2012/10/26

LASKURAINAUNDIA BASERRIA






AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 26koa, Kulturako sailburuarena, Antzuolan (Gipuzkoa) den Lasku­rainaundia baserria, Kultura Ondasun gisa, Mo­numentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko dena.

DESKRIBAPENA

Laskurainandia, Txikia (gorago)
eta gorago, Iturbe Handia


Planta handiko baserria: 22 m zabal eta 27 m sakon. Bi solairu eta ganbara ditu, bai eta sotoa ere, lurzoruaren desnibela aprobetxatuz. Ekialdeko eta mendebaldeko fatxadetara modu simetrikoan atxi­kitako bi eranskin handi ditu. Luzapen horiei esker, baserriak honako dimentsio hauek lortzen ditu: 27 m zabal eta 33,5 m luze. Jatorrizko eraikinaren estalkia bi isurikoa da, naba-teilekin egina, eta teilatu-gailurra ekialdetik mendebalderako orientazioa du. Eranski­netako estalkia ere naba-teilekin egina da, baina hiru isuri ditu. Baserriaren kanpoko hormak bistako har­langaitzezkoak dira eta junturak berdinduta daude. Bestetik, eskantzu eta bao-inguru gehienak harlan­duzkoak dira.



Baserria eta bertako bizi-lagunak


Hutsuneen banaketak, oro har, ez du ordena han­diegirik, ekialdeko fatxadan izan ezik. Han, izan ere, bi sarrera-bao eta lau leiho-bao ageri dira. Hutsune horien ardatzen gainean beste sei leiho-bao daude lerrokatuta, goiko aldean egurrezko karga-habeak dituztela. Fatxadaren eskuinaldera lurrezko arrapala bat dago. Harlangaitzezko murru batek eusten dio arrapalari, eta handik, egurrezko atetzar bat igaro, eta zuzenean sartzen da lehenengo solairura. Eraikin nagusiaren horma pikoan aireztatzeko bi leiho-bao irekitzen dira, modu simetrikoan. Fatxada horretatik zazpi metrora, garbitokia dago. Harlangaitzezkoa da eta harrizko aska eta teilaz egindako estalkia, bi isu­rikoa, ditu.

Hegoaldeko fatxada dezente gorago dago, lurraren desnibela dela-eta. Sotoaren parean aireztatzeko bi hutsune eta saieteraren bat ditu. Halaber, fatxadan zehar modu irregularrean tartekatzen diren baoen ilara bat dago; bao horiek hainbat dimentsiotako­ak dira. Goiko solairuan bost leiho-bao ageri dira, lerrokatuta, eta horietako batzuk irekita daude, bal­koi kareldunen gisara. Azkenik, estalkiaren azpian, hiru leiho-bao daude, eta horietatik argia sartzen da baserriaren lehenengo solairura. Fatxadaren beheko aldean, zokalo bikoitza du, eraikinaren zimenduak indartzeko babestua. Mendebaldeko fatxadaren eskui­naldean sotora sartzeko atetzarra dago. Lehenengo so­lairuan, berriz, hiru leiho-bao ikus daitezke, eta hori­etako batek harrizko ingurua du. Fatxadaren ezkerral­dean dagoen eranskinaren alde bati atxikita, ogi labe semizirkularra du. Gainerako fatxadaren oso antzekoa da, eta teilatu txiki batek babesten du. Eranskinaren ezkerretara, bi sarrera-bao eta hiru leiho-bao ikusten dira, eta beste atetzar bat dago han. Gainean, horma pikoan, aireztatze-bao pare bat daude. Azkenik, ipa­rraldeko fatxadan bide publikoaren parean soilik dau­de leiho-baoak. Fatxada hori oso baxu dago, lurraren desnibela dela eta.

Eraikinaren barruan ekialdetik mendebaldera ori­entatuta dauden bi karga-horma daude. Iparraldeko aldekoa estalperaino iristen da, hegoaldekoa, berriz, lehenengo solairura iristen da soilik. Bigarren horma hori, hain zuzen, sotoan hasten da, eta hegoaldera dagoen etxebizitzaren zatia bereizten du gainerako zatietatik, kortatik eta lastategitik. Hirugarren karga-horma, bestalde, lehenengo solairuraino iristen da; zeharka kokatuta dago, baserriaren erdian gutxi gora­behera, eta baserriaren planta bi zatitan zatitzen du. Gainerakoan, harlanduzko habeen bidez eusten diren zutoin handiek eta harrizko jarlekuek (baten bat hor­migoiaren bitartez indartuta dago) osatzen dute egi­tura. Horiek, hain zuzen, habeteriari eta gapirio-lanei eusten diete, euste-zapatetan bermatutako jabaloi lu­zeen bitartez. Zapatak, hain zuzen, irudi geometriko­ak dituzte zizelkatuta. Uhalek, tiranteek eta gapirioek osatzen dute estalki-zurajea. Horien guztien gainean jarrita daude lata eta zeramikazko teilak.

Karga-hormetan hutsune batzuk ikus daitezke. An­tzina, burdinazko ateen bidez estali ziren, suteetatik babesteko. Tranpola igaro eta eskailera estu batetik jaitsita, sotora iristen da.

Laskurainaundia baserria XVI. mendean eraiki zuten, eta XIX. mendean zenbait eranskin jarri ziz­kioten.

Iturria:
EHAA - 2011ko otsailak 25, ostirala • N.º 39 ZK. • BOPV - viernes 25 de febrero de 2011

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada