2012/12/15

IRALATORRE

Baserri honen lehen aipamena 1391ekoa da, orduan Pero Urris Yrala izeneko bat bizi zen bertan. Gaurko baserriaren egiturak zer ikusi ez dauka garai batean, 1934an zaharberritu zen, izandakoa. Antzinakoa benetan ikusgarria zen, eta etxearen edo dorrearen zatirik bikainena ate aurrealde zen. Pizkunde garaikoa, Felipe III.a errege arginei gustatzen zitzaien bezalakoa. Esan bezala, zaharberritu zenean, ate ondoa desmontatu eta etxeko hainbat ingurutako espaziotan banatu ziren zatiak. Batzuk, etxeko zati izaten jarraitzen dute, garai bateko dotoreziaren seinale mutuak (sabaietan lsndutako mensulak, itsututako leihoekin). Errespetatu, ostera, leihoetako ertzen apaingarriak.


Azpian, Iralatorre baserria. Erdian, Etxealai. Goian, Irala baserria.Gorago, argazkitik kanpo, Iralaetxeberri dago, dagoeneko lur jota.


Iralatorreko aurre aldea. Azpian duela gutxi jarritako balkoia.



Antzinako Iralatorrearen aurre alde ederra. Bertan ikus daiteke  une honetan Algortan dagoen armarria



Datorren informazioa Del Valle Lersundik eta De Lafuentek Machainezek batik bat esandakotik datorkigu. Hots, batak zein besteak dioskute Iralatorre eraiki zela goikoa jausten ari zelako: " ... con ocasión de las ruinas que tiene el primitivo de arriba ...  fundaron otro muy ostentoso a la vista ...  donde es conocido Antonio de Zabala-Irala, teniendo su término redondo (bere esku zeukan justizia) fuera de los poblado". Esan, datuen arabera, 1501ean aipatzen dela Irala goikoa.

Algortan dagoen IRALATORREko armarria

XVI. mendearen bukaerarako badakigu eraiki zutela Iralatorre Juan Zabala eta bere emaztea zen Maria Iralak.
Esan bezala, Algortan (Bizkaia)dago garai batean fatxadan egon zen armarria. Bertan, garbi asko jartzen du "Irala Torre, 1599-1934". Lehen data, etxea eraiki zenekoa eta, bigarrena, Algortan jarri zenekoa. Eta bertan armarria egoeta ez da kasualitate hutsa, izan ere Mª de Irala y Martinez de Villar-en jauregia da. Berak eta bere senarra zen Fernando Sainz Intxaustegik, "Real Socorro" markesak, ekarri zuten Antzuolatik 1934an. 

Bibliografia:

  • Del Valle Lersundi eta De Lafuente Machainez.
  • Ramirez de Okariz Telleria, Iñigo. Antzuolako baserriak eta errotak. Antzuolako Udala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada