2013/01/06

ZURRATEGI PLAZAKO ZURRATZAILEA

1998tik dago ixilik Zurrategi plazan askorentzat agian oso zeregin arraroa egiten ari den gizonezko bat. Zurratzailea da, eta larrua ontzeko prozesuan dihardu. Zurrategi auzoaren jatorria ere hortik dator, bertan kokatu zelako Bareño zurrategi-lantokia.

Eskultura hau Azkoitiko Galda-Beitia enpresak egina da. Sistema berezian hasi zen zurratzailearen irudia egiten, eta horretarako poliestireno edo porexpana erabili zuen, nahiz eta burua egiteko buztina erabili.

Bide honetan laguntzeko antzuolarra dugun Maximo Arizti aholkulari paregabea izan genuen, bera ere lanbide honetan jardundagoa. Oinetakoak, jantziak, erremintak ... berak esanda bezala saiatu ginen irudikatzen. 

Irudia egiten. Azkoitiko Galda-Beitia.


Behin eredua eginda, Azkoitian egin zen moldea. Horretarako irudi guztia silikonazko geruza batez estali zen, eta ondoren poliesterrez estali. Hurrengoan, molde honi argizari geruza bero bat aplikatu zitzaion, milimetro gutxikoa. Argizari hau hoztu ondoren, piezak atera ziren, ondoren kareorez estalita labean sartuko dena.

Aurretik, brontzea isuriko den puntuak ere adierazten dira. Guzti honi, nahiz eta teknika zaharra eta konlexua izan, argizari galduzko galdaketa deitzen diogu.Egipziarrek eta grekotarrek ere egiten zutena.

Ez da bukaeran irudi osoa ateratzen, baizik eta zati desberdinetan, eta ondoren muntatzen dena, eta brontzezko pieza bakoitza elkarrekin soldatu behar da.

Brontzezko eskultura hau hutsa da, 150 kilo besterik ez du pisatzen.

Gaur egun, adreiluzko oinarri batez egindako harriz xaflaztatuan dago irudia, lur azaletik gorago.

Ziur gaude herriko kultura ondarearen berreskurapenerako urrats garrantzitsua izan zela 1998ko uztailean eraikitako eskultura, eta gure oroimen eta nortasun historikoa ez ahazteko beharrezkoa.



Inaugurazio Eguneko argazkia. 1998ko uztaila. Bertan herriko nahiz kanpoko zurratzaileak ikus daitezke.


 Eskulturgilea eredua egiten


Zurratzailea Zurrategi Plazan, gaur.


Zurratzailea Zurrategi Plazan, gaur.  Azpian duen oroigarri testua: "Antzuolako nortasunaren zati garrantzitsua izan den larru langintza, denon oroimenean betirako izan dadin. 1998ko uztailean".


Zurrategi Plaza


Lehen planoan Bareño etxea eta lantokia. Bertan kokatuta dago gaur Zurrategi auzoa, plaza eta zurratzailearen irudia.Atzean, Kalebarren.1960. urte inguruko argazkia.


Bibliografia:
  • IRINMODO, 1998ko uztaila, 10. zenbakia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada