2012/08/10

ANTZUOLAKO ERREKAK ETA UHOLDEAK


ERREKA ETA UHOLDEAK ANTZUOLAN


Eskolan ikasi dugu gizakiok ia-ia ura besterik ez garela. Alegia, gizakiok %65ean ura garela. Ikasi dugu, baita ere, gure Mundu eder honen zatirik handiena, hiru laurden baino gehiago, ura dela. Edota Lurreko bizitza ezin litekeela ulertu urak izan duen zeregina aztertu eta baloratu barik. Beraz, bizitza eta ura elkarloturik daude, batez ere dakigunean bizitza bera ere itsasoan sortu dela. Esan genezake, bada, bat: urak izadian odolak gizakiengan duen betebehar berbera duela: eta bi, urik gabe ez dagoela bizitzarik. 

 

Antzuolak orografia malkartsua du

Baina… Ama Lurrak duen uretik, oso kopuru txikia da gizakiak bere kontsumorako erabiltzen duena; izan ere: dagoen uraren %90a itsasoko ura da eta gatza dauka; %2a izotza da eta poloetan dago; beraz, munduko ur guztiaren %1a soilik da ur geza. Ur geza hori erreka, laku edota lur azpian aurki dezakegu.

Urak inoiz gelditzen ez den ziklo naturala osatzen duela ere badakigu. Zirkulu itxi baten bezala, ura lurrunduz atmosferara igotzen da, bertan kondentsatu eta, lainoak eratuz, euria edo elur bihurtuz, berriro lurreratzen da ondoren. Lurreratze hori izan daiteke mantsoa, azkarra edota bortitza. Azken hau ematen denean, uholdeak izaten dira bazterretan.

Lurreratzen den ur honek berezko kanalizazio baten bitartez, errekak osatu ditu, eta basoetan zehar, oztoporik gabe, gizaldietan joan dira lurrak erosionatzen, mendi hegalak osatuz. Baina, gizakiak ere nabarmen hartu du parte urak menderatu nahian, eta gaur egun, herri gehienetako herri guneetan ikus daitekeen bezala, ur bideari bere jatorrizko lurrak aprobetxatu nahian, edota uholdeak saihesteko urbazterren kanalizazio politika okerrengatik-edo, errekak guztiz desitxuratu dira.

Ura nahitaezko elikagaia izanik, zilegizkoa da bera kontutan hartzea giza komunitateak antolatzeko orduan. Ez dago munduan bada zibilizaziorik baldintza hau kontutan hartu ez duenik. Izan ere, uraren balio garrantzitsua datza gizakiak ezin bestekoa duela bizirik mantentzeko, baina ez dugu ahaztu behar urak badituela beste funtzio asko bai higiene aldetik edota baita alde ekonomikotik ere, eta guzti hauek izan dira (eta dira une honetan) gatazka geopolitiko askoren iturri. “Ekialde Hurbileko hurrengo gerra urarena ” izango omen dela entzun izan dugu, Herrialde hauetan bizi diren mandatari askoren eskutik. Beraz, esan genezake ere, oso baliabide estrategikotzat hartzen dela ura. Eta gero eta nabarmenagoa izango dena, klimaren aldaketa tartean delarik. Honek adierazten digu, bada, orain arte petrolio izan bada konfliktoen eragile garrantzitsuena, hemendik aurrera ura nork eskuratu eta menderatu izango dela herrialdeen arteko borrokarako eragilerik nagusia.

Baina, ezin dugu bukatu, aipatu barik, urak ere ekosistema desberdinak sortzen dituela, eta horri esker, gure Euskal Herrian, eta baita Antzuolan bertan ere, paisai eta natura balio handiko inguruneak ditugula. Hala ere, industrializazio garaian, gizakion eraginez, ekosistema hauetan eragindako triskantzak ugariak izan dira, batez ere herri guneetako urbazterretan, eta urak ere guztiz kutsatu dira. Baina, azken hamarkadetan, inguru guzti hauek kontserbatzeko, gizarte eta erakundeen kontzientzia handituz joan da, eta hartutako neurriei esker, garai batean bizitzarik ez zegoen erreketan bizitza ikusteko gai gara. Horren lekuko, han eta hemen eraikitako edota egun gure Deba bailararako eraikitzen ari diren kolektore sare eta araztegi sistema. Hauei esker, ur hondakinak tratatzen dira eta beren ingurune naturalera itzultzen dira errekak.

Ura beharrezkoa izanik, ez da zaila izango  ulertzea zergatik Antzuola bera ere erreka baten inguruan garatu den. Alegia, herriaren historia ezin da ulertu errekarekin izandako harremana zein izan den jakin gabe.

Ugariak badira ere Euskal Herrian errekek zeharkatzen dituzten herriak, gutxi batzuk dira herriaren bihotzetik, hau da, herriko plazaren erditik, pasatzen direnak; eta ez pentsa gainera zeharkatze hori adiskidetsua izan denik beti. Gaur ere, nahiz eta aurrerakuntza ezberdinei esker gizakiok urak etxekotzen saiatu, ez da urterik izango han edota hemen errekek, edota urek, Euskal Herriko hainbat herritan eragindako hondamendirik gabe.

Gure lurraldeetan, dena den, ezinbestekoa da errekarekin lotura izatea, bere ubidean kokatzen baitira lur emankorrenak eta lauenak. Beraz, erreka alboan herriak kokatzearenak badu arrazoi estrategikoa. Antzuolan bertan, lehendabiziko herriko etxebizitzak, errekak sortutako hondarretan sortu ziren. Ondarra auzoa izan daiteke esanguratsuena, auzo hau Deskarga errekak eragindako meandro baten hondarrean sortu zelako.

Uraren funtzionalitatea anitza dela ere badakigu. Beraz, ura ez bakarrik egarria asetzeko, baizik eta diru iturria ere izan da. XIX-XX. mendeetako Antzuolako historia modernoarekin bat eginez gero, bertan kokatu ahal izango ditugu ura behar beharrezkoa zuten larru ontzean ziharduten lantokiak. 

 Antigua errota. Ura argindarra emateko ere erabiltzen zen

Baina, ezin duguna ahaztu da ura aurpegi bikoa ere badela, eta gure herriak ondo baino hobeto daki “ atsegina ez den ” beste aurpegi hori nolakoa den; izan ere, ura, hondamendi iturri izaten ere baitaki. Eta Antzuolak horretan eskarmentu handia duen herria da, garia desberdinetan uholdeak jasan behar izan dituelako.

ANTZUOLA ERREKAREN ITURBURUAK

Antzuolako udalerriari dagokionez, zeintzuk dira plazatik pasatzen den errekaren iturburuak? Edota zehatzago esanda, zeintzuk dira Bergaran, San Antonio auzoan, Deba ibaiarekin bat egiten duen Deskargako errekaren iturburuak? Ugariak, esan beharko. Gainera, gure udalerriko sare hidrografikoaren zabalpena erliebe malkartsuarekin lotuta dagoenez, honek suposatzen du ubideak motzak direla eta gainbehera handia jasan behar izaten dutela errekek, euri azkar eta handien ondorioz uraren abiadura bizkortuz eta higidura prozesua ugarituz.

Aipatutakoaz gain, dena den, udalerriko erreka eta errekatxoek badauzkate ere beste ezaugarri batzuk:

1.          Deskarga erreka, Deskarga eta Lakiriola artean sortzen diren errekatxoetatik hasten da eratzen, eta, udalerrian, ekialde-mendebalde norabidearekin, 6 bat kilometro egiten ditu Bolinburun, Bergarako udalerrian alegia, sartu arte.
2.          Espazio edo azalera txikian erreka ezberdinek gainbehera handia gainditu behar dutenez, higadura nabarmena da; are gehiago, beraz, bat bateko erauntsiekin.
3.          Klima hezeari esker, ur-emaria erregularra da herriko errekenena; hau da, agorraldiak udan eta, neurri batean, urtsuak udazken eta neguan.
4.          Erdi mailako kalitatezkoak dira, egoera ekologikoari erreparatuz gero, kontutan badugu errekak txikiak direla eta presio demografiko nahiz industrial handia jasan behar dutela.

Azpimarratutako ezaugarrietatik, komeniko litzaiguke ezagutzea zeintzuk diren han eta hemen, auzoz auzo, udalerrian sortzen diren errekatxo desberdinak.
  • IRIMOEGIBARRENA AUZOA
  1. IPURTIKA. Udalerriaren hego ekialdean, Lakiriolan eta Arrola hegaletik datozen errekatxoek (Zabaldoerreketa, batez zere) sortzen dute Olamenditik pasatuz San Blas ermitaraino iristen den Ipurtika errekatxoa. Hemen, San Blasen, Deskargatik eta Basaldetik datozen errekek osatutako Deskarga errekarekin elkartzen da.
  1. IGIRAIN. Hegotik iparraldera norabidearekin, Arrola-Koroso-Azaldegietan sortutako urek sortzen dute errekatxo hau. Garai batean Antzuolako ume askoren udako bainu lekua zen, bertan ur-putzu ederrak baitzeuden. Erreka honek, Antigua eta Errekalde auzoaren bidegurutzean, Antiguako errota parean duelarik, Basaldetik datorren Deskargako errekarekin bat egiten du. Antxitxardi, Zabaldoko erreka, Errekaldesoroko erreka, Agiñagaerreka… dira erreka honen “surtidore” garrantzitsuenak.
  1. AZALDEGIETA-BASOERREKA-EZKITZA-BELASTEGI. Deitura desberdinak hartzen duen erreka honen jaiotza, Trukarriaga eta Azaldegieta inguruan kokatzen da. Ariztin bat egiten du Deskarga errekarekin. Hegotik iparraldera norabidearekin, herriko urak ere bertatik hartzen ziren garai batean.
  1. MIXOERREKA-LOIOLAERREKA. Garai batean Mixo baserria egon zen inguruko lurren urak batuz, Burubikon elkartzen da errekatxo hau Deskarga errekarekin. Hegotik iparraldera norabidea du. Bertatik ere ekartzen ziren garai batean urak Antzuolako herrira.
  1. KORTATXO-ORUESAGASTI. Bergarako udalerriarekin muga naturala egiten du errekatxo honek. Kortatxo sakoneko urak batuz, eta goitik beherako bidean Oruesagasti (Usasti) baserria alde batera lagaz, Ilunpen bat egiten du Antzuolatik datorren errekarekin. Hegal honetan sortzen diren gainontzeko erreken bezala, hegotik iparraldera norabidea du.
  • BASALDE AUZOA
  1. DESKARGA. Basalde auzoan, ekialdetik mendebaldera norabidea eginez, Deskarga errekaren iturria, nola ez, Deskarga mendate inguruko hegalean sortutako errekatxoetatik (Erraztiko erreka, Elgarain eta Mutilagoengo erreka) dator, eta halaxe jaisten dira urak Basalderaino, bertan Arrola aldetik eta baita Irimo aldetik ere datozen errekekin topo egin arte. Herrigunean, berriz, Antigua eta Errekalde auzoaren bidegurutzean, Irigain errekarekin elkartzen da. Hemendik aurrera, bada, Deskarga errekak, herri gune osoa zeharkatuko du, harro-harro.
  1. BASALDE. Udalerriaren ipar ekialdetik, Irimo hegaletik datozen errekatxoei esker osatzen da Basalde erreka. Hemen, hau da, Erautza baserri inguruan, bat egiten du Deskargako errekarekin. Jainkoiturri, Zuntzoerreka, Otamenditurriko erreka, Kateagaerreka, Aizperreka dira bere ur iturriak.
  • IRIMOEGIGOIENA AUZOA
  1. ZUBITXO-ONDAMENDI. Bere hegalak iparraldera, Aizpurutxo auzora ematen du, eta Urola ibaian isurtzen ditu bere urak erreka honek, ia-ia Azkoitiko udalerriarekin bat eginez. Korosterratzu-Pagamendi-Trekutz izeneko lur sailetan sorturiko errekatxoetatik (Sustraierreka-Koñube, Urkitza) “edaten” du Zubitxo edo Ondamendi bezala ezagutzen den erreka honek.
  1. LARREGI-URSALTO. Udalerriko ipar aldeko hegalean kokatzen da erreka hau, eta berak ere Urola ibaian isurtzen ditu urak, Zumarragako udalerria aurrean eta Ursalto baserria ere lekuko duela. Sortu, berriz, Trekutz, Arribiribil eta Larregi lur sailetan sortzen diren uretatik.
  1.  ERREKATXIKI-KORTABARRIERREKA. Goikoak bezala, Irimoegigoena auzoan ere kokatuta dago erreka hau, eta Azkoitia aldera begira dauka bere hegala. Itxumendi  inguruan sortzen da, eta Bergara eta Antzuolako udalerrien muga naturala ere bada erreka hau. Gorrola izeneko errekatik datorkion  beste ur emanari esker, Aizpurutxo aldera dagoen Urola ibaian isurtzen ditu bere urak, hau da, Bergaraetxeberri izeneko baserri inguruan.
  • LIZARRAGA AUZOA
  1. LIZARRAGA. Ipar hegoaldera norabidea duen erreka da. Gorla azpi inguruan sortzen den Lizarragako erreka, berriz, Aizbakar, Azkue, Gorla eta Unamendi inguruetan sortutako errekatxoetatik (Oritzako erreka, Abaro, Iturrieta, Frantseserreka, Ogeiturri, edota Irazabalgo erreka) edanez osatzen da. Eguzki auzoa eta San Josepe auzoan egiten du bat Deskarga errekarekin.
  • GALARTZA AUZOA
  1. GALARTZAERREKA. Izen bereko auzoan sortuta, bat egiten du Lapurzubi inguruan Deskarga errekarekin, aurretik Burdinkurutz izeneko zubia zeharkatuz. Gorla inguruan sortzen diren errekatxoetatik, batez ere Abaroerreka eta Ameztiko erreketatik, sortuta, ipar hegoaldeko norabidea dauka, eta Bergarako udalerriarekin lotura handia du.
 

Antzuola erreka plazatik
Makina bateko uholdeen kokagunea


UHOLDEAK ANTZUOLAN

Arestian aipatu den bezala, gure herriaren harremana errekekin oso gorabeheratsua izan da; maitasun eta gorroto mailakoa. Urak baketsu datozenean bada, harremana ezin ederragoa izaten da. Haserre datozenean, ostera, bortitza bihurtzen da. Ama Natura ziklikoa den dinamika edota legearen arabera funtzionatzen duenez, printzipio horri jarraituz, Antzuolan, barealdiekin batera uholde desberdinak jasan behar izan ditugu, eta horiek eragindako kalteak ere intentsitate desberdinetakoak.

Atal honetan bada, uholdeak deskribatzen eta aztertzen saiatuko gara, horretarako hurrenkera kronologikoa jarraituz; hau da, antzinatik gaur arte ur jasan handienak eragindakoei erreparatuz.
UHOLDEAK ANTZUOLAN
  • 1588-07-04
  • 1834-06-30
  • 1892-02-03
  • 1940-08-01
  • 1977-05-31
  • 1983-08-26/27
  • 1988-07-19
  • 1992-06-23

  1. 1588-07-04
Aurkitu dugun lehen aipamenak XVI. mendera eramaten gaitu, 1588ko uda parteko uztailaren 4ra hain zuzen ere. Ikaragarrizko ur etorrera izan zen egun hartakoa, eta, testuari jarraituz, egoera horren erruduna “nuestros pecados” izan omen ziren. Ur handi hauek eragindako kalteen artean, berriz, zubiak izan ziren triskantza handiena jasandakoak: Azparrundi (Beheko errota), Ubero (?) eta Arriagakoak (Kalebarren) batez ere, hauek urak eraman zituzten eta. Baina hondatutakoen artean, Ugarte eta Bizkalatzako errotak ere egon ziren. Inkomunikazioa ere eragin zuen, Bergara joateko bidea moztuta geratu zelako. Oruesagastiko (Usasti) etxean ere zulo handi bat eragin zuen ur jasanak.

Beraz, kaltea egina zegoenez, kontsolamendu bakarra otoitz egitea zen, eta hori egitea bada aholkatu zuen elizak: “y siendo hoy día de San Martín (sic), se pide una oración”.

Uholdeak eragindako galerak ebaluatzeko orduan, ez dugu denok era berean egiten. Izan ere, zein izango ote gure garai hartako arbasoen kezka-eta, “hubo falta de vino en la villa, al no poder venir el tratante”.

 “ Bekatu ” hitza azaltzen da maiz garai haietako dokumentuetan ezbeharrak eta justifikatzeko orduan. Ezin ukatu bidezko erantzuna ez denik, kontutan izanda garai hartako fenomeno askoren azalpen zientifiko ezak justifikazio espirituala zekarrela. Alegia, “gure bekatuengatik Jaungoikoak bidalitako zigorra omen ”.

Ildo honetatik doa, izan ere, une hartako hondamendiaz idatzi zuenaren hipotesia tesi bihurtuta. Eta ulerterrazagoa izango zaigu agian, aitortzen badugu behingoz, herriko apaiza izan zela garai hartako uholde honen kronikagilea.

Bekatua badugu, eta bekatariak falta zaizkigu. Zeintzuk izan ziren bekatariak? Testuak esandakoa jarraituz, erantzungo diogu horri:

“Hubo un portento, segun fui informado, que en Uzarraga, dos dias antes, una muger pario una criatura sietemesina, que no pudo vivir, y fue tal la simpleza de la que pario y de la partera, que pensaron que hacian algo, y enterrandola en lo sagrado, asta que el coadjutor o su theniente, visto o entendido esto, le desenterro, y parece que luego ceso el agoa o a lo menos la fueria con que procedia”.

Kalteak kalte, goian azpimarratutako triskantzatik aparte, urak ez zituen inguru sakratuak ere errespetatu, Errukizko Amaren parrokiaraino ere urak iritsi zirelako. Eta testuak emandako datuen arabera, ura noraino iritsi zen asmatzea erraza ez bada ere, garbi dakiguna da:

“Fue tanta la venida e la agoa que llevo de las gradas de la Piedad dos gradas, que fueron la segunda en las primeras gradas y la primera en las segundas”.

Eta hau da  dokumentatuta dugun lehendabiziko uholdearen testimonioa. Ez badugu orain arte iturria aipatu, esan beharra dago Errukizko Amaren parrokiako artxiboan, baina une honetan Donostiako Elizbarrutiko artxiboan, gordeta dagoen “bataioen hirugarren liburuan, 236 eta ondorengo orrietan” azaltzen dela kronikatxo hau.

2. 1812-12-15

Ez dugu aukerarik izan uholde erraldoi honen testimonio idatzirik jasotzeko. Erraldoia izatearen hipotesia dator, honetaz dugun datu bakarra Ondarren kokatuta dagoen Amarrandegiko etxearen eskuma alboan, Ondarreko iturri aldera,  kokatuta dagoen inskripzioagatik (ikus argazkia). Beraz, horraino errekako ura iritsi bazen, herriko plazatik beherako auzoetan izandako hondamendia itzela izango zen. Baina, une honetan dauzkagun datuak momentuz urriak direnez, zuhurrak izatera behartzen gaituzte.

3.   1834-06-30

Guztiz kontrakoa da ondorengo uholdeari buruz dugun testimonioa eta dokumentazioa, ugaria delako. Hala da, 1834eko ekainaren 30ean izandako uholdearen arte ez dugu beste aipamen dokumentalik izango. Beraz, ia-ia 250 urte uholderik gabe? Ez dakigu bada. 1812koa hor dugu, zehaztu barik.

1834koa, Deba bailarak historian zehar agian izan duen uholderik gogorrena, triskantza ikaragarria eragin zuena, eta, aldi berean, hilkorrena izan zena, izan liteke. Hain handia izan zen berori, garai hartako kronikalariek ere, garrantzitsuena agian Pablo Gorosabel tolosarrak Gipuzkoari buruz idatzitako liburuan adierazitakoa, aipatzen dutela letra handiz gertaera itzel hura.

Guk geuk baina, garai hartako kronikatxo hau idazterakoan, ez Pablok esandakoak bakarrik, baizik eta une hartan Antzuolako parrokian parrokoa zen Juan Goenagarena ere jo dugu. Eta baita berak ere baieztatzen digu uholde honek Deba bailara osoan izandako eragin ikaragarria.

1588ko uholdeaz jakiteko parrokiako artxibora jo dugun bezalaxe, orain ere bertara joango gara, eta, bataioen hamahirugarren liburuan, 128. orritik hasita,  Juan Goenagak, garai hartan parrokian parrokoa zenak, esaten dioskuna irakurriko dugu:

“En esta villa (de Anzuola), por muy de mañana, estubo tronando y relampagueando, y, aunque llovio, fue muy poca cosa. Sin embargo el dia se mantubo opaco asta la una de la tarde, y esta hora empezo a obscurecerse y fue progresivamente aumentando la obscuridad asta las tres y media de la tarde, a cuia hora principio a llover con aire, que soplaba de poniente, un aguacero muy recio, mezclado con piedra, que duro como quarto y medio de hora. Pero sim embargo crecieron extraordinariamente los arroyos y el rio salto el arco de la plaza y corrio sobre ella. Ceso de llover y estubo escampado como unos ocho minutos, por lo que disminuieron las aguas y aun las gentes empezaron a buscarse y andar por la plaza. Pero a luego volvio a llover tan recio, con ayre de mediodia o solano, que volvieron a crecer los arroyos y rio de tal manera que no guardaban madre, y todo el casco de la poblacion no era sino la madre del rio, o todo un rio con aguas tan altas y elevadas que los venideros con dificultad podran creer, aunque sea la pura verdad.

La elevación de las aguas fue proporcinal a la localidad. Bajo la casa consistorial de la villa nivelo la agua en la altura de diez pies (2,80 metros) desde el suelo, y de aqui saco y llevo la agua tres machos cargados de mantas de Ysidro Preciado, vecino de Ausejo, quien en los mismos soportales se salvo agarrado de un clavo que estaba fixo en la pared, sin tener mas espacio entre la agua y el suelo que lo largo de su cabeza.

Tambien desquicio, saco y llevo del mismo parage las enormes puertas que abia en la entrada del hospital. En la yglesia de la Piedad, a quien la quito y llevo todo el techado del portico, nivelo la agua, que entro por la puerta que esta bajo de la torre de las campanas, torciendo la barra gruesa de hierro y desquiciando despues sus dos ajas (sic) en seis pies bajo del coro, y en las primeras gradas del altar maior asta cubrir la cuarta, con inclusion de la que esta de parte a parte de la yglesia. Desquicio tambien la puerta llamada de arriba, movio e hizo nadar dentro de la yglesia, que quedo llena de barro, maderos y broza, a los bancos y confesionarios y arcas de las beatas.

El primer suelo de las casas de la plaza estubo cubierto de agua y en la mas entro la agua por las ventanas de las salas, que dichas casas tienen en la plaza, y en todas entro por la parte de las huertas, por donde empezo con impetu a correr el agua del rio, que salto en la huerta de la casa de don Jose Santos de Arratabe, vecino de Arechavaleta.

Es facil de conocer de que una avenida de aguas tan extraordinaria causaria muchos estragos.

En efecto, las causo muy orrorosos e incalculables. Llevo del barrio de Ondarra las casa propias de Jose de Ezpeleta  y Antonio de Ybarzabal, y de esta ultima a Juan Domingo de Gavilondo, de edad de dos años y medio. De la plaza llevo la casa de don Angel Domingo de Arizti, con el mismo y su muger de segundas nupcias, Magdalena de Lascurain, naturales y vecinos de esta villa de Anzuola. La mitad de la cochera nueva de de la casa propia de don Anselmo Yñurrigarro, de donde llevo cuatro mulas y el carromato de Felipe de Ayzarna, vecino de Lazcano y ordinario de San sebastian de Vitoria. Tambien llevo de esta cochera cinco carros cargados de granos y trapos y papel. Se perdieron en ello siete bueyes de diferentes dueños forasteros. A la casa horno de Ochoategui, propia de Miguel de Murguiondo, vecino de Oñate, y la lamada Amezcoa, propia de don Francisco de Benitua, las quito toda la parte que tenian asta el rio. A las casas de Ochaguilgoa, de donde llevo a Juan Miguel de Aguirre, casado con Vicenta de Yñarra este mismo año, a su hermana Maria Clara de Aguirre y Josefa Antonia de Ulzelay, aquella de edad de diez años y esta de diez y ocho. Y a la Juntungoa la llevo, excepto los suelos mas altos y tejado, todo lo demas. A la torre de Arriaga, propia de don Manuel Berroeta, la llevo como una tercera parte. Llevo tambien los molinos e inutilizo las presas de Errotaberri, propia de dicha Berroeta, y Bidaurre, propia del marques de Rocaverde. Trastorno las presas de los molinos de la Antigua e Ygueribar-Azparrundi. Llevo la casuca carniceria, que estaba junto a la fuente de la plaza, y a esta le quito el cubierto de piedra sillar que tenia. Demolio la pared de la escuela el arroyo que baja de Zupide a la plaza. Se llevo el rio los puentes de la Antigua, Arizti, Lapurzubi y Guembulu, que estaban en el camino real, como tambien el de Echezuri, en el camino de Uzarraga, y otros muchos. En la orilla del rio no quedo sino tal cual arbol, los llevo todos, como ni tampoco pared alguna”.

Testuak testu, badirudi ezin zaiola objektibotasunik ukatu orain arte esandakoari, eta horixe da Goenagako Juanek ere adierazi nahi diguna dokumentu honen bukaeran:

 “De todo lo dicho, de lo que fui testigo de vista, colija (sic) cada uno de los daños que causaria el rio, que yo lo dejo a su consideracion. Y por ser todo verdad, con otras que omito, lo firmo”.

Parrokoak, azken datu bezala, eta gu geu ere aintzat hartzeko zer suposatu zuen ur eman hark, adierazten digu  arratsaldeko hiru eta erdietan hasitako ekaitzak:

 “Advierto, que a las cinco de la tarde estaba hecho todo el daño” .

Testuan esandakoa laburtu nahian, eta herrian izandako hondamendiaren magnitudea ulertu nahian, hauek izan daitezke sailkatuta uholde honek pertsona eta ondasunetan eragindakoak. Has gaitezen, lehenik eta behin, ondasunetatik:

  1. Errukizko Amaren Parrokia: “En la yglesia de la Piedad, a quien la quito y llevo todo el techado del portico, nivelo la agua, que entro por la puerta que esta bajo de la torre de las campanas, torciendo la barra gruesa de hierro y desquiciando despues sus dos ajas (sic) en seis pies bajo del coro, y en las primeras gradas del altar maior asta cubrir la cuarta, con inclusion de la que esta de parte a parte de la yglesia. Desquicio tambien la puerta llamada de arriba, movio e hizo nadar dentro de la yglesia, que quedo llena de barro, maderos y broza, a los bancos y confesionarios y arcas de las beatas”.
  1. Errotak: “Los molinos e inutilizo las presas de Errotaberri, propia de dicha Berroeta, y Bidaurre, propia del marques de Rocaverde. Trastorno las presas de los molinos de la Antigua e Ygueribar-Azparrundi”.
  1. Etxeak: “El primer suelo de las casas de la plaza estubo cubierto de agua y en la mas entro la agua por las ventanas de las salas; de la plaza llevo la casa de don Angel Domingo de Arizti; barrio de Ondarra las casa propias de Jose de Ezpeleta  y Antonio de Ybarzabal; la mitad de la cochera nueva de de la casa propia de don Anselmo Yñurrigarro; A la casa horno de Ochoategui, propia de Miguel de Murguiondo, vecino de Oñate, y la lamada Amezcoa, propia de don Francisco de Benitua, las quito toda la parte que tenian asta el rio. A las casas de Ochaguilgoa; y a la Juntungoa la llevo, excepto los suelos mas altos y tejado, todo lo demas. A la torre de Arriaga, propia de don Manuel Berroeta, la llevo como una tercera parte”.
  1. Zubiak: “Se llevo el rio los puentes de la Antigua, Arizti, Lapurzubi y Guembulu, que estaban en el camino real, como tambien el de Echezuri, en el camino de Uzarraga, y otros muchos”.
  1. Beste kalte batzuk:
-       “Tambien desquicio, saco y llevo del mismo parage las enormes puertas que abia en la entrada del hospital (Magdalena)”.
-         “Tres machos cargados de mantas de Ysidro Preciado, vecino de Ausejo”.
-         “La cochera nueva de de la casa propia de don Anselmo Yñurrigarro, de donde llevo cuatro mulas… cinco carros cargados de granos y trapos y papel”.
-         “Siete bueyes de diferentes dueños forasteros”.
-         “La casuca carniceria, que estaba junto a la fuente de la plaza, y a esta le quito el cubierto de piedra sillar que tenia. Demolio la pared de la escuela el arroyo que baja de Zupide a la plaza”.
-         “En la orilla del rio no quedo sino tal cual arbol, los llevo todos, como ni tampoco pared alguna”.

Eta, zer gertatu zen urak eramandako antzuolarrekin? Agertu ziren? Bizirik ala hilik? Galdera hauei erantzuteko, parrokiako heriotzen bosgarren liburua kontsultatu dugu, eta bertan zera esaten zaigu. Alegia,  Ramon de Arizti, iturri atzetik (plazako iturritik?) bizirik atera zutela hasiera batean, baina uztailaren 19an hil zela. Bere gurasoak, berriz, hau da, Angel Domingo de Arizti eta Magdalena de Lascurain, ez zituzten aurkitu ere egin. Juan Miguel de Aguirreren gorputza ere ez zen azaldu. Emaztea, bada, alargun eta haurdun laga zuen. Josefa Antonia de Uzelay, berriz, Bergaran aurkitu zuten hilik, San Pedro elizan lurperatuz. Juan Domingo de Gavilondo eta Maria Clara de Aguirreri buruz, aldiz, ez daukagu daturik non eta noiz aurkitu zituzten; aurkitu bazituzten ere.

Aipatu dugu nola Pablo Gorosabel berak ere, Cosas Memorables de Guipúzcoa izeneko liburuan, uholde honen berri ematen digula bere lehen liburuan. Mezu zuzena adierazten digu bertan gertaera honetaz hitz egiterakoan; hau da,  itzelezko apurketak eragin zituela bai Bergaran eta baita inguruko herri eta bazterretan ere, 1834ko ekainaren 30ean izandako ur jasan hark. Gainera, eurite honen arrazoiak adierazterakoan, baztertu egiten du, nola ez, garai bateko sinismena; alegia, nola bekatuak izan omen ziren uholdeen eragilerik nagusienak. Orain, berriz, ekaitza sortzearen arrazoiak dagoeneko zientifikoak-edo dira; izan ere, Pablok zera esaten digu:

“La tronada que se formó desde la mañana presentó una nube en dirección de Sur a Norte, que en oposición a otra que vino por el Noroeste estuvo descargando agua… hasta la una de la tarde”.

Deba bailara osoa, Gatzagatik hasi eta Elgoibarreraino, izan omen zen kaltetuena, nahiz eta balorazioetan sartuz…

“Los efectos de esta extraordinaria manga de agua se hicieron sentir todavía con más intesidad en la villa de Anzuola, con espanto de sus habitantes. Su pequeño río subió a la plaza pública a la altura de catorce a quince pies: en su jurisdicción arrasó todo un barrio, bajando sobre mil quinientos árboles con una inmensa cantidad de piedra, derribó diferentes casas, molinos, el pórtico de la parroquia, la escuela pública, etc.”

Egoera tamalgarri honen aurrean, Tolosan bildutako Batzar Orokorrak kalteak jasan zituen herriei laguntza eskaintzea erabaki zuen, nahiz eta hau ere (laguntza eskaintzearena) batere erraza ez izan, urte hartan, 1834ean, Gipuzkoa lehen karlistada gerratean sartuta baitzegoen, eta ondorioz:

“Cuyo sostenimiento (Gerra zibilarena) agotaba todos sus fondos, (por lo que) no era posible socorrer a aquellos desgraciados pueblos con recursos propios”.

Eta bukatzeko, sarraskiaren berri zehatzagoa eman nahian, azpian azaltzen den lauki baten bitartez adierazten du urak egindakoa:

HERRIAK

ERROTAK
ZUBIAK
BURDINOLAK
ERAIKUNTZAK
ELIZAK
HIL
URAK ERAMANA

APURTU
URAK ERAMANA
APURTU
URAK ERAMANA
APURTU
Gatzaga
1
1
-
2
-
4
2
-
-
Eskoriatza
3
3
4
2
-
2
6
-
3
Aretxabaleta
2
1
2
2
-
-
6
-
-
Arrasate
2
2
2
5
3
-
6
-
-
Bergara
3
3
5
6
1
27
21
2
22
Antzuola
2
-
7
4
-
7
16
-
7
Soraluze
3
-
2
2
-
22
38
1
6
Elgoibar
3
5
-
3
2
13
22
-
8
Motriku
-
-
-
2
-
1
4
-
-
GUZTIRA
19
15
22
28
6
76
121
3
40
Iturria: Gorosabel: Cosas memorables de Guipúzcoa (I). Biblioteca de la Gran Enciclopedia Vasca. Bilbao, 1972


4.  1892-02-03

“Seguidamente se dió cuenta de una solicitud de Don Francisco Mecolalde y consortes, vecinos de esta villa, manifestando los perjuicios que ha causado la creciente de la ría, el día 3 del corriente, rebosando a la plaza y corriendo hasta San Bartolomé por la carretera, dando motivo a que corriera con ímpetu y mucha cantidad, cuando derribó la pared que existía entre la casa de Gorrizcoa y la huerta de Don Francisco de Ibarguren; y piden los recurrentes no se vuelva a levantar la pared y se tome otra medida que sea más oportuna para que no se reproduzca el caso... Acuerda la Corporación se construya pared de poca altura como antiguamente tuvo, y de allí para arriba verja de hierro para quitar el peligro de caida; lo mismo se hará en la parte inferior de la plaza”.

Hauxe da 1892ko otsailaren 14ko udal batzarrean hartutako akordioa, otsailaren 1ean izandako uholdeak eragindako kalteak konpontze aldera.

Uholde honek, hala ere, atenporala edota denboraz kanpokoa dela ere esan daiteke. Orain arte deskribatu ditugun ur etorrera handienak uda partean gertatu baziren ere, oraingo hau negu gorrian izan zelako. Orduan ere plazan errekak salto eginez, Kalebarrenetik San Bartolome baseliza (Altzarte aurrean zegoena) zegoen ingururaino ailegatu zen ura. Beraz, orduan ere kalteak izan ziren. Horietako bat, urak plazan eragindako zulo handi bat, gastu dezente eragin zuena. Hargin lanak Pedro Galfarsorok egin zituen zulo hori estaltzeko, eta Ronaldo Garciak, eta bere semeak, burdinsarea jarri zuten babesteko. Guztira, ia-ia 700 pezeta gastatu zituen Udalak konponketa hauek ordaintzen. Garai hartarako, jakina, diru asko.

5.   1940-08-01

Hurrengo uholdea, 1940. urteko abuztuaren 1ean izan zen. Honen deskribapena, dokumentuetatik aparte, bere garaian Simon Artolazabal zenak esandakoetan oinarrituta dago:

Uda garaiko eguraldi sargorixa zan egun hartakoa. Ematen zeban eguraldixak ez zebala bukaera onik izango. Astiro-astiro hasi ziran laino tontorrak agertzen, eta poliki-poliki zerua tapatzen. Hodia, Arrola-Koroso inguruan osatzen hasi zan, eta ilun jartzen hasi zan. Herriko parrokixaren erlojuak bostak jo zittuenian, haize zakar, handi bat hasi zan. Horrekin batera, oinaztarri, trumoi,… eta sekulako eurixa botatzen hasi zan Arrandaittik hasitta. Bertako errekak, eta Irain erreka, ur gainezka etortzen hasi ziren, eta txarrena pentsatuz-edo Irimo baserriko Felix aintzintzika jaitsi zan herrira zer zetorren abisua pasatzera. Baina, berandu samar zen, ordurako errekako urak ikaragarriak ziren. Beti bezala, urak gainezka egin zeban plazan, eta bidea jarraituz Kalebarrenera joan zan. Elizpera ere sartu zan ura, eta Ostatuko lehendabiziko bentanak ere estali zittuan. Kalteak handixak izan ziran. Adibidez, Isidoranekoei jenero guztixa urak eraman edota hondatu zeban. Elizpean be bi txarri agertu ziran, urak eramanda, baina buztiko ziralakoan-edo eliz barruan sartu ziren. Kalebarrengo etxeak izan ziran kaltetuenak, beti gertatzen dan bezala, eta batez ere Miota etxia zana. Adibidez, etxe honek ateburuan, eta lurretik 1,80 metrotara nitxo bat zeukan, Karmengo Andre Mariari eskainita. Bada, irudi hura lurrean azaldu zan. Ostatu etxeak be kalte handxiak izan zittuen, eta pieza bakarrakin egindako egurrezko mostradore handi bat be urak eraman zeban. Eta hainbesteko balorea zaukan jabearentzat mostradorak, bila eta bila ibili ondoren, Osintxun aurkitu zebala…”.

Dokumentuetara joz, ez dugu aurkitu bertan Simonek emandako beste informazio zehatzagorik. Aipatzen diguten bakarra da berehela ekin zitzaiola garbiketari, eta horretarako langile batzuk hartu zirela; izan ere “a consecuencia del desbordamineto del río, que alcanzó unos dos metros de altura, arrastrando todo lo que había en los establecimientos comerciales y particulares, quedando por ello varios vecinos en situación precaria, por haber experimentado pérdidas de suma consideración”.

Izandako kalteak konpondu eta lagundu nahian, eta urte hartan ez dago, 1834ak bezalaxe, gerra aitzakiarik, Gipuzkoako gobernadorea esku zabala agertzen zaigu, garai hartako 1000 pezeta eman zituelako uholdeak eragindakoak neurri batean konpontzeko. Eta, nola ez, Udalak eskertu zion ekintza solidario hori, eta gainera:

“Acordó constar en acta... También se acordó ingresar en caja dicha cantidad y destinarlos para los arreglos de las vías municipales y caminos vecinales”.

“Denen gustura ez duela euririk egiten” esaera zaharra dugu, eta behin edo behin erabili izan dugu zenbait egoera justifikatzeko, bai lehorteren bat aurrean dugunean, behar den baino euri gutxiago egiten duelako, eta soroak eta baratzak ura behar dutelako, edota baita oporretara joaten garenean ere, batez ere egunen bat (edo beste) euria egiten digulako. Baina beste kontu bat izaten da euririk egiten ez duenean, eta orain euria era artifizialean eragiten duen teknologia egon badagoela entzun baldin badugu ere, lehen, eta baita gaur egun zenbait tokitan ere, errogatibak egiten ziren edo dira.

Errogatiba “sortutako behar handi bati konponbidea emateko egiten den otoitzaldi publiko edota kolektiboa”. Hori da, Auñamendi entziklopediak ematen duen definizioa. Antzuolan ere egiten ziren errogatibak. Nola? Herriko parrokiatik edota baselizetatik zaindaria atereaz, eta prozesio eta otoitzaldia eginez, euria egin zezala eskatuz. Horrela, 1820-1874 urte bitarteko garaian izandako lehorteak tartean, garai bereko udal akordio liburuan irakur daiteke nola ezinezkoa zitzaiela baserritarrei artoa ereitea, eta hiru eguneko errogatibak antolatu zirela, horretarako, otoitz eginez, Antiguako baselizan zegoen Ama Birjina parrokiara jaitsiz.

6. 1977-05-31

Maiatzaren azken egun honetan sekulako euritea izan zen herrian, eta horren ondorioz, horrelako egoeretan gertatzen den bezala, urak salto egin zuen herriko plazara, inguruko etxeetara-eta ura sartuz. Ez zen kalte handirik izan, hala ere.


7.  1983-07-26/27

XX. mendeko azkenengo hamarkadetara iritsiz, beste uholde bat deskribatzera gatoz, gure herrian agian hain dramatikoa izan ez zena, baina bai, ordea, Bizkaian, eta zehatzago esanda, Bilbon (39 pertsona hil ziren). Uholde hau 1983ko abuztuaren 26 eta 27 bitartean egindako euriteen ondorioa izan zen. Gutariko askok gogoratuko dugu Bilbon izandako hondamendia, baina agian gutxi batzuk Ugao-Miraballesen gertatutakoa. Zer dela eta? Uholdearen ondorioz herri honetan antzuolar batzuk egon zirelako bertako herritarrei laguntzen. Laguntza hau ahaztezina izan zen bertako herritarrentzat; izan ere, Antzuolan 1988an izandako uholdean lagundu nahian, Ugao-Mirabailleseko suhiltzaileak Antzuolara etorri omen zirelako.

Uholde honen ezaugarrietako bat agian, izan daiteke, lehenik eta behin, oso dokumentatua dagoela, batez ere hedabideetan-eta asko aztertu zelako, Bilboren kasua behinik-behin. Bigarrenik, ez zelako izan bat batean datorren ur erauntzien ondorio bat, egun bitako euriteen ondorioa izan zelako gehiago. Gainera, uholdea pasa eta gero, beste kontzeptu klimatologiko berri bat ere ikasi genuen, “gota fría” delako fenomenoarena, hain zuzen ere. Lekutan geratzen dira bada garai bateko justifikazio mistikoak: “por nuestros pecados”.

Zehaztasunetara joz, esan genezake, egun hartan, abuztuaren 26an alegia, arratsalde iluntze aldera hasi zela euria, baina ekaitzik gabe. 27an aterik egon bazen ere une batean, arratsaldean sekulako euri jasanak hasi ziren. Euri kopuru hau aurreko egunean egindakoari gehituz, ondorioa izan zen Antzuolan errekak hartutako ur maila handia izan zela, baina ez zen kalte handirik izan, ez bada une hartan Kalebarrenen egiten ari ziren zubi berri eta kalearen urbanizazioan, edota baserrietako bide eta baso pistetan.

Egun haietako, 26 eta 27ko, euri kopuruei jaramon egin ezkero, kontura gaitezke, Gipuzkoan, baina baita Bizkaian ere, jausitako euri kopuru osoa itzelezkoa izan zela; eta horrelako kasuetan ohikoa den bezala ere, nahiko sakabanatua izan zela Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako ipar isurialdean:


1983ko Euriteen euri-kopuru batzuk
PROBINTZIA
HERRIA
LITRO/M2

GIPUZKOA

Hondarribi
Igeldo
Zarautz
Astigarraga
Elgoibar
Azkoiti
Eibar
Bergara
Elgeta
Urkulu
Barrendiola (Legazpi)
Arantzazu
53
95
112
116
160
133
241
226
186
180
257
238

BIZKAIA

Sondika
Durango
Abadiano
367
192
182
NAFARROA
Goizueta
Artikutza
221
177
Iturria: Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco

Taulan ondorio dezente atera badaitezke ere, aipatu, gure bailarari begiratuz, Arantzazun hasi eta Elgoibarreraino egindako euri kopurua itzela izan zela, nahiz eta osotasunari begiratu ezkero, Sondikan egindakoak (367 litro) parekorik ez izan.

Gastuei dagokionez esan, uholde honen eragin handiena herri gunean egindako kalteetan baino, baserri inguruetako edota basoetako azpiegituretan izan zela. Dauzkagun agirien arabera, ia-ia 4 miloi eta erdiko pezetako faktura aurkeztu zuen Antzuolako Udalak baso, baserri eta auzoetako bideak edota pistak (Arrelusera, Eguzkitzara, Arrandaira, Gorrizera, Altzetara, Benituara, Idalatik Meakara, Ursaltora, Olazabalera, Azkarate-Iraetara, Ondamendira, Galartzara, Basaldera eta Lizarragara) konpondu ondoren.

Hala ere, ez ziren gastu bakarrak izan. Gipuzkoako Foru Aldundiak bidalitako agiri baten arabera, Antzuolan uholdearen ondoren konpondu behar izan zirenak, atalka eta aurreikusitako gastuen arabera, hauek izan ziren:

1983KO UHOLDEAREN GASTUAK
ATALAK
GASTUAK (PZTA.)
Bideen garbiketa eta konponketa
7.049.000
Lur zorua                             
100.000
Errekaren konponketa
200.000
Saneamendua      
300.000
Uraren kanalizazioa
500.000
Argiteri publikoa
100.000
Erreken moldaketa              
5.000.000
GUZTIRA
13.249.000
Iturria: Udal artxibategi administratiboa

8. 1988-07-19

“Goiz ederra izan genuen egun hartan, baina arratsalde partean ez zen giro. Bostetatik seiak bitartean hodei beltz bat sartu zen Arrola, Arrandai alde horretatik eta akabo. Hura zen ekaitza, hura. Hango tximistak, hango danbarradak, beldurgarria. Zeharo beltzitu zen zerua, derrepentean ilundu zen. Beldurgarria izan zen. Hemen bertan ere, Elosun, kalte handiak egin zituen soroetan ”. Horrela hasten da, 1989an Joseba Lezetak garai hartan hain ezaguna zen Itxumendiko Joxeri egindako elkarrizketa, 1988an izandako uholdeaz galdetzerakoan. Eta halaxe izan zen gainera, Deskargatik pasatuz, Gorla, Soraluze, Elgoibar… aldera pasatu zelako ekaitza, Oñatiko udalerrira pasatzeke.

Eta, hain handia izan zen ur etorrera gure herrian, sinistezina izan zela herritarrok onik ateratzea. Nahiz eta herritar bat baino gehiago egoera larrian egon, ez genuen heriotzarik izan.

Kalte materialak ugariak izan ziren, eta ondasun asko galdu ziren urte hartako uholdean. Hasieran, urjentziazko kalteen aurreikuspen bat ere egin zen, eta 1988ko uztailaren 27ko udal batzar batean adierazten zaigun bezala, kalteak 1600 miloi izan ziren, atalka horrela banatu zirelarik:

1988ko UHOLDEAK ERAGINDAKO KALTEAK
(Milioka pezetan)
ONDASUN PUBLIKOAK
ONDASUN PRIBATUAK
ATALA
PEZETA
ATALA
PEZETA
Azpiegitura
703
Industrian
84
Eraikuntza
5
Komertzioa
412
Ekipamendua
8
Eraikuntzak
210
Besteak
29
Ibilgailuak
59
Nekazaritza
86

Kopuruak adierazgarriak eta aldi berean izugarriak era badira, eta sektoreka sailkatuta daudenez, ondo adierazten digute zeintzuk izan ziren uholde honetan kalteatuenak. Lehenengo eta behin, merkataritza arlokoak. Betidanik galera handienak jaso izan dituzte, izan ere plazako errekak salto eginda bete betean harrapatzen ditu errepide bazterrean, eta Kalebarrengo kalean zehar batez ere, alde batera eta bestera kokatuta dauden denda dezberdinak.

Beste hainbeste gertatu zen etxebizitzekin, ohiko denez herriko plazako eta batez ere Kalebarrengo etxebizitzek kalte handiak jasan zituztelako. Zenbait tokitan 2 metrotik gorako urak ere hartu ziren.

“35 etxebizitza partikular, 5 kultur eta kirol ekintzetarako areto, 7 etxebizitza komunitario, 7 industria, 25 denda, osasun ekintzetarako aretoa, 47 ibilgailu, 69 baserri, 17 baso-pista, 2 ondasun”. Horrela sailkatu, zerrendatu eta zenbatzen ditu urte hartako uholdearen eraginez, Udalak jasotako kaltetuen aktak.

Baina horrelako hondamendietan sarri gertatzen den bezala, solidaritatea itzelezkoa izan zen. Herritar guztiek hartu zuten parte garbiketa lanetan, baina baita ingurukoek ere. Udalak ere, 32 langabetu hartu zituen garbiketei ekiteko. Bergara eta inguruko herrietatik laguntzera etorritakoak ere ugariak izan ziren. Baina ezin ditugu ahaztu Ugao-Miravallesetik etorritakoak. Ez zuten huts egin, ahaztuta ez zeudelako 1983ko uholdeak eragindakoak garbitzera nola antzuolar batzuk joan ziren Ugao-Miravallesera laguntzera.

1983ko uholdea hain gertu egonda, eta historian zehar Antzuolak izandako beste hainbat uholde batzuk kontutan izanda, gero eta sarriago ematen ari zen egoera honi irtenbide bat emateko ahotsak, gero eta ugariagoak entzuten ziren. Diagnostikoa jakinekoa zen denentzat: “Herriko plazan Deskargako errekak gainezka egiten zuela basoetatik-eta urek ekarritako zuhaitzak eta lokatzak sarrera estaltzen zutelako ”. Beraz, lanean hasteko garaia zen, eta batek baino gehiagok soluziobideren bat ere mahai gainean jarri zuen: “Herri barruan urak gainezka egin ez zezan, ubide berriak irekitzeko ikerketa sakon bat egin behar zela ”.

Esan eta egin. 1988ko abuztuaren hasieran hasi zen Udala kudeaketa desberdinak egiten, eta horren ondorioz, ez ohikoa eta urjentea zen Udalbatzarraren bilera batean, Madrileko Lan eta Hirigintza Ministeritzari laguntza eskatu zitzaion uholdeen arazoa konpontzeko; izan ere “el río Descarga… produce frecuentes inundaciones con daños en las vegas colindantes y en el casco urbano, con peligro de vidas humanas, así como grandes pérdidas económicas en las zonas inundadas”.

Baina, orduan ere hasi ziren, errekaren egoera eta ubidearen desbideraketa posibleen arteko aukerak tartean zirela, herritarren arteko eztabaidak eta baita desadostasunak ere. Horren isla, 1988ko abenduaren 20an ospatu zen Udalbatza. Egun eta urte hartan, herriko errekak sortzen zituen arazoak konpontze aldera, lau alternatiba desberdin aurkeztu zituen aditu batek. Eztabaidatu ondoren, udalbatzarreko kideek zera erabaki zuten, aho batez: “Errekaren desbideraketa udaletxe atzetik eramatea, etorkizunean uztailaren 19an gertatu zena gertatu ez zedin ”. Hala ere, erabaki hau ez zen denon gustukoa izan, eta une hartako batzarrean zegoen jende arteko hainbat pertsonek, euren “ kezka ” adierazi zuten: “Intimitatea galduko luketelako, erreka-ertzean ibilbidea egingo litzatekeelako”, edota “arriskutsua izan zitekeelako, errekatik gertu geldituko zirelako etxeak, eta oso behean zeudelako, eta jendearen osotasuna arriskuan jar zitekeelako ”.

9. 1992-06-23

Egun honetan izandako euritea, 1983an eragindako uholdearen antzerakoa izan bazen ere, kalteak txikiagoak izan ziren, batez ere mendietako pistetan. Horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak, 4.129.250 pezetako gastuak onartu zituen, besteak beste Deskargako, Altzeta, Lizargarate, Pikunieta,… inguruko bideak konpontzeko.


video 

Antigua errotaren errotapea funtzionamenduan




No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada