2013/03/09

ANTZUOLAKO KANPAIAK ETA ERLOJUAK: UZARRAGA (II)


Uzarragara gaur joango bagina eta kanpaidorrera begiratu, bertan kanpaiak falta direla konturako gara. Izan ere, kanpaidorrearen egoera tamalgarria zein den ikusita, kanpaiak bertatik kentzea erabaki zuen Gipuzkoako elizbarrutiak. Euretako bi Bergarako San Pedro parrokiara eraman ziren, eta gaur, handiena, adibidez, bertan ikus daiteke. 

Beste batzuk, garai batean Maristetako komentutik Uzarragara ere ekarritakoak, Bergarako eliztarren zerbitzura pasatu diren bezala, euretako batek urrutiko bidea hartu du: Armeniakoa, hain zuzen ere, bertako komunitate batean lanean diharduen bailarako misiolari batek eskatuta, bertako elizan jartzeko.

Beraz, garai batean Uzarragan izan zuten misioa bera izaten jarraituko dute kanpaiek, euren destino berrietan.





Uzarragako kanpai handienaren hiru argazkitan, `Angelus´, `Agonixa´ eta erlojuaren orduak ere jotzen zituena. Gaur San Pedro parrokiaren kanpaidorrean aurkitzen da.


 
1891eko kanpaia
 Uzarragako kanpaia eta Antzuola lainopean
 Uzarragako erlojuaren sokak kontrapesorako
 Uzarragako erlojuaren kasetatxoa eta polea kanpai handia jotzeko
 Maristetako kanpaika jotzen. 
Gero Uzarragara joan zirenak
Maristak eta Kanpaidorrea
(Goian eta beheko argazkian)
 
1944ko kanpaia. Maristetatik bidalitakoa.

Kanpaidorreko ikuspegia. Eskuma aldean kanpai handiena, gaur San Pedron (Bergaran) dagoena




Uzarragako erlojua, gaur Errukizko Amaren parrokian gordetzen dena.1815ean Arrasaten Juan de Sagastik egina.

Informazio gehiago kanpaien ingurua: Ahotsak.com

1 comentario:

  1. Beraz orain uzarragan ez dago ezta kanpai bakar bat?

    ResponderEliminar