
Aspalditik sumatzen dugu inorena denaren imitatzaile hutsak garela, sarri merkataritza eta kontsumo irizpideak lagunduta ere.
Gauza bera gertatzen da azkenengo urteetan gero eta entzunagoa den jaialdi honekin, izan ere gero eta ugariagoak dira han eta hemen ditxosozko "Halloween" honekin gure seme-alabak antolatzen ari diren jaiak.

Bada jakin dezagun herrian, Antzuolan, Euskal Herriko hainbatetan bezala, ospatzen zela "Arima eguna"; hildakoen arimari eskainitako ohitura bat non herriko gazteenak kalabazak husten zituzten barrutik, begiak eta ahoa adieraziz eta barruan kandela bat zuela herriko toki ilunenetan jarriz. Beraz, lehen gaur ez bezala bazekiten nola ospatu egun hau.
Pasatzen da egun gure izaeraz dugun ezjakintasun honetan errazegi imitatzen ditugula kanpokoak, bai forma eta baita fondo aldetik ere.
Informazio gehiago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario