2013/01/20

IKASTETXE PUBLIKOAK GERRA AURRETIK eta OSTETIK

Antzuolan, Gipuzkoan bezala, derrigorrezko hezkuntzaren sorrera eta garapena berdintsua da. Dagoeneko XVIII. mendetik hasten bada herriko umeentzat hezkuntza beharra, eta horretarako "maestro de primeras letras" kontratatu beharra, ez da XIX. menderarte, eta batez ere XX. menderarte instituzionalizatuko eskola. 

Eskolaren atzean estatutua egon den neurrian, helburua bazen herriko haurrak alfabetizatzea, baina dudarik ez dago helburu ere bazela estutuak bultzatzen zituen printzipioak, egitasmoak eta nahiak eskolaren bitartez transmisioa bermatzea, horren arabera hiritar zintzo eta jarraitzaileak hezitu nahian.

Hala ere, `eskola nazional´ delakoetatik kanpo, tradizio handikoak dira ikastetxe pribatuak ere, batik bat XX. mendearen hasieran, eta Frantziatik ihesiz, kongregazio batzuk Gipuzkoan ere kokatu zirenean. Honen ondorioa da Antzuolara Maristak etorri eta, besteak beste, bertan herriko semeei (ez alabei) egokitutako ikastetxea sortzea.

Horrezaz gain, herri askotan bezala, auzoetan, eta Gipuzkoako Aldundiak bultzatuta, kokatutako eskolak ere aintzat hartu beharrean gaude. Antzuolan Uzarraga auzoan kokatu zen eskola bat, inguruko baserrietarrek parte hartuz.

Hala ere,  Antzuolan ere `Aurrezi´ izeneko ikastola ere sortu zela ezin dugu ahaztu, eta ia-ia 70. hamakardaren bukaera arte, herriko ikastetxearekin 1981ean batu arte, iraun zuena. Herriko gurasoen egitasmo honek, eta elizaren laguntzaz osatuko zena: "On Jose MAria Eguren, Antzuolako Errukizko Amaren parrokian abade, eskatu zuen baimena udalean "para la creación, apertura y funcionamiento de la escuela de la iglesia con la denominación de `Escuela Aurrezi´. 1970a zen.

Guk geuk, `blog´ honen bitartez batik bat atzerako bidea egingo dugu, eta hauteman nola izan ziren, hezkuntzari dagokionez, lehendabiziko urratsak hezkuntzan, protagonistak ere irakurriz.

Hasteko `eskola publikoa´ denaz jabetuko gara, horretarako urte askotan maistra izan zenari elkarrizketa bat eginez.


MARI Zugasti `maistrari´elkarrizketa

1943an ailegatu eta 1961ean joan zen. Guztira 18 urte izan ziren Maria Josefa Zugastik, Señorita Marik, Antzuolan pasa zituenak. Urte asko eta pasadizo ugari ez bakarrik eskolak nola egituratuta zeuden esateko, edota haurrek nola bizi zuten eskolako garai hori ongi adierazteko, baizik eta urte haietan Antzuolako eta antzuolarren nortasunaz kanpotar baten iritzia jasotzeko aukera ere izango dugulako.




 

Eskola berria (1916-20. urtea). Garai hartan ere,  6 urtetik 12 urte bitarteko umeak eskolara joateko behartu zituen ministeritzak.


Marik Antzuolan izandako esperientziaz, agian hobe bere hitzak erabiltzea:  

“Antzuolak oroitzapen positiboak besterik ez dakartza niretzat burura... Nire bizitzako oroitzapen eta urte onenak izan ziren... Gaur egun ere, nire antzinako eskola umeekin harremanak dauzkat... Deitzen didate eta maite naute!”.




Mari `maistra´


`Eskola Giroa´ izango da gaia. Horren bitartez XX. mende hasieratik Errepublika garaia etorri arte Antzuolan hezkuntzaren inguruko testuinguruari heldu nahi zaio, eta horretarako Lehen Hezkuntzako Herri Batzordea aztertuko da.

 1.    Zenbat denbora egin zenuen Antzuolan maistra?
Guztira 18 urte izan ziren. 1943an ailegatu eta 1961ean joan nintzen Pasaiara. Guztira, 48 urte egin nituen maistra: bederatzi urte, Andosillan (Nafarroa), hamazortzi Antzuolan eta, hogeita bat, azken urteak, Pasaian.

2.    Nola ailegatu zinen Antzuolara?
Trasladoen lehiaketa baten bitartez.Irakasle izateko karrera 1933ko uztailean bukatu nuen. Garai hartan, irakasle izateko ez zen beharrezkoa izaten batxilergoa eginda izatea. Beraz, nik 14 urte egin ondoren, Donostian hasi nuen lau urteko irakasle izateko karrera, eta 1933ko abenduan bukatu nuen. Oposizioak egin nituen, eskola nazionaletara sartzeko behar beharrezkoak zirenak, eta gainditu egin nituen. Hemezortzi urterekin, bada, maistra nintzen. Orduan, Nafarroan, Andosillako herrian, lagun batzuk, ezagun batzuk bagenituela eta, eta aldi berean Nafarroako udalek foruei esker herriko maisu-maistrak aukeratzeko zuten askatasunari esker, aukeratu ninduten Andosillan. Guztira lau maisu-maistra ginen.Gerra garaian oso egun gogorrak ere pasatu genituen bertan. Denak ginen susmagarriak, baita ni ere. Gogoratzen naiz bereziki bertako familia batekin, etxeko gizon guztiak, bost gizon, afusilatu zituztelako “gorriak” zirelako susmoarekin.

3.    Nolakoa zen 1943ko Antzuola? Zerk harritu zintuen?
Nik Gipuzkoara etorri nahi nuen, etxetik ahalik eta gertuen. Asteburuak etxean pasatzea zen niretzat ametsa, Andosillatik oporretan bakarrik etortzen nintzelako etxera. Orduan jakin nuen Antzuolan bi plaza –bi maistra lanpostu- zeudela hutsik eta betetzeko. Ordurako urte batzuk baneramatzanez irakaskuntzan bada bertako plaza eman zidaten.Donostiatik Antzuolara baldin bazindoazen, Deskargatik oso ondo ikusten zen garai hartan Antzuola. Lehen inpresioa oso ona izan zen; hain goitik Antzuolak “Belen” bat ematen zuen. Guztien gainetik, gainera, parrokiaren eliz kanpandorrea.Antzuolara ailegatu aurretik, ezagun batzuen bitartez, garai hartako karteroaren alaba Maria Ramirez, niretzat etxe bat aurkitzen saiatu zen. Nik etxe bat nahi nuen, egunen batean  bada nire ahizpak-eta ekartzeko... Azkenean, Juana “Bolerok”, hilero 30 pezetaren truke, bere etxeko gela bat –sukaldea erabiltzeko baimenarekin- alokatu zidan. Orduan bazeuden 40-50 pezetako etxeak ere.Gure maisu-maistren estatutuaren arabera, gure destinoetan etxe bat (“derecho a una casa digna, bonita y hermosa”) izateko eskubidea geneukan, eta horretarako 15 pezetako plus bat geneukan. Baina lanean hasi nintzenean ez nuen izan denborarik bazkariak-eta prestatzeko, eta orduan ostatu batera joatea pentsatu nuen. Ondarreko Guadaluperen ostatura, etxera joan nintzen. Eta baita asmatu ere! Alaba bat bezala hartu eta zaindu ninduen! Errekara begira zegoen gela bat eman zidan. Ostatuan beste maistra bat zegoen, eta berak ez zuen nahi izan erreka aldean lorik egin, dirudienez ur zarata handia zegoelako. Niretzat, berriz, lasaigarria zen; sehaskako abesti bat bezala; lotarako primerakoa! Ostatua hamar bat pezeta zen egunero.

4.    Nolakoa zen jendea?
Borondate onekoa, sanoa, laguntzeko eta emateko beti prest zegoena. Beti joaten nintzen etxera, Donostiara asteburuetan, zerbaitekin; batez ere txerri hiltze garaian (azarotik martxoraino): solomoa, odolostea, txorizoa... eramaten nuen. Gainera, garai hartan, oso normala zen parrokoari, medikuari eta maisu-maistrei horrelako opariak egitea. Batez ere baserritarrek.

5.    Eta umeak?
Baketsuak eta eramangarriak ziren. Agian baserritarrak, normala zen bezala, kaletarrak baino itxiagoak ziren.Hori bai, harritu ninduena Antzuolan euskararen erabilera izan zen: mutilek euskaraz egiten baldin bazuten ere, neskek sarritan gazteleraz egiten zuten. Ez dakit, bada, euskaraz egiteak orduan ere atzeratuak edo baserritarragoak izatea-edo zela pentsatzen ote zuten. Umeak sei urterekin eskolara zetozenean, ez zekiten ezertxo ere gaztelaniaz. Nirekin zegoen maistrak ere ez euskaraz. Orduan, zera proposatu nion: sei urtetik zortzirainoko umeak nik hartzea, eta orduan euskaraz hitz egiten nuen, baina gaztelania ere erakutsiz. Zortzi urtetik hamarrera besteak hartzen zituen eta, hamarretik hamalaura ere neuk berriz. Honen inguruan badago pasadizo polit bat. Egun batean etorri zen ume bat bere amarekin eta galdetu nion ea bazekien zerbait gazteleraz, eta berak erantzun zidan: “ya dise algunas palabrotas”, “algunas palabritas” esan beharrean.

6.    Eta irakaskuntzari begira, jendeak zer jarrera zuen?
Ez zegoen aparteko interesik eta gogorik. Mutilak gogo edo motibazio gehiago, eta neskak, berriz, gutxiago. Baina hori normala zen garai hartako gizartean. Emakumearen azken helburua ezkondu, umeak eta gizona zaindu eta familia aurrera ateratzea zen. Horretarako arratsaldeetan laborea egiten genuen, eta hor bakoitzak bere arreoa ere prestatzen zuen. Baina, balio handiko neskak bazeuden. Joan ere joaten nintzen etxeetara gurasoekin egotera eta neskak batxilergoa-edo egin zezaten aholkatzera. Baina erantzuna beti berdina izaten zen: “!Ni pensar!”. Mentalitate hau orokorra zen. Batxilergoa egiteko Bareñoren seme-alabak. Dirua zegoen tokian posible zen.

 

Mari maistraren umeak, 1954-55 urtekoak




7. Nolakoa zen Antzuolako eskola?
Oso polita eta erakargarria iruditu zitzaidan Antzuolako eskola. Izan ere Andosillako eskola lasto-toki bat zen, erdian gora ailegatzen ez zen hormatxo batekin. Alde batean neskak eta bestean mutilak. Dena entzuten zen, eta gela batekoak hitz egiten baldin bazeuden bestekoek isildu egin behar izaten zuten. Oilategia, berriz, jolastokia zen. Beraz, Antzuolakoa jauregi bat iruditu zitzaidan: sarrera ikaragarria bi koloma handirekin; sarreran ezkerretara, nesken gelak, eta, eskumatara, mutilen gelak. Erdian, gorako eskailera batzuk, beste gela batzuetara. Gela horien funtzioa, dena dela, maisu-maistrentzako pisua izateko zen, baina guk gela bezala erabiltzen genuen. Gelak handiak izaten ziren, leiho handiekin. Gelak unitarioak ziren; hau da, bertan maila desberdinetako umeak zeuden. Ume txikiak behean eta zaharragoak goian egoten ziren.Gela baten sartuz gero hau ikusten zen: aurrealdean, parean, gurutzea, egutegi bat eta Francoren irudia zeuden. Espainiako bandera, berriz, balkoian. Mahaiak oso antipedagogikoak, txarrak, bi jartzeko bezala eta kaxoi barik. Armairuren bat liburuekin eta apal batzuk, eta berogailu bat: lehendabizi egurraz eta gero zerrautsaz ibiltzen zena.Atzean, horma bat neska eta mutilen komunak zatitzen. Komunak higuingarriak ziren; ez ziren garbitzen; ez zen inor etortzen garbitzera. Ni ez nintzen behin ere bertan sartu!Atzean egurra gordetzeko toki bat zegoen. Udalak inausketa garaian botatako egurra izaten zen, eta guk berogailuak piztu eta gelak berotzeko erabiltzen genuen.Eskolaren izkina batean urte gutxi zeuzkaten umeen eskolatxo bat-edo (guarderia antzerako bat) zegoen. Bertan, hiru bat urteko ume txikiak zaintzen zituen emakume bat egoten zen. Nire garaian Maria Ramirez zegoen.

 8.    Nola etortzen zinen Antzuolara Donostiatik?
Joan eta etorri Zumarragatik oinez egiten nuen. Zapatu eguerdian joaten nintzen trenez Donostiara. Igandean, berriz, bueltan, berandu ailegatzen nintzen. Irteten nintzen Donostian gaueko zortzietan eta bederatzi eta erdietan Zumarragara ailegatzen nintzen. Orduan, hasi oinez eta hamaika eta erdiak joten zituzten ni Antiguako ermita parera ailegatzen nintzenerako.Donostiara joaten nintzenean zain egoten ziren senideak ze kontu ekarriko Antzuolatik. Esaten zidaten: “¡Veinga, veinga descarga!”. Beno, deskarga jakingo duzu zergatik den, Deskargatik pasatu behar nintzelako Zumarragara joateko.

9.    Zenbat urterekin hasi eta bukatzen zuten eskola umeek? Neskak eta mutilak berdin?
Irakaskuntza derrigorrezkoa zen 14 urte arte. Sei urterekin hasten ziren. Sarritan pasatu zait “la itxula” garaian (hau da, lurra landatu aurretik goldatu behar izaten zen eta lurra irauli egiten da; hortik datorkio izena) neskak ez zirela eskolara etortzen. Nik orduan galdetzen nien zergatik. Eta zera erantzuten zidaten: “tenía que hacer la itxula”. Neskak, golda garaian, idien aurretik jartzen ziren goldaketa ahalik eta zuzenen joan zedin, eta eurak arduratzen ziren idiak bide onetik eramateaz. Normalean, baserrian lan asko zegoenean ez ziren eskolara etortzen. Kaletarrak, berriz, bai, etortzen ziren. Etortzen ez zenak, gainera, isuna edo multa izaten zuen.

10. Nolakoa zen Hezkuntza Proiektua? Ze lehentasun zegoen?
Gure helburua pertsonak formatzea zen; hau da, bizitzan defendatzeko oinarrizko ezagutzen jabe izan zitezela. Hasierako irakaskuntza zen. Esan dizut baliozko neskak zeudela, baina gurasoek ez zuten entzuterik ere nahi izaten ikasketak jarraitu behar zituztenik.Lehentasunak direla-eta, industrializazioarekin batera lehendabiziko emigranteak etortzen hasi zirenean, inguruko baserrietako txabolak kanpotarrez betetzen hasi ziren. Oso egoera tamalgarrian bizi ziren. Emigrante hauek auzoetako bideak-eta egiten hasi ziren. Poliki-poliki dirua irabazi eta jaikitzen hasi ziren. Egun batean, eskola aurrean, non entzuten dudan itzelezko eztabaida neska euskaldun eta erdaldunen artean. Hura entzun ondoren, hurbildu eta enteratu nintzen iseka batean hasi zirela erdaldunak euskaldunen aurka. Egonezinean, galdetu nien ea nola bizi ziren hobeto: lehen, Antzuolara etorri aurretik, ala orain. Eurak, bada, orain. Orduan esan nien iseka baino eskerrak ematen hasi behar zirela Antzuolari, eurak onartu izan zituelako. Eta horretan bukatu zen istilua. Baina kanpotarrek euren bizitza egiten zuten: abesten eta dantza egiten!Curriculuma desberdina izaten zen neska eta mutilen artean. Neskok, arratsaldez, arreoa prestatzeko sarritan, laboreak egiten zituzten. Mutilak Bergaran zegoen eskola profesionalerako prestatzen ziren. Matematika asko egiten zuten mutilek.Erlijioa lehen orduan egiten zen, eta gimnasia apenas. Abestiak ikasi bai, batez ere Gabonetan. Baserriz baserri ere joaten ginen abestera, baserritar jantzita.


 
 
Mariren beste eskola ume batzuk


11.Baina erlijioak garai hartan, Errepublika ostean, itzelezko garrantzia zeukan, ezta?
Lehen esan dugun bezala, Gabonetako kantuekin diru asko hartzen zen. Diru horrekin, neskak eskolaritatea bukatzen zutenean, Donostiako Ulian zegoen Santa Teresa komentura joaten ziren “ejerzizioak” egitera. Gabonetan hartutako diruarekin ordaintzen zen. Uliara joaten ziren “para prepararse para la vida”. Oso garai erlijiotsua zen. Aurretik, Errepublika garaian, beste alderdia, laikoagoa zena, ezagutu genuen. Gerra ondoren, berriz, Antzuolan apaiz batzuk azaldu ziren herriko emakumeak  misioetara bultzatu zituztenak, ejerzizioak egitera. Garizuma garaian etortzen ziren eta hor ibiltzen ziren otoitzaldiak egiten, herriko emakumeak batera eta bestera eramaten. Goizeko 6etan hasten ziren otoitzak –arrosarioa- egiten kalean zehar aurrealdean parrokoa zutela. Honekin hasten ziren misioak. Astebete irauten zuten eta jendea Pazkorako prestatzen zen. Emakumeak gizonezkoak baino gehiago prestatzen ziren. Gizonezkoak tabernan egoten ziren.Baina nolabait nik ere bultzatzen nuen erlijioaren ideia hori. Adibidez, astero, ahal zuenak, bost zentimo ekartzen zuen “Santa Infancia”ri laguntza emateko.

12.Garai hartan, neska eta emakumeen artean, “Hijas de Maria” eta “Acción Católica” kongrazioak ere bazeuden, ezta?
Bai, eta elkarren artean sarritan borrokan, nahiz eta neska batzuk bietan parte hartu! “Acción Católica”koak parrokian elkartzen ziren “consiliario”arekin. Egun batean, hauek esan zidaten kezkatuta zeudela ez zekitelako nola erakarri eurengana herriko neskak, eta gau eskola batzuk proposatu zizkidaten herriko neskak elkartzeko. Eguenetan izaten zen gau eskola hori. Laboreak eta eskolan emandakoaren errepasoa eta sendoketa egiten zen. Ebanjelioa irakurri eta komentatu ere egiten zen. Berandu bukatzen nuen, bederatzi eta erdietan.Egun batean, nobela batzuk ere eraman nituen gau eskola horretan ozen irakurtzeko, neskak laboreak egiten zituzten bitartean. Badirudi hori ez zitzaiola batere gustatu “consiliario”ari, eta horrek sutan jarri ninduen. Hau ere txibatazo bat izan zen, “Hijas de Maria”koren bat izan zen. Orduan esan nuen: “¡cruz y raya!”, eta klaseak laga nituen. Ordurako gainera osasunez ere ez nenbilen oso ondo, eta medikuak esan zidan ordu gehiegi lan egiten nuela eta ibiltzea komeni zitzaidala.“Hijas de Maria”koak ziren “más estrechas”. Agarrauan dantzan egin, galtza barik ibili edo mahuka motzetan... nahikoa izaten zen kongregaziotik botatzeko.

13.Eskolaz gain izan zenuen beste harremanik herritarrekin?
Nolabait bai. 1954a izango zen, eta urte hartan urte marianoa zen, irteera asko antolatzen ari ziren Lourdesera. Hori zela-eta, behin komentatu nion garai hartako Don Leandro apaizari horrelako zerbait egin behar genuela Antzuolako herritarrekin, eta ongi iruditu zitzaion. Hasi nintzen jendea bilatzen eta jende nagusiak eman zuen izena batez ere. Ikaragarri kostatu zitzaidan denen argazkiak lortzea pasaporte kolektiboa ateratzeko, eta ostatu bat aurkitzea ere bai. Azkenean prefabrikatutako etxe edo barrakoi batzuetan egon ginen, gindoazen 50 pertsonentzako. Hala ere, etxeak ongi zeuden: gela bikoitzak, komunekin eta ur beroarekin. Geuk eraman genuen, berriz, janaria; bi egunetarako janaria. Lourdesera ailegatu ginenean, ezkondutako bikote batek esan zuen eurek autobusean lo egin behar zutela; eta guztia 50 pta ez ordaintzearren. Baina autobus gidariak ezetz! Beno, konpondu genuen hura, eta jendea bere kasa ibili zen egun guztian, besteak beste gauzak erosi nahian. Garai hartan modan zegoen duralex-a, eta jendeak merkealdian erosi nahian hor ibili zen, batetik bestera. Bueltarako ordua arratsaldeko 4etan jarri zen, 9etarako Antzuolan egoteko. Ordua ailegatu zenean bi baserritar falta ziren, baina azkenean ailegatu ziren. Pabera (Pau. Frantzia) iristean, komentatu nion Don Leandrori oso polita zela eta merezi zuela ikustea; baina berak ezetz, berandutu egingo zela-eta! Jarraitu genuen eta Donibane Lohitzunen autobusa aberiatu zitzaigun. Konponketak luzerako joko zuenez, jendea gauzak erostera joan zen, edota Don Leandrok ateratako ardoa edaten hasi zen. Pentsatuko duzu nola bukatu zen hura! Donostiar batzuekin ere elkartu ginen eta esan nien zer gertatzen zitzaigun, eta eurak gelditu ziren Antzuolara deitzeko jendea trankil egon zedin. Hiru ordu beranduago ailegatu ginen Antzuolara.Hura izan zen antolatu nuen lehendabiziko irteera... eta azkena!

14.Eskolara bueltatuz, “Formación del Espiritu Nacional” delako hori nola ematen zen?
Ezer gutxi, ez salatzeko beste ematen zen. Falangeari buruz ezer ez; ez nuen ezer ematen. Andosillan gehiago, han denetik: Espainiako himnoa, falangekoa... ez dakit Requeteena ere ez nuen ematen! Nolabaiteko espiritu hau lantzeko orientabiderako liburu soziala genuen; eta nik bertatik jarraitzen nuen gaia. Falangekoak etortzen ziren noizbehinka inspekzioa pasatzera ea jarraitzen eta sendotzen ote genuen “espiritu nacional” hori.Horrela gauzak, 50eko hamarkadako urte batean, Antzuolatik trasladoa eskatzeko puntu bat falta zitzaidala, inspektora bat etorri zen eskola ikustera. Gogoratzen naiz, gainera, inspektora hau erregimenak zigortu egin zuela zerbait “gorria” zelako. Eskola asko gustatu zitzaion... baina norbaitek ni falangista nintzela esan zion.“ Ni falangista?!” Harrituta galdetu nuen. Inoiz ez naiz izan, erantzun nion. Ondoren jakin nuen zeinek eman zuen txibatazoa, eta dena niri falta zitzaidan puntu hura ez lortzeko. Gremiokoa zen. Antzuolan gelditu nintzen. Dena dela, inspektorak esan zidan: “lo siento por usted, pero me alegro por Anzuola”.

15.Hain gogorrak ziren inspekzioak?
Bai. Gainera, ez zuten aditzen ematen noiz etorriko ziren. Urte batean, San Juan egunean, eta eskolan jai egiten zen Uzarragan jaiak izaten zirelako, bero ikaragarria egin zuela gogoratzen naiz, eta maisu batek, balkoian zegoela, Bergaratik herrira pertsona bat bizikleta gainean zetorrela non ikusi zuen, izerdi batean. Maisuak pentsatu zuen argazkilari bat izango zela. Asko etortzen ziren umeei argazkiak atera nahian. Baina txirrindularia inspektorea zen. Orduan, han ibili ginen justifikatzen zergatik hartu zuen jai egun hartan eskolak. Uzarragan jaiak zirela... Berehala berak galdetu zuen ea Udalak parte hartzen zuen jai horretan. Guk, bada, baietz. Beno, “si es así, pues bien” esan eta joan egin zen. Larritu egin ginen.Beraz, egun normal batean etortzen ziren eta galderak egiten zizkiguten. Lehendabizi maisu-maistrei galdetuz ze dugun programatuta egun horretarako. Ondoren, haurrei. Adibidez, horman geneukan mapa zahar batean kokatu behar izaten ziren mendiak, errekak, herriak... Asko begiratzen zuten garbitasuna, txukuntasuna, ordena... eta ondoren kalifikatu egiten zuten. Ez genuen arazorik izan inoiz.

16.Eskola unitarioak –maila desberdinak gela berean elkartuta- izanda, nola lantzen zenuten aniztasuna edo dibertsitatea?
Talde eta programazio desberdinak egiten genituen. Normalean, hiru talde eta hiru programazio. Umeak bederatzi urte egin arte programazioa desberdina izaten zen, umeak dauzkan exijentziak ere desberdinak zirelako. Hutsarekin dator eta landu egin behar izaten da asko. Gero, uniformeago bihurtzen ziren, eta orduan programazioak nahiko bateratuak izaten ziren.

17.Eskola egun bat.
Goizeko bederatzietan sartzen ginen. Oso puntualak izaten ziren umeak, nahiz eta batzuk Deskargatik edota Arrandaritik etorri. Otoitzaldia egiten zen, eta horretarako nik salmo batzuk inprobisatzen nituen. Aitagurea eta horrelakorik ez nuen egiten. Batzuetan abestuz egiten genuen otoitza. Hori egin ondoren, klaseak hasten ziren. Lehendabizi aurreko egunean etxerako emandako lanak errebisatzen genituen. Batzuetan bakarka edo denok batera, zer kalifikatu nahi nuenaren arabera. Gero, gai berriekin hasten ginen, ze egun zen, bada, horren arabera. Demagun, astelehena hizkuntza, geografia... Hurrengo egunean, berriz, matematika... Hamabiak jo arte. Bazkaltzera joateko ordua. Errekreoa hamaiketan izaten zen, eta hogei bat minutukoa. Arratsaldean, neskak ordubietan sartu eta bostak arte, laboreak. Eguen arratsaldeetan jai izaten genuen eta zapatuetan hamabiak arte izaten zen eskola. Katekesia astean behin izaten zen, baina elizan. Larunbata igandeko ebanjelioa irakurtzeko ere erabiltzen zen. Eskolatik kanpo, klase partikularrak ere ematen nituen; sei eta erdietatik aurrera. Hileko hamabost pezeta kobratzen nuen. Horrekin ostatua ordaintzen joaten nintzen.

 

Eskolako umeak Don Federiko maisuarekin. 1928. urtea

18.Materialak, baliabideak, irteerak...
Materiala oso pobrea: irakurtzeko liburu batzuk, mapa zahar batzuk... Irteera batzuk ere egiten ziren. Adibidez, Gabonetan abestuta jasotako diruarekin, edo laboreetan egindako manteleriaren bat zozketatuta hartutako diruarekin,  egiten zen irteera bat: Ondarrura, Arantzazura, Donostiara...

19.Umeak nola ebaluatzen ziren?
Ebaluazioa ez zen derrigorrezkoa. Nik, dena dela, hilero, ezagutza eta jarreren kalifikazio bat egiten nien, eta puntu batzuk ematen nizkien. Baina niretzat denak berdinak ziren... nahiz eta puntuak han egon.

20.Eta gurasoak arduratzen ziren euren alabez? Bazegoen guraso elkarteren bat eskolan?
“Totalmente inividos”. Ez zidan inork galdetzen nola zebilen bere alaba; beraz, gutxiago guraso elkarte bat egotea. Udalak berak ere ez zuen jarraipenik egiten. Udaletxekoak gainera oso “zekenak” ziren; eta batzuetan ironiko samarrak ere bai: “badator maistria oin be zeozer eskatzera”.Antzuolan pasa nituen azken urteetan, “Hilaturas de Vergara” sortu zenean, borroka bat izan nuen gurasoekin eta ingurukoekin. Emakumeen eskulan premia handia zegoenez, neska asko eskolatik irteten zen eskolaritatea bukatzeke. Gelako asistentzia ere asko jaitsi zen. “Boom” bat izan zen herrirako. Asko irabazten zen... eta etxeko amak-eta asko kexatzen ziren euren alabak etxean oso lan gutxi egiten zutelako... Baina hain ederra zen ekartzen zuten soldata!

21.Topiko bihurtu da euskara hitz egitearen debekua eskola nazionaletan. Zuk zeuk honen inguruan, ze ezagutu duzu?
1943an Antzuolara iritsi nintzenean... hezurrezko uztai edo eraztun bat aurkitu nuen maistraren mahai gainean. Nik galdetu nuen ea zer ote zen hura, eta umeak erantzun zidaten: “bada, badakizu... norbait gazteleraz egiten harrapatzen baduzu edo badugu, eraztuna jartzen diogu eta horrela beste norbait harrapatu arte... Eta horrela astea bukatu arte. Zeinek izan eraztuna, bada, hari zigor bat jartzen zaio”. Hori entzun nuenean, hartu nuen hezurrezko eraztun hori eta zakarrontzira bota nuen. Debekatuta zegoen euskaraz hitz egitea, baina nik ez nuen zigorrik jarri eta ezta inor jartzen ikusi ere.Gainera, nik ume txikiak hartzen nituen, gazteleraz ez zekitenak, eta derrigortuta nengoen euskaraz hitz egitera. Beraz, behin, inspektoreari –gailegoa bera- komentatu nion elkar ulertzeko euskaraz egin behar nuela, eta berak oso irizpide onarekin esan zidan: “Sería una pena que esta gente perdiese la lengua madre”. Eta baimena eman zidan euskaraz egiteko.

22.Diziplina nolakoa zen? Eta zigorrak?
Ez zuten motiborik ematen; oso ume onak izan nituen. Beno, egun batean banderaren egur kirtena apurtu zuten. Ondarreko arotzarengana joan ziren eta euren diruarekin ordaindu behar izan zuten.

23.Eta eskolara faltako balitz?
Multa edo isun bat jartzen zen. Derrigorrezkoa zen eskolara etortzea. Etorri ezean udalak isun bat jartzen zuen, eta aguazila joaten zen kobratzera.

24. Umeek zerbait ordaintzen zuten? Klase partikularrak?
Ez, debalde zen. Klase partikularrak, bai, ordaindu egiten ziren. Hamabost pezeta hileko izaten zen ordaindu beharrekoa. Eskolan eta etxeetan ere ematen nuen; Bareñoren etxean. Partikularretan eskolan emandakoa sendotzen zen, batez ere batxilergoa egin nahi zutenentzat egiten ziren klase partikularrak.

25.Ze janzten zuten eskolan egoteko?
Bata zuria, bakoitza bere izenarekin. Emigranteen alabei batak jantzi eragiteko ez zegoen biderik. Mutilak ezer barik.

26.Gau eskolarik bazegoen?
Hasiera batean ez... baina gero antolatu nuen, eta kaletarrak nahiz baserritarrak etortzen ziren. Hemen ere denetik egiten zen: ortografia, irakurri... eta arreoa prestatu laboreak eginez.

27. Maisu-maistren jatorria, soldatak, bizitza soziala... nolakoa zen?
Lankide gehienak hemen ingurukoak ziren: nafar bat, Tolosa, Bilbo...  Hilero 3.000 pezeta irabazten genuen gutxi gorabehera. Ondo defendatzen ginen klase partikularrekin eta baserrietatik askotan ekarritako janari-opariekin. Beno, denak ez. Gure artean bazegoen maisu bat familia eta seme-alabak zeuzkana eta hura justu samar ibiltzen zen. Udalari lur puzketa bat eskatu zion patata-eta landatzeko, eta hura klaseak bukatzen zirenean bere ortura joaten zen.Hamabost pezeta izaten zen etxearen alogera ordaintzeko plus-a. Gero, dekretu baten bitartez, hogeita bostera igo zen laguntza hori, baina hamar pezeta udalak ordaindu behar zuen. Erabaki hura hartu zenean, Antia, Iralako Antia zen alkate, eta berak esan zidan baietz, ordainduko zutela. Egun guztia eskolarekin, irakaskuntzarekin lotuta edo kontsakratuta. Egiten nuen bizitza sedentarioa izaten zen, egun batean medikuak esan arte bizitza aldatu behar nuela eta egunero zazpi bat kilometro ibili behar nintzela.Eta lagunak ere izan nituen. Askotan, afal ondoren, plazan Felisak zeukan dendara joaten nintzen; lagun handiak ginen, eta han nahikoa barre egiten genuen; bai horixe!

Antzuolak oroitzapen positiboak besterik ez dakartza niretzat burura... Nire bizitzako oroitzapen eta urte onenak izan ziren... Gaur egun ere, nire antzinako eskola umeekin harremanak dauzkat... Deitzen didate eta maite naute!


HEZKUNTZA INSPEKZIOA 

1930. urteko azaroaren 16an, eta Dekretu bati erantzunez, inspekzio baten berri dugu. Eta horretarako nesken eskolari egindako akta (“Acta referente a la escuela nacional de niñas de Anzuola”) aztertuko dugu.Dokumentu honen bitartez, lehen hezkuntzako ikuskatzaile Josefina Olorizek, Vicente Etxeberria medikuak eta Antonino Madariaga perituak, adierazten zuten zin eginez, Antzuolako eskolak baldintza pedagogiko, sanitario eta seguritatekoak betetzen zituela.

Baldintza pedagogikoak betetzeak zer esan nahi zuen? Baliabide egokiak zeudela irakaskuntzarako? Baina ze baliabide? Hona hemen, eskolan, urte hartan (1930), zeuden baliabideak:

·        Landutako gurutzea
·        Erregearen koadroa (Alfontso XIII)
·        Paretako erlojua
·        Binako hogeita bost ikasmahai
·        Maistrarendako mahaia
·        Maistrarendako karpeta
·        Idaztekoa maistrarentzat
·        Tolesteko bat
·        Tinbre bat
·        Paperendako saskia
·        Maistrarendako besaulkia
·        Bernizatutako bi aulki
·        Espainiako bandera bat
·        Materiala gordetzeko bi armairu
·        “Mapas Vidal Lablache” bilduma bat
·        Gipuzkoako mapa bat
·        Munduko esfera bat
·        Teknologia, Ekonomia, Anatomia, Fisiologia, Zibilizazioaren Historia Naturala... lamina bildumak
·        “Historia Sagrada” lamina bilduma bat
·        “Sistema métrico decimal” bilduma bat
·        Fisika bilduma bat
·        Garbitzeko pastazko bi arbel
·        Arbel bat naturala
·        Kabailete bat
·        Konpas bat, eskuaira, kartaboia, erregelak, graduatutako zirkulu erdia arbelean lan egiteko.
·        Lapitz lodia (Faber nº 2)
·        Borratzeko goma kaxa bat
·        Klarion sei kaxa
·        “Plumas Perry” hiru kaxa
·        Tinta beltza
·        Tinta gorria pote bat
·        “Pizarriloak” (lodi bat)
·        Koadrikulatutako 100 koaderno
·        100 marrekin (kartoizkoa)
·        100 marrekin diarioa (kartoizkoa)
·        100 marra bikoitzarekin (medioa)
·        100 marra bikoitzarekin (txikia)
·        Marrazkiak egiteko 300 orri
·        Beste 100 baina sekantea
·        Bi  “resma” surtidutako paperarena
·        Apurtezinak diren eskuko 50 arbel
·        50 konpas
·        50 dezimetro bikoitzak
·        50 kartaboi txiki
·        Mapa eta laminendako soporta bat “Pestalossi”
·        Bi puntero
·        Espainiako mapa bat erliebean
·        Nesken laboreentzako marrazki bilduma bat
·        Matrikula erregistro bat
·        Asistentzia erregistro bat
·        Kontabilitate erregistro bat
·        Korrespondentzia erregistro bat
·        50 doktrina
·        Adibideekin doktrina “Ortuzar o Mazo”
·        Maristen 50 kartila (marianistak)
·        Irakurketarako 50 liburu, lehen maila (Maristak)
·        Berdin, 2. maila
·        50 gramatika liburu, lehen maila (Maristak)
·        Berdin, 2. maila
·        50 aritmetika liburu, lehen maila (Maristak)
·        Berdin, 2. maila
·        50 geografia liburu, lehen maila (Maristak)
·        Berdin, 2. maila
·        50 “Historia de España”, lehen maila (Maristak)
·        Berdin, 2. maila
·        Neskendako 50 “cartillas de urbanidad”
·        Azcarzaren “la niña instruida” 50 liburu
·        Mª Luisa Navarroren “Cartilla higiénico sanitaria” 50 liburu
·        Solanaren “lecturas de oro” 50 liburu
·        Mariel Loren “Lo que nos rodea” 25 liburu
·        Azcarzaren “Ciencias Físicas” 25 liburu
·        Lehen mailako “Historia Sagrada” 50 liburu
·        Bigarren mailako, 25 liburu
·        Ondo pasatzeko joko bilduma bat
·        Komun bat
·        Gomazko zigilu bat
·        Sei eskuzapi
·        Plumero bat, eskoba bat, pala, kuboa, lurra fregatzeko zepiloa eta xaboia
·        Sei zapi
·        Eskaileratxo bat
·        Goardasolak lagatzeko pertxero bat
·        Bakoitzeko 75 pertxero

Beste elementu bat aipatzeko, gerra ostean erlijioak eskolan izan zuen garrantzia azpimarratzea. Elizak, eta jakina berak bultzaturiko erlijioak, protagonismo handia hartu zuen garai hartan, zenbait unetan sektarismora bideratuz. Hori bizitzaren esparru desberdinetan zabaldu zen errealitatea izan zen; beraz, baita irakaskuntzan ere, besteak beste, geletako hormako irudietan azpimarratuz: Inmakuladaren koadroa, Gurutzea, “Generalisimo” Francoren koadroa eta Pilarreko Amabirjinarena (1961eko inbentarioaren arabera), ziren adibidez horren lekukoak.

1960ko hamarkadari lotuta, hauek ziren Antzuolako eskolan mailak eta ume kopurua:

ANTZUOLAKO LEHEN HEZKUNTZAKO BATZORDEA. 1960
MAILA
URTEAK
MUTIL KOPURUA
NESKA KOPURUA
GUZTIRA NESKA ETA MUTIL
AMA ESKOLA
2  eta 3
23
26
49
PARBULOAK
4 eta 5
29
31
60
ELEMENTALA
6,7,8, eta 9
69
77
146
SAKONTZEN
10 eta 11
31
26
57
HASIERA PROFESIONALA
12,13 eta 14
41
50
91
Guztira
193
210
403
Informazio iturria: Irakaskuntza sorta. Antzuolako Artxibo Historikoa. Egileak egokituta.

Eskola horrez gain Gipuzkoako Diputazioak eta Antzuolako Udalak subentzionatuta, Uzarraga eta Galartzako umeendako eskola bat zegoen Uzarragan. Uzarragako auzo eskola Uzarragako Jose Maria Agirre sakristauak zeraman, eta bertara bederatzi mutil koskor eta bederatzi neska koskor joaten ziren.


 

  Uzarragako eskola-umeak, 1954. urtean.


Gainera, bazegoen “Beato Valentin de Berriochoa” izeneko beste eskola bat, irakaskuntza pribatukoa. 

LEHEN HEZKUNTZAKO HERRI BATZORDEAREN HISTORIA LABURRA

Dekretu bitartez antolatu behar izaten ziren herri guztietan udaletako lehen hezkuntzari zuzendutako tokiko batzordeak. Antzuolakoak ere bere egitasmoak izan zituen, eta bileretan esandakoak eta aztertutakoak aktetan idazten ziren.

Hezkuntza, irakaskuntza bera, administrazioak eskaintzen zuen debaldeko zerbitzua izanik, administrazioak berak egiten zuen jarraipen zorrotza eta udalak funtzionamendua eta beharrak kudeatzen, eta arautzen zituen herriko ordenantzetan. Administrazio probintzialak eta zentralak urteroko inspekzioak egiten zituzten.

Lan honen denbora eremua errespetatuz, 1905eko udazkenean Antzuolan onartutako ordenantzak hauxe esaten du hemeretzigarren atalean, eskolari dagokionez:

117. artikulua. Ezin izango da herriko agintariaren idatzitako onespen barik zabaldu publikoari aretorik, aurretik tokia eta onartutako ikasle kopurua zehaztu gabe.

118. artikulua. Eskolan onartu aurretik, ingresatu behar duena txertoa hartuta egongo da.

119. artikulua. Azaleko gaitz kutsakorren bat izango balu ere, ez da onartuko, behar diren ziurtagiriak izan arte.

120. artikulua. Maisu-maistrek eta zuzendariek umearen higienea eta garbitasun arauak betearaziko dituzte; betetzen ez duenaren arrazoiak ikertuko dira,  eta behar denean gurasoei edota arduradunen utzikerian ere parte hartuko dute ikertzen.

ESKOLA ASISTENTZIA


121. artikulua. Eskola orduak dirauen bitartean neska-mutilak ezin izango dira jolasean ibili kalean. Ume txikiak guraso edota arduradunen babesean egongo dira, eta utzikeria sumatuko balitz gurasoek isuna jasoko dute.

Herri mailan, bada, araututa ez bakarrik baizik eta irakaskuntzaren jarraipena egiteko tokiko batzordeak egon ziren: lehen hezkuntzako tokiko batzordeak hain zuzen ere.

Antzuolako batzordeak, hala ere, ez zuen funtzionamendu erregularra izan, eta zenbait unetan legea betetzeko besterik ez ziren antolatu, “de facto” irakaskuntzaren onerako balio urria izanez.

Batzorde honi buruz dugun lehen berria 1891koa da, eta garai hartan, abenduaren 25ean, bilera bat egin zen batzorde hau osatzeko; alkatea, Emeterio de Goenaga, eta bokal hauek  ziren batzordekoak: Felix Ugalde, Policarpo Galarza, Hermogenes Arin, Marcelino Jauregi eta Santiago Telleria.

Hainbat ezaugarri atera daitezke garai hartako batzorde horren aktetatik; “Actas de Primera Enseñanza” delako liburutik hain zuzen ere:

Lehendabiziko maisu-maistraren izen abizenak 1899an: Juan Cruz Telleria eta Pilar Fernandez deBazterra.
Urtero pasatzen ziren inspekzioetatik ere bazeuden gauza batzuk inspektoreak-eta azpimarratzen zituztenak:




















Herriko maisu-maistrak eta parrokoa
1950-60. hamarkadan ateratako argazkiak daude, ezker aldetik hasita: Antonio Zubieta (nafarra), Mari Zugasti (donostiarra), Leandro Igartua, parrokoa,eta oñatiarra, Carmen Rodrigez (bilbotarra) eta On Satur (arabarra).

-1899-
“La educación intelectual de los niños y niñas (de esta villa) es satisfactorio... en cuanto permite el estado del lenguaje de los alumnos que cultivan la lengua maternal, o sea, el vascuence, más que la Nacional o castellana (…).
La asistencia es también muy alterna (…) por lo que se pide a la Junta de Primera Enseñanza que promueva en unión de los profesores mayor y mejor concurrencia de los alumnos a las aulas...”

- Ikusten den bezala haurren hezkuntza mailak, hizkuntzaren muga ikusita, iritzi ona zeukan. Hala ere, asistentzia maila ez zen onenetakoa.

-1901-
“Se repartan premios a los alumnos en orden a los méritos de aplicación y asistencia de cada uno, así como del aprovechamiento, invirtiendo al efecto las cantidades que disponen en los presupuestos respectivos del material”.

- Beraz, sariak izaten ziren jendearen interesa saritzeko.

-1904-
“ ... Que son escasos los resultados que se producen en la enseñanza, a pesar del probado celo y buen deseo de los señores maestros Don Juan Cruz Telleria y Doña Pilar Fernández de Bazterra, por lo que ha hecho algunas indicaciones a los mismos para que den a la enseñanza en general el carácter práctico y educativo que debe tener.
Llama la atención de la Junta sobre la deficiencia y mala condición de los locales destinadas a la escuela, por lo que espera del probado celo de esta Junta a favor de la enseñanza que hará ver al Ayuntamiento la necesidad de mejorar dichos locales o construir nuevas escuelas en el plazo más corto posible”.

- Nabaria denez, denbora epe motzean, irakaskuntzarekiko iritzia ezkorragoa bihurtu zen, eta gurasoak nolabaiteko praktikotasun gehiago eskatzen hasi ziren irakaskuntzan. Aldi berean eskola berrien beharra aldarrikatzen zen, zegoena egoera txarrean zegoelako. Bukatzeko, Juan Cruz Telleria eta Pilar Fernandez de Bazterra omen ziren, orduan ere, garai hartako maisu-maistrak.

-1906-
“... El señor maestro don Juan Cruz Telleria y la maestra doña Francisca Azurmendi... repartan premios entre los alumnos más aprovechados invirtiendo al efecto las cantidades que con el mismo efecto tienen asignados en sus presupuestos”.

- Maistra berria Francisca Azurmendi zen. Sariak banatuz saritzen ziren orduan ere ikasle aplikatuenak.

-1911-
“Nueva maestra propietaria.  Doña Felipa Simon y Eguisuain toma... el inventario del material de la escuela por parte de la interina que ha cesado, doña Desemparada Escobedo, así como las llaves de la escuela y de la habitación destinada para la maestra de niñas (…). La circular del señor gobernador de esta Provincia... ordenando se dé posesión a los señores maestro y maestra de esta localidad que del sueldo de 825 pesetas han pasado a 1100 pesetas...”

- Maistra berria, Desamparada Escobedoren ordez, Felipa Simon Eguisuain izendatu zen. Bide batez, maisu-maistren soldata igoera azpimarratu zen: 825etik 1100era.

-1912-
“Se recomienda una vez más... el traslado de las actuales escuelas a locales más adecuados y de mejores condiciones higiénicas y pedagógicas...”

- Eskola hobeagoak: higienikoagoak eta pedagogikoagoak





Eskola-umeak, 1932. urtean. Maistra Maria Intxausti.


-1914-
“... Se da lectura de una comunicación de doña Felipa Simón Eguizuain, maestra de la escuela de niñas de esta villa, esponiendo que el local destinado a enseñanza no reune las condiciones de capacidad necesarias para los sesenta y cinco o setenta niñas que término medio acuden, pidiendo local mayor y una ayudante... No prestándose el edificio donde está instalada la casa actual a ampliaciones por no ser la altura del piso reglamentario, es necesario pensar en un nuevo edificio...”

- 65-70 neska etortzen omen ziren normalean nesken eskolara garai hartan. Baina eskolaren egoera tamalgarria zen.

-1915-
“...Cuenta de un oficio de la señora maestra titular de esta villa, indicando que está fuera de la ley la “escuela pequeña” que está establecida en la calle Calebarren que con ese nombre y llamado (…) El alcalde presidente manifiesta:

1º. Que la escuela de párvulos que a su capricho tiene establecido en Callebarren una muger  se clausure por carecer de condiciones.
2º. En principio se admite que la hija de Pio Altube... abra escuela de párvulos en un parage céntrico de la localidad, que el ayuntamiento pueda disponer, siempre que pueda reunir una remuneración de una peseta y cincuenta céntimos al día.
3º. Que se proponga al ayuntamiento si puede contribuir al oficio con cincuenta céntimos; y si accede poner a prueba, y si el ensayo da resultado continuar siempre bajo la inspección de la señora
maestra titular”.

- Kalebarrenen legez kanpoko eskola txiki bat zegoenez, eta baldintza batzuk betetzen ez zituenez, herriko maistrak eskola hori itxi behar zela eskatu zuen. Orduan erabaki batzuk hartu ziren.

-1916-
“... Proponer al ayuntamiento se haga en otoño una escursión o día del campo con los niños repartiéndoles algunos juguetitos como premio y estímulo a su aplicación”.

- Bi erabaki hartu ziren eskola umeekin: alde batetik udazkenean irteera bat egitea eta bestetik, gorago aipatu den bezala, sariak edo “jostailutxo” batzuk banatzea aplikatuenei.

-1920-
“ El inspector provincial de primera enseñanza de Guipúzcoa venía a inspeccionar una visita a los locales de las nuevas escuelas... a fín de autorizar... la apertura de las mismas... En su visita se trasladaron a las nuevas escuelas y recorrieron una por una todas las dependencias”.

- Azkenean eskola berriak!!!

-1922-
“... Nueva maestra doña Isabel Mendiola Azcárate”.

- Isabel Mendiola, maistra berria.

-1923-
“... Dar posesión de la escuela de los niños... al maestro nacional don Agapito Perez  Diez”.

- Agapito Perez, maisu berria.

-1926-
“... El señor presidente manifestó que el objeto de la reunión era dar cuenta a la junta de un comunicado que el periódico el Pueblo Vasco publicó anteayer día 22 (de julio) que entre otros particulares dice:
    Y como punto final lo más grave de todo es una demostración de lo que interesa al señor presidente de la junta local de enseñanza sus obligaciones en tal cargo. Como final de curso, la excelente profesora nacional de primera clase y con su brillante porvenir en su carrera, doña Isabel Mendiola, organizó la exposición anual de las labores confeccionadas por las niñas a su cargo durante el curso 1925-26; y a fín de demostrar ante la mencionada junta local de enseñanza el trabajo desarrollado por ella con sus niñas, invitó a dicha junta... Por el contrario... no importándole mucho... que los niños aprendan o que sean unos alcornoques... la cuestión es que ninguno de los señores que componen dicho organismo se dignó en visitar dicha exposición, haciendo con esto un desprecio a tan prestigiosa educadora... Y de estos graves cargos queremos eliminar al virtuoso sr. Párroco de esta villa, que enterado... que en la escuela de niñas se celebraba una exposición de labores prometió su visita...; y queremos también eliminar de las censuras a la casi totalidad de los vecinos de la villa... que asistieron a la exposición, pero de la junta de enseñanza nadie, absolutamente nadie... Es un detalle que pone de relieve la preocupación de dichos señores por la educación escolar.
Dijo el señor presidente que el día 9 se le entregó... un oficio de la señora maestra participándole que los dias 10 y 11, sábado y domingo,... estaría expuestos en su escuela los trabajos... habló privadamente con los vocales de la junta de los que la mayoría manifestó que teniendo ocupado aquel día (sábado) y teniendo que ausentarse el domingo no le era posible asistir por falta de tiempo; y que además reduciéndose la exposición a poner de manifiesto las labores de las niñas, bastaba que asistieran las señoras o madres que pertenecían a la junta..., las que asistieron a la exposición mencionada, así como también el padre (representante) y el maestro. Y sin embargo con toda desfachatez se dice en el comunicado que ninguno... se dignó a asistir.
(Es más) … el señor párroco ... contestó no ser cierto, como que no se enteró ni de la exposición ni de la invitación hasta pasados más de ocho días.
Resultado pues completamente inexacta el contenido del comunicado que afecta a esta junta de instrucción pública, cuyo fín primordial es el deshonrar  y desacreditar al señor alcalde, presidente y vocales...
Para lo sucesivo quedó constituida esta junta:

-         Presidente...
el señor acalde don Sebastián Arrese
-         Vocales natos...
el señor párroco don Luis Galfarsoro
    el señor médico don Vicente Echeverria
    el señor farmaceútico don Agustín Tellería
    el señor maestro don Agapito Pérez
    la señora maestra doña Isabel Mendiola
-         Padre de familia...
don Donato Lamariano
    don Gaspar Lascurain
-         Madre de familia...
doña María Legorburu
doña Mercedes Mújica

- Lehen, orain bezala, eskolarekiko jarrera batzuk oso kritikatuak izaten ziren herri mailan, sarritan prentsan azaltzeraino iristen zirenak. Albiste honetan irakurtzen den bezala, eskolan egiten zenari buruz batzuk interes gutxi agertzen zuten.

-1928-
“1º.... Por el cambio de maestros por renuncias e interinidades... y que los nombrados últimamente apenas han tenido tiempo para las preparaciones... acordó suprimir por este año los exámenes y exposiciones de los trabajos escolares... y que en la fiesta del libro que se celebra el 12 de octubre se haga algo de examen y repartición de libros y demás premios...
2º. Enterada de que la maestra nacional doña Isabel Mendiola ha cesado en el desempeño de su cargo por haber sido nombrada maestra de sección de la graduada de párvulos de la Concha de Bilbao (Vizcaya), acordó constar en acta el gran sentimiento de la junta por verse privada de una maestra que tan grandes y excelentes servicios ha prestado...”

- Maisu-maistren joan etorriak ugariak izaten ziren une hartan, sarritan azterketak suspenditzeko erabakiak hartzeraino.








 Eskola umeak. 1967-8ko ikasturtean ateratakko argazkia

-1930-
“... En vista de la matrícula elevada de niñas existentes en la actualidad en la escuela nacional de esta villa, y en vista de los deseos reiterados ... por la señora maestra... e interpretando ... el sentimiento unánime de toda la villa, sería muy conveniente... se solicitara  una segunda maestra…
Necesidad de aumentar un maestro y una maestra nacional en vista del número excesivo de niños de ambos sexos comprendidos en edad escolar...
-El señor alcalde manifestó ser un gravamen para la villa la erección de la escuela de niños a causa de oirse de que se iba establecer una nueva escuela regentada por los Hermanos Maristas... El señor Tellería manifiesta que mal se entiende el espíritu ahorrativo que expone el señor alcalde, cuando según se dice... el señor alcalde y el ayuntamiento de esta villa, y sin contar para nada con la junta local de instrucción pública ha votado una subvención de dos mil pesetas anuales para que se crea una escuela regentada por los Hermanos Maristas... que en manera alguna puede interpretarse como desconformidad por la subvención señalada para la escuela a crear por los Hermanos Maristas, sino que se halla identificado... con la idea de que los Hermanos Maristas abran un centro de instrucción, pero entiende que esta instrucción debe ser complementaria de la que dan los maestros nacionales... como podría ser dedicándose... a dar clases de francés, contabilidad, dibujo, matemáticas superiores, etc....
Por bien de la enseñanza urge la creación de nuevas escuelas nacionales... se puso a votación dando el siguiente resultado: ... cinco votos contra tres fue aprobada la creación  y petición de las (nuevas) escuelas...
-Seguidamente el señor inspector puso de manifiesto la novedad agradable que había observado viendo a  los niños y niñas ejercitarse en ensayos musicales dirigidos... por el coadjutor... don Anastasio Eguren, y propuso a la junta un voto de gracias... por su desinteresada labor musical entre los escolares...
-Gracias por su labor al maestro Elías Pascual Pinedo... y a la maestra doña Blanca Ezpeleta y Viteri...”

- Jaiotza tasaren igoerak eta ondoren ume asko eskolatzeak, maisu-maistra berriak eskatzea ekarri zuen. Aldi berean, eskola berri baten albistea ere badugu. Dirudienez, Antzuolan zeuden maristek eskola berri bat eraiki nahi zuten, eta horren inguruan iskanbilaren bat ere sortu zen, batez ere ustez eskola berri horri eman zitzaion laguntza baten inguruan. Hala ere, eztabaida ez zen emandako laguntza izan baizik eta batzuen iritziz eskola berri horren helburua; alegia, eskola “nazionalen” osagarria izan beharko litzatekeela eskola horren helburua, besteak beste frantsesa, kontabilitatea… emateko. Dena dela, eskola berrien premia eskatzeko ere aprobetxatu zen egoera hau. Baina ez ziren denak albiste serioak: Anastasio Egureni esker bazirudien neska-mutikoen musika zaletasuna berpizten ari zela eskolan, eta hori poztekoa zen. Eta bukatzeko, bi maisu-maistren berri ere ematen zaigu: Elias Pascual Pinedo eta Blanca Ezpeleta Viteri.
                  
Ondorengo garaiei buruzko eskolako liburu aktarik ez dago, ondoren azaltzen den bilera akta ez bada. Garai berriak, metodo berriak, beraz.

-1937 (septiembre, 15)-
“... Doña Isidora Goñi, maestra nacional...”
“... Nueva junta local de primera enseñanza de esta localidad:

-         Presidente: El señor alcalde, Fernando Azcárate Aristi.
-         Vicepresidente: Vicente Echeverria Elorza, médico titular.
-         Vocales: Don Luis Galfarsoro Lete, cura párroco.
-         Vocales: Don Agustín Tellería Mendizabal, farmaceútico titular.
-         Vocales: Doña Isidora Goñi Beramendi, maestra nacional.
-         Vocales: Don Juan Antía Plazaola, padre de familia.
-         Vocales: Doña Mercedes Múgica Ayastuy, madre de familia”.

Iturria: Junta de primera enseñanza y acta de constitución de la junta local de Beneficencia de esta villa de Anzuola. Antzuolako Artxibo Historikoa. Irakaskuntza sorta.



Oraingo ikastetxe berriaren inaugurazioa. 
Alkatea, Jose Iñurrigarro.



Gehiago jakin nahi izanez gero (Ahotsak.com)



 http://www.ahotsak.com/antzuola/pasarteak/ant-075-004/


 Bibliografia:

  • Ramirez de Okariz Telleria, I.: Antzuolako Ohitura Zaharrak eta Antzuola (1900-1970) argazki bilduma.Antzuolako Udala.



No hay comentarios:

Publicar un comentario