2012/10/26

AMILLETA BASERRIA




AMILLETA BASERRIA

AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 26koa, Kulturako sailburuarena, Antzuolan (Gipuzkoa) den Amille­ta baserria, Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko dena.

Euskal Kultura Ondarearen Zerbi­tzu Teknikoek egindako txostena aztertu ondoren, eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen proposa­mena aintzat hartuz, honako hau

Deskribapena
Oinplano angeluzuzeneko baserria, 33,5 x 23,5ekoa. Egurrezko estalkia, hodi-teilez egina, 3 isurkikoa, gai­lurra hego-ekialdera jotzen duen fatxada nagusiarekiko elkarzut duena. Bi solairu eta ganbara ditu. Horma perimetralak landu gabeko harriz eginak, eta eskan­tzuak harlanduzkoak. Fatxada nagusiak antolaketa si­metrikoa du; beheko solairuan, erdian, erdi-puntuko bi arku daude; arku batetik atondora sartzen da eta bestetik kortara. Lehenengo solairuan sei leiho-hutsarte daude, silarriz hesituta. Hastialean (goiko aldean) oholtza labur bat ikus daiteke, alde hori ixten duena. Hego-mendebaldeko fatxadak zazpi leiho eta ezaugarri desberdinetako balkoiak ditu, beheko solairuan, eta beste zazpi leiho-bao lehenengo solairuan. Lurraren desnibela aprobetxatuz, soto-upategi bat dauka, non zenbait saietera irekitzen diren; azken horiek ere hego- mendebaldera jotzen dute. Ipar-ekialdeko fatxada oso baxu dago lurraren desnibelarengatik, eta handik sotora edo lastategira sartzen da zuzenean. Ipar-mendebaldeko fatxadak leiho-bao bat dauka. 

Amilletako senideak eta baserria

Eraikin honen barneko egitura suhesi batean bermatzen da, hego-ekialdeko fatxada nagusiarekiko elkarzut; suhesiak bi zati simetrikotan banatzen du eraikina. Egurrezko egiturak fatxadetan eta erdiko suhesi horretan bermatzen dira. Bi erdien egiturak pieza bakarreko zortzi zutabe-ardatzetan bermatzen dira; horiek habe, beso eta gapirioekin ahokatuta, ba­serri honen teilatuari eusten diote. Beheko solairura argi naturala sartu dadin, argizulo bat dauka, forma tronkopiramidala duena. Ipar-mendebaldeko azken hormartea XIX. mendean eginiko zabalkuntzean egi­na da. Horma zaharraren gainean, gaur egun barruan dagoena, XVI. mendeko arku zorrotza irekitzen da.
Amilleta XVI. mendeko baserria da. Garai horre­tako ipar-mendebaldeko murrua eta upeltegia gorde ditu. Beranduago, erabat berregin zen, XVIII. men­dean; eta garai hartakoak dira, hain zuzen, barruko murru eta egitura gehienak.

Iturria: EHAA - 2011ko otsailak 25, ostirala • N.º 39 ZK. • BOPV - viernes 25 de febrero de 2011 2011

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada