2013/03/09

ANTZINAKO ZUBIAK


BEHEKO ERROTAKO ZUBIA

Antzuolaren orografia ikusi besterik ez dago bertan zubi asko egon litezkeela pentsatzeko. Gure udalerria oso malkartsua da, eta erreka eta errekatxo askoren ingurua. Beraz, zubiak ere neurri askotakoak daude, txiki eta ez han txikiak.

Erreka bazterretan daudenez gehienak, ur handietan (uholdeetan) apurtzeko eta desegiteko aukera asko daukate. Hori gertatu da betidanik, eta gertuko urteetara jotzen badugu, 1834ko uholde handiak eta 1989koak zubi asko hondatu zituzten.

Hala ere, aurretik gertatutakoaren uholdeaz ere badaukagu daturik. Adibidez, 1588koa. "A los quatro de julio hubo una tempestad ... en que hubo grandes adbenidas de agoas ... llevo las puentes que avia, y en especial la de Azparrundi (Lapurzubi), Ubero y Arriaga (Kalebarren) y otras y molinos, como fue el de Hugarte y Vizcalaza ...".

Baina ikaragarria izan zen 1834koa: " ... se llevó los puentes de Antigua, Arizti, Lapurzubi y Guembulu, que estaban en el camino real, como también el de Echezuri, en el camino de Uzarraga, y otros muchos .." .

1988an ere asko hondatu ziren, batez ere Basalde ingurukoak, handik sartu omen zen Antzuolara ekaitza.

 Egurribai baserrira doan zubia eraikitzen, 1988ko uholdean zaharra urak eramanda.
Kalebarrengo edo Arriagako zubia zabaltzen. Arriagako zubiaren lehendabiziko berriak badira 1588koak. 1596. urtean (Bergarako Artxiboa, 01-l/200) konpondu zen berriro. 1983. urteko argazkia
 1988ko uholdearen ondoren, Ertzilen zegoen ur saltoa, Antigua errotara zihoan ura eramateko eraiki zena, bota egin zen.
 Olazabalgo zubia ere apurtu egin zen 1988ko uholdean
 

Arizti baserriko zubia, bi zatitan zabalduta. 1834ko uholdeak eraman zuen azken zubia. Antzinako Erregebidean dago.
Lapurzubiko zubia, 1834ko uholdeak ere hondatu zuena. 
Antzinako Erregebidean dago.


Ibarre baserrira garai batean zihoan zubia (XVIII. mendekoa)

EGURREBAI baserrira doan zubi berria, 1989ko uholdeen ondoren egina


BASALDE ERREKA INTXAUSTIN (GALARDIKO ANTZINAKO BIDEAN)

 ARRANDARIKO ERREKA URKILLUN


IRAINGO ZUBIA

 
  ANTXINTXARDIKO ERREKAREN ZUBIA 




Burdingurutz (Antzuola eta Bergara mugarria) . Antzinako Erregebidean kokatzen da zubi hau. Azpitik Galartza erreka.


 Galartza erreka zeharkatzen duen zubia Galartzatik Etxeberrisoro eta Ugarriaga (Ugarrixa) baserrietara doan bidean egina.
Galartza erreka

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada