2012/12/19

"NARRU OLA" proiektua


Antzuolako larrugintzak historian zehar izan duen garrantzia jakinekoa da. Hori dela eta, herriko udalaren ekimenez, duela urte batzuk martxan jarri zen NARRU OLA proiektua. Helburua, Telleria lantokian azaldutako lanabesak berreskuratu eta berriro jendeari erakusketa iraunkor batean eskaintzea izan zen. Dena dela, krisialdiak eta beste lehentasun batzuk baztertu izan dute proiektu hau, Telleria egon zeneko eraikinean (Buztinzuri kalean) kokatuko zena. Berreskurapen lanak egin dira, lokala ere egokitu da neurri batean, baina egoerak egoera, badirudi oraindik ere amets izaten jarraituko duela proiektu honek.