2012/08/02

UZARRAGAKO ERRETAULA NAGUSIA



  UZARRAGAKO ERRETAULA, gaur egun Antzuolako Errukizko Amaren Parrokian gordetzen dena, XVII. mendekoa da eta Jeronimo de Larreak egina.


Badakizu aurten ez dela San Juan eguneko mezarik eta ondorengo ospakizunik egin Antzuolan kokatuta dagoen Uzarraga elizan eta auzoan? Arrazoia zein den badakizu?


Uzarragako elizak historian izandako gorabeherekin bat eginez gero, eta testuinguru hura ondoren izenburu edo esaldi baten adierazi beharko banu, ez nuke ez lan erraza izango, izan ere “hondamendi” hitzarekin batera “ekimena” hitza ere, eta biak kontrajarriak dira, datozkidalako burura. Azalduko dut honekin zer esan nahi dudan. Liburu zaharretara joan besterik ez dago antzemateko, Uzarragako elizak eta aldi berean parrokia denak –izan ere Antzuolan ofizialki bi parrokia dauzkagu-, ez duela asmatu non ezarri bere oinarriak. XVIII. mendetik hona dokumentuetan gehien errepikatzen diren kontzeptuak edo ideiak “lur jota”, “jausteko zorian”, “printzatuta”, “itxi beharra”, “tokiz aldatu beharra”, “dirurik ez berreraikitzeko”..., direlako. Baina, aldi berean, beste ideia hauek ere azaltzen dira: “ekimena”, “borondatea”, "esku zabaltasuna”, “laguntzarako prestasuna”... Beraz, auzotarren eta elizaren nahi eta ezinaren lehia historian zehar bizia izan da.

Baina orain? Ez du aurpegi onik ez elizak ezta auzoak berak ere. Gogor eragin dio Uzarraga auzoari modernitateak, hiri eta herri binomio horren arteko bizitzan hiriarena nagusi irten delako; baserriak erdi-hutsik, bizilagunen bataz besteko adina gora, neurri batean nekazaritza baztertuta...

Uzarragako parrokia zoritxarrez hil zorian dagoen eraikuntza da une honetan. Teknikoek digutenez jaustear dagoen eraikuntza multzo bat da, eta ez omen da berak egun bizi duen egoerari irteera erraz bat aurkitzea, ez horixe, batez ere egungo krisi garaian, baliabideak-eta murriztuagoak izateaz gain beste norabide batzuk hartu dituztenean bai erakunde publikoen baita gure etxeetakoen interesak ere.  Baina  eskuak gurutzatuta egotea  ez ote den okerragoan nago. Beraz,  zer egin? Lehendabizi gure herriko kultura ondareaz interes minimoa dugunon artean elkartu eta egoeraz eztabaidatu. 

Hori da ezinbestean lehendabiziko urratsa. Ez da Uzarragaren biziberritzea lotzen hiruzpalau pertsonen burutazioa izan delako. Edo Antzuolako komunitatea (eta auzotarrak batik bat) dago atzean, edo bestela proiektuak bereak egin ditu hasi orduko. Babes hori lortuta bakarrik has gaitezke une honetan inguruak bizi duen diagnostiko erreala egin eta lehentasunak markatu. Eskua artean badaude, bai idatziz eta baita ahoz ere, aditu desberdinak batere oparagoak ez diren egindako aurre-diagnostiko batzuk. Hala ere, nahiz eta hori hala izan, indarrak batuz eta ekimenak-ekimen, joan gaitezke sinergiak batuz gero,  egitasmoak elkar-trukatu eta Uzarragari argi izpi bat eskaini. Horretan sinesten den gizabanako talde bat lanean ari da dagoeneko, eta antzinako eskolaren zaharberritze asmoarekin hasi dira lanean. Aldi berean, diru-laguntzarako kontu bat ere zabaldu dute KUTXAn: 21010023590128286770. Beraz, ahal dela zerbait egin ikusten baduzu eta animatuta sentitzen bazara,  batera egingo dezakegu bidea.
Uzarraga, XX. mendeko 
lehendabiziko hamarkadan


  UZARRAGARI BURUZKO HASIERAKO HISTORIA LABURRA 

Dokumentu historiko formalik ez dagoenean, antzinatik datozen lekukoen jakin nahi hori asetzeko, Historia eta mitoa nahasirik erabiltzeko joera dugu. Uzarraga ez da horren salbuespena.  Egia esanda ahozko tradizioari bat eginez gero, Uzarragako eliza tenplarioek (monje-borrokalariak) eraikitakoa omen da. Hori ziurtatzeko ba omen zegoen elizan San Juan tenplarioen armarria. Eusebio Madariaga antzuolarrak -herriko etxean idazkari lanak bete zituenak ere- 1879an zera esaten du:  

“Citada parroquia, la única hasta el decimo quinto siglo, es tradición mayor recibida, perteneció a la Orden de los Templarios, pero que a causa del movimiento sufrido en los cimientos fue renovado”

Dokumentu historikoetara joz baina, lehendabiziko Uzarraga eta ondoren Antzuola izango denaren lehendabiziko aipamen ez zuena 1268koa da. Bergarako hiribildua sortu zenekoa, hain zuzen ere. Izan ere, Bergarako jurisdikzio barruan sartu ziren baita inguruko bizilagunak ere.


 


 Uzarraga, 2010. urtean

Aipamen zuzena, ostera, 1307ko apirilaren 8ko dokumentu batean, Oñatiko kontearen dokumentu batean azaltzen  omen da, lehendabiziko aipamena bai Uzarragarena baita Antzuolarena ere, halaxe idatzita: 

“... en término de Vergara en Ançuela...” eta "Martín Sánchez de Uçarraga”.

Dokumentu berean, Antzuolako lehendabiziko baserriak ere aipatzen dira:   

"Laskurain, Arizmendi, Garikatza, Iturbe, Eztala, Igeribar, Arizti, Bidaurre, Galartza eta Goenaga". 

 

Lausagarreta baserria eta Uzarraga

XIV. mendearen bukaerako dokumentu batean, ostera, 1391ko urtarrilaren 20an sinatu zena, lehendabiziko dokumentu historiko publikoa dugu bai Uzarragarako eta baita Antzuolako ere. Dokumentu honen bitartez, eta Bergaran alderdien ezegonkortasunean oinarrituta, 64 herritar sartu ziren Bergarako jurisdikzioan; baserri hauetakoak, hain juxtu: 

AUZOZ-AUZO ANTZUOLAKO BASERRIAK. 1391. Urtea
  • GALARTZA auzoa: Galarza, Bereterio, Besasti, Untzarri, Gorriz, Eguzkitza, Urruti, Sarralde, Etxenagusia
  • UZARRAGA auzoa: Lausagarreta, Garikatza, Iturrioz, Bidaurre, Iratea, Zabala, Arizti, Benitua, Arizmendi.
  • LIZARRAGA auzoa: Laskurain, Zumaeta, Aranguren, Goitia, Goenaga, Ugarte, Aramburu. 
  • IRIMOEGI auzoa: Irala, Aitza, Arlutz, Ibarre, Igeribar, Lapatza, Otamendi, Irimo, Irastorza, Eguzkitza. 
  • BASALDE auzoa: Olazabal, Aitzaga, Galardi, Amilleta, Iñurrigarro.
“Todos... entraron vesinos del dicho logar de Villanueva de Vergara por sy i por sus solares, i casas, i caseria...”.


 UZARRAGAKO ELIZAREN HISTORIA LABURRA
 
  
Uzarragara zihoan bidea asfaltatzen. 1960. urtea

Oñatiko Kondearen parrokiak omen ziren Uzarraga eta Errukizko Amarenak, eta informazio askoren protagonista bihurtzen da bera. Hala ere, Uzarragako elizari buruzko informazio larregirik ere ez dago, izan ere, zoritxarrez, dokumentazioa galdu egin da. Beraz, ez dakigu ia-ia XVIII. mendera arte zer gertatu zen. Mende honetan hasita bada, datozkigu antzinako elizaren egoeraren berriak, eta ez onak gainera. Labur bilduz, hauexek:


 

 Antzuolako dantzariak San Juan txiki egunean. 
1915. urtea

  • 1732: “... ruina que amenaza en mi (Conde Oñate) iglesia parroquial de... Uzarraga... comunicando a la feligresía... se dispongan a concurrir con cuanto estuviese en su parte... (Él ofrece, 1.500 ducados)".
  • 1777: “... viciada y rajada en varias partes... para evitar ruina... vicios y rajas grandes en las paredes y en la bóveda... Por lo tanto (remedios)... y con este remedio podrá quedar la iglesia permanente para infinitos años... Francisco de Íbero: “... blandura del cimiento de la pared maestra del crucero... y que las aguas llovedizas que bajan desde lo alto comunican... a los cimientos... por cuanto la tierra y su contorno son de arenisca y flojos que traspasa las aguas hasta la profundidad...). 
  • 1797: “... poco cuidado de la construcción de sus paredes”. “.. defecto de cimiento”. “.... terreno y camino más elevado que el piso de la iglesia, penetra el agua y no tiene salida”. “... tierra porosa”. “Y para que se asegure si se mueve o no se hacen unas líneas rectas... con determinada longitud... para que de 4 meses a 4 meses se reconozcan, tomando con un compás las longitudes... pero no moviéndose de 2 a 3 años... se podrán cerrar las hendiduras".

  

Uzarraga, 2011. urtean
  • 1799: “... última guerra de 1794 con los franceses... robando y desbaratando cuanto podían. La iglesia amenaza ruina”. “Movimiento en bóvedas y lienzo del crucero... Este movimiento... me persuade que es efecto de las aguas que se introducen en la sacristía y presbiterio, los cuales no tienen salida, se introducen al cimiento... ablandando aquella tierra (Manuel Martín de Carrera)". 
  • 1847: “Fatal el estado de esta iglesia que amenaza una pronta ruina... y se manda cerrar, estableciendo la parroquia provisional en la sacristía, mientras se hacía la nueva... Que se había obtenido licencia para la venta de campanas, que con la venta de una, y con los 1600 reales ofrecidos por él, 400 por el coadjutor, y como 100 ducados escasos que tenía la fábrica, calculaba el arquitecto un déficit de 15000 reales para comenzar y terminar la obra... El patrono (Conde de Oñate) recurrió a la villa y a las Juntas Generales de la Provincia, por algún socorro, pero que nada. Por consiguiente invita a su feligresía a que a imitación de lo que han hecho las barriadas de San Prudencio, de los Mártires, San Antonio de Vergara, así como Madariaga de Azcoitia, en que los caseros... han llevado a su costa las respectivas ayudas... La feligresía se obligó a dar 60 fanegas de trigo y maíz... Otros en cambio, adelantarán un dinero para devolverlo en un plazo”. 
  • 1879: “Citada parroquia, la única hasta el decimoquinto siglo, es tradición mayor recibida, perteneció a la Orden de los Templarios, pero que a causa del movimiento sufrido en los cimientos fue renovado el siglo anterior (siglo XVIII), sufriendo por la propia causa otra renovación no hace largos años... Sacristía en muy mal estado”.
  • 1888: “... Causa del temporal de nieves... ha caído al suelo la mitad del pórtico de la iglesia... y la otra quedó notablemente viciada, y precisa desmontar... y fabricarse de nuevo las cuatro columnas del frente del pórtico”... “Ya se ha hablado de la falta de fundaciones buenas en las columnas, y aunque no es de este lugar el indicarlo, es indispensable no dejar pasar el tiempo sin estudiar las causas del movimiento... Apenas pasa 40 años de a fuerza de gran sacrificio de sus feligreses se reedificó por 3ª vez y el mal continua: Un gran agrietamiento de Norte a Sur demuestra la nueva ruina... que probablemente se podría evitar si con premura se hiciere el saneamiento de sus fundaciones”.
  • 1902: Gastos de material y mano de obra (Juan Iñarra, mayordomo):
                 Jornales       ...         1682,42
                 Materiales     ...         1449,63
               GUZTIRA        ...         3132,05 Ptas. 
 Herritar guztiek eman zuten laguntza gastu hauek ordaintzeko.

 
Uzarragako kanpai handia, gaur San Pedro parrokiako (Bergara) kanpandorrean
  • 1902:  El próximo domingo 28 del actual (diciembre), se inaugurará la nueva iglesia de San Juan Bautista de Uzárraga, en esta villa,construida en poco más de un año, por los feligreses de la citada parroquia, quienes han trabajado gratuitamente en el peonaje y trabajos manuales, quedando la obra muy sólida y de elegante construcción.A las nueve de la mañana, el señor arcipreste de San Pedro de Vergara, procederá a la consagración del nuevo templo, y acto continuo se celebrará tras solemne misa mayor a toda orquesta, corriendo el panegírico a cargo de don José Sotero Echeverría, cura de San Vicente, de esta capital. Espérese que la afluencia de gente en dicho día será tal en Uzárraga, que se preparan varios campamentos para que sirvan comidas y demás pertrechos al campo libre, y entre ellos el acreditado fondista don Marcelino Jáuregui, está preparando la instalación de un provisional restauran, con todas comodidades posibles. De desear es que el tiempo acompañe para que el día resulte animado, pues no faltarán las tradicionales meriendas que el día 24 de Junio se improvisan, y que se dé ese día culto al verdadero dios Baco. Los tamboriles, gaiteros y dulzaineros, amenizarán durante el día la plaza de Uzárraga y se dice que el Ayuntamiento tiene comisionado al concejal don Eusebio Tellería para improvisar algún festejo, a fin de hacerles agradable el día a los innumerables forasteros que nos visiten” (Iturria: La Voz de Guipúzcoa. Diario Republicano.1902-12-26. Donostiako Udal Liburutegia).
  • 1902: “En Anzuola. Tenemos noticia de que hoy se inaugura en uno de los barrios de la villa de Anzuola, una nueva iglesia, si bien levantada sobre el solar de una de las más antiguas capillas de aquel contorno. Con este objetivo se observa en el pueblo gran júbilo, habiendo sido invitados para la solemnidad de este acto varios señores sacerdotes forasteros”. (Iturria: Correo de Guipúzcoa. Diario Tradicionalista. 1902-12-28. Donostiako Udal Liburutegia).
  • 1903: “ Anzuola, 28 de diciembre 1902. El día 28 de diciembre y el año 1902 se inauguró la parroquia de San Juan Baustista de Uzarraga. Ha sido bendecido por el Arcipreste de San Pedro de Vergara y su compañía el párroco de Anzuola, Sr. Don José Cortabarria, el coadjutor Sr. Don Tomas Olaran y Don Luis Galfarsoro. También celebró la misa Sr. D. José Corta baria. Los diáconos fueron Sr. D. Luis Galfarosoro y otro de fuera, y el sermón tuvo Sr. Arcipreste de Vergara. Los cantores fueron: Sr. Organista de Andoain y Pedro Alberdi, los tenores; tiples Eloy Lamariano y Damián Galarza; los bajos, Ciriaco Artolazabal y un estudiante de Zumarraga. Y el maestro organista Sr. Roque Irizar y que acompañó la misa del Prado con toda armonía. Después de la misa todos los vecinos tuvieron comida en Don Marcelino Jáuregui (Isidoranekua). A la tarde dos bandas de tamboril, y gaiteros que tocaban las más renombradas piezas, que eran Sr. José Miguel Lausarreta y Bereterio, acompañado Sr. Arrasate el tamborirero; y tamborilleros Sr. Roque Irizar y Santiago Solagaistoa y el tamborrero Fermin Aspiazu.  Esto sirve para el uso del Sr. D. Ciriaco Artolazabal”.
  • 1988: Gipuzkoako Diputazioak inguruko azterketa geotekniko bat egiten du. Diagnostikoa da: “Mala calidad del cimiento y la acción del agua infiltrada en el mismo. Las soluciones son: 1º) Construir una escollera por debajo del frente de las edificaciones, que actuaría como elemento de contención y drenaje. 2º) Consolidación de la cimentación de la iglesia, por medio de micropilotes anclados a la roca. No obstante se necesitarían también extraer testigos para ver las características del terreno, las oscilaciones freáticas y la profundidad del sustrato rocoso... para tener mayor conocimiento geotécnico del terreno.
  • 1998 (Pedro Mª Azkue. Ingeniero en caminos): “Habrá que realizar tres sondeos: dos de ellos en las zonas más afectadas y el tercero delante de la iglesia... para ver la profundidad de la roca, el nivel freático y las características del suelo. A partir de esos resultados se podrá actuar”.
  • 2012: Elizbarrutiak hala erabakita, Uzarragako parrokiaren hustuketa erabakitzen du, bertako erretaula eta gainontzekoak Errukizko Amaren parrokiara batik bat pasatuz. Aldi berean, inguruan ez sartzeko hezia jartzeko asmoa ere adierazten du.
  

Eliza eta erretaula nagusia, Uzarragako elizan zegoenean. 
2010. urtea




Informazio gehiago nahi izanez gero: ahotsak.com

http://www.ahotsak.com/antzuola/pasarteak/ant-079-017/

No hay comentarios: