2013/02/23

SARRALDE

Galartza auzoan kokatzen den baserria da Sarralde, bide bazterrean, eta Bereterio (Beteixo) baserrira ailegatu aurretik, zertxobait goi aldean, ikus daitekeena.


 Sarralde baserria. Beherago Bereterio (Beteixo) eta Urruti baserriak.

Furtun Ochoa Sarralde izeneko bat bizi omen zen 1391. urtean etxe orube honetan. Beraz, Antzuolan izandako lehendabiziko baserrietakoa dugu. Hala ere, gaur arte eraldaketa asko izan ditu, eta horren lekuko dira etxe barruan aurki genitzakeen zurezko egiturak, zaharrenetakoak XVI. mendera garamatzatenak. 

Beste bitxitasun bat harmarria izan daiteke, etxe barruan dagoelako, eta ez kanpoan, ohi den bezala. Sukdalde-jangela inguruan, igeltsoz egindakoa da, eta testu eta marrazki hau du:

"Armas de esta casa solar de Sarralde".

Harmarriaren marrazkia eta testuak zera dio: "Arriba, y sobre un montículo, una mano de hombre empuñando una espada. Debajo un castillo deplata, y al lado un robel verde con lobo".

Oraingo harmarriak, baina, ez du kolorerik.

Harmarria etxe barruan,  
igeltsoz egina eta  
kolorerik gabe.
 
Baserri honetan bizi izandako beste batzuen oroimena ere badugu: 
  • XVII. mendean, San Juan Martinez Lausagarreta, emaztea, hiru seme-alaba eta neskamea.
  • XIX. mendea: Luis Arregi
  • XX. mendea (1924) Migel Etxeberria eta Manuel Jauregi. Ustez, 1931etik aurrera ez du bizilakunik izan. 

Barne arkitekturagatik, edo hobeto esanda, barneko egur egituragatik du baserri honek garrantzia, antzinako aztarnak aurki daitezkeelako bertan. Hasteko tolare-askaren zutoinak ikus daitezkeelako.  Hauek, sagarrak prentsatzeko eta ondoren sagardoa egiteko makinaria eusteko erabiltzen ziren.

Bitxia da ere auzotarrek baserri honekiko duten pertzepzioa: "negu inguruan ikaragarrizko sagar-sai ederra egoten zen; ganbara sagarrez beteta izaten zuten eta".

Argazki honetan ikus daitezke teilatuaren gailurrean dolare-askarako erabiltzen ziren zutoinak

Eta hala izan liteke, izan ere sabaira joanez gero, garai bateko dolarearen zutoiak ikus daitezkeelako, baina ez bere jatorrizko lekuan, baizik eta sabia osatzen duen teilatuko gailurrean. Beraz, pentsa genezake baserri honek gora beherak tartean, berreraiki ere egin zutela.

Sagarrarekin eta sagardoarekin, beraz, lotzen den baserria dugu Sarralde.



File:Tolarea.jpg

Goiko argazkietan ere ikus daitezke dolare-aska horren zutoiak.
Argazki handia, berriz, Ezkio-Itxason dagoen Igartibeiti baserriari dagokio. Bertan ondo baino hobeto ikus daiteke nola zen garai hartan Sarralden zegoen dolarea.




Baserriko Sabaia

Horrezaz gain, baserri hauek sagardogintzaz gain, nekazaritzarekin lotutako beste labore batzuk ere uzratzen zituzten. Eta laboreak tartean, sinesmenak ere praktikatzen zituzten.




Etxean sartzeko atean Erremu egunean bedeinkatutako erremu-abarrekin egindako gurutzeak ikus daitezke


Ezker aldean sabaia eta etxebizitza komunikatzeko erabiltzen zen atea. Egurrezkoa bada, garai batean burdinezko izan zitekeen, batez ere suteren bat gertatuko balitz sabaian etxetik babesteko. Eskuman etxearen ateondoa.




Goian ikus daitezke baserri honetan zoritxarrez galtzear dauden lanabesak: burdinezko goldak, trojak, garia garbitzekoak ...



Bereteriora doan bidetik ateratako argazkia.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada