2013/03/10

ANTZUOLAKO ZUHAITZ BEREZIAK (I): SEKUOIAK

Antzuolan badaude zuhaitz singular batzuk bere kokapenagatik edo bere balio naturalagatik oso bereziak bihurtzen direnak. Euretako bat edo batzuk, Lapatza baserriko goi aldean, Zorrozko inguruan, aurki daitezke. Hiru sekuoia dira. Dirudienez `Sekuoia sempervirens´ motakoak. Alegia, sekuoia luzea edo sekuoia gorria ere deitua.

Sekuoiak munduan goiera handiena eta bizi luzeena har lezaketen zuhaitzak dira. Hauek, Tomas Larrañagak esan dioskunez, bere osabak landatutakoak dira, eta 60 urte izan ditzakete.

Jatorriz Ipar Amerikakoak dira, eta bailaran kasuan, Arrasateko Monterron parkean aurki genezake agian Gipuzkoan handiena den sekuoia erraldoia:http://arrasatezientziaelkartea.blogspot.com.es/2012/03/sequoiadendron-giganteum.html

Antzuolakoak une honetan 4 metro eta 74 zentimetroko perimetroa du. Hau da, 1 metro eta 45 zentimetroko diametroa.

 Behetik gorako perspektiban ikus daiteke zuhaitza. 
Azal lodikote batek babesten du enborra.
 
 Hiru zuhaitz ale daude. Erdikoa da handiena
 4,55 metro perimetroa. 1,45 metro diametroa
 Sekuoia luzearen hosto eta infloreszentzia emeak 
gertutik ikusita

 Informazio gehiago basoen inguruan, ikusi ahotsak.com

http://www.ahotsak.com/antzuola/pasarteak/ant-008-014/


No hay comentarios:

Publicar un comentario