaren 27an (Pizkunde Eguna)egin zuen lehendabiziko Aberri Eguna, Bilbon, Eusko Alderdi Jeltzaleak. Ondorengoak ondoren, Frankoren diktadurapean ibilkorra bihurtu zen ospakizuna, eta 1965ean nahi izan zen Bergaran antolatzea, baina ezinezkoa izan zen.

  Ikurrina `Danok Bat´balkoian
 
Iparraldean, berriz, 1963an ospatu zen lehena. Aurten, beraz, 50 urte bete dira Enbatak antolatutako Aberri Eguna.
Diktadura ondoren, nahiz eta Aberri Egunak batera antolatzeko ohitura egon, zatiketa berehala etorri zen, eta ordutik hona leloa mantentzen da.

Antzuolan ere berdin, eta, zatiketak zatiketa, baina, 1998an Udalbiltzak bultzatuta ospatu zen bateratua herrian. Gaur, ostera, herrian ez da ospatzen inongo ekintzarik, deialdiak dagoeneko orokorrak izaten direlako, ia-ia bakoitzaren alderdi egun bat bezala berea ospatuz.
 
 Ikurrina Kalegoin
Aberri Eguna, 2013. urtean, Sagasti auzoan


  Udalbiltzak antolatuta 1998an antolatu zen Antzuolan ABERRI EGUNA,eta horrekin egindako dokumentu bateratuaren irakurketa, `ikurrin´dantza eta firma bilketa. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada