2013/02/09

ZUHAITZEI URTEAK IRAGARTZEN


Badago zientzia bat zuhaitzen enborretan dauden uztaiak edo `eraztunak´ aztertzen dituena, eta hala jakin zenbat urte duen eta baita nongo egurra den. Hori gutxi balitz, uztaien tarteak aztertuta antzeman dezakegu urte batetik bestera izandako eguraldia, lege hau erabiliz: zenbat eta gertuago egon uztaiak, orduan eta denbora hezeagoa; bereiztuagoak egonda, ostera, lehorrago. Are gehiago, iparra eta hegoaldea ere non den hauteman daiteke arestian esandako legea bera erabiliz: zenbat eta estuagoa izan alderdi bat, orduan iparra; zenbat eta zabalagoa izan tartea orduan hegoaldea.

Zientzia honen izena `dendrokronologia´ da.  Gure inguruan asko erabiltzen da, izan ere gure baserriak erabili izan duten lehengaia egurra izan denez, egurraren jatorria eta datazioa egiteko erabiltzen da sarri. 

Gehiago jakin nahi izanez gero:


Asmatzerik bai, zenbat urte dauzkat "Amerikar haritz" honek? Saiatu zaitez kontatzen. Erantzuna behean izango duzu. Antzematen duzu non iparra eta hegoa? (...)



ARRANDARIKO BIDEAN (URKILLUTIK GORA) MOZTU BERRIA IZAN DEN AMERIKAR HARIZTIA. ZENBAT URTE DITU? 

 BADIRUDIENEZ .... 69 urte!!!!

Beraz, 1944an landatutakoa 

 MINTEGIA: KIMU BERRIAK(ELOSIDIETA)

AMERIKETATIK EKARRITAKO HARITZA /HARIZTIA(OJARROLA)


 Eta azpiko hauek, zenbat urte? Pinua da


Honek 50 bat urte inguru (Zupide gainean zegoen pinuditik botata)... eta azpikoak ezetz asmatu?

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada